Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 15 apirila, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

“4.0 piroteknia sostengarrian” oinarritzen du Valecea enpresak bere  negozio-eredua

Enpresa arabarrak pirotekniako ikuskizunak diseinatzen eta fabrikatzen ditu 1876tik, eta atzerrian saltzen du bere produktuen %80jero
Aitor Valdecantos, euskal enpresa horretako kudeatzailea.

 

Enpresa arabarrak pirotekniako ikuskizunak diseinatzen eta fabrikatzen ditu 1876tik, eta atzerrian saltzen du bere produktuen %80jero

 

Valecea Arabako hiru konpainia zaharrenetako bat izango da ziurrenik. Pirotekniako ikuskizunak diseinatzen eta fabrikatzen ditu 1876tik. Une honetan, asmo handiko plan estrategiko bat gauzatzen ari da, zeinaren helburua den bere produktuak nazioartekotzea eta trantsizio bat egitea bere negozio-ereduan, sostengarritasunaren ikuspegi argi batekin igarotzeko artisautza lanetik –bere izatearen muina– 4.0 teknologia geldiezinera. Aitor Valdecantosek (euskal enpresa horretako kudeatzailea eta familiako laugarren belaunaldiko kidea) hizpide hartu ditu sektore berezi honen giltzarriak, zeinetan Valecea lider ukaezin bihurtu baita.

 

Zein da piroteknia sektorearen erradiografia?

Muturretan mugitzen den sektore bat da. Batzuek piroteknia klasikoa egiten dute eta beste batzuk, berriz, nahiz eta gai garen zerbitzu hori emateko, arrakastaz murgildu gara piroteknia musikalaren munduan, eta hor, harrigarria badirudi ere, presente daude garapen sostengarriko helburuak.

 

Zein rol jokatzen du Valecea enpresak eszenatoki horretan?

Berritzaileak gara, gure tamaina erraz maneiatzeko modukoa da, eta horrek azkartasuna eta malgutasuna ematen digu. Gauza berezi eta oso handiak egin ditzakegu. Beti erakutsi digute fabrikatzen dena ongi egin beharra dagoela, eta horretarako, ongi jakin behar duzu zertan zabiltzan eta nor zaren. Gogoan izan behar dugu ETE bat garela oso nitxokoa den sektore batean, eta arrain handien ondoan igeri egin arren, arrain handi horiek ez gaituztela jango.

 

Zergatik ez?

Gai garelako geuk eginiko produktuen berezitasuna eta kalitatea balioan jartzeko gu baino askoz handiagoak diren enpresa multinazionalen aldean. Horixe da gainerakoengandik bereizten gaituena. Horixe da gure lehiakortasunaren nortasun-ikurra.

 

Zuen plan estrategikoak bi zutabe ditu: nazioartekotzea eta 4.0 teknologia sostengarria. Zein betepen-fasetan daude orain?

Valecea da pirotekniako produktuak osorik fabrikatzen dituen euskal enpresa bakarra, hasi bolboratik eta kandelak, monotiroak edo estalkiak manufakturatzeraino. Produktu horien %80 dozena bat herrialdetara esportatzen dugu, bere garaian erabaki genuelako Europako piroteknia sektoreko aktore garrantzitsu izan nahi genuela eta erreferentziazko fabrika moderno bilakatu nahi genuela.

 

Eta 4.0 iraultza industrialari dagokionez, nola inplementatuko duzue zuen negozioan eta zergatik?

Artisautzaren filosofiari uko egin gabe (ongi egiten ditugu gauzak, mimo eta arreta handiz), teknologia adimenduna txertatu dugu pixkanaka produkzioaren fase desberdinetan, lan arriskutsuena mekanizatzeko eta su artifizialen fabrikazioak berezkoak dituen arriskuak murrizteko. Horrekin batera, ingurumenean dugun inpaktua murriztu dugu, prozesuaren segurtasuna eta ekosisteman dugun eragina hobetuz. Valecea enpresa jauzi handi bat egiten ari da eta horretarako ezinbestekoa da etengabe inbertitzea.

 

Esan ohi da zuen sektorean sostengarritasuna izango dela ikuskizun piroteknikoen etorkizuna… Zein zentzutan? 

Azken joeren arabera, etorkizunean gero eta su koloretsuagoak izango ditugu eta gero eta zarata gutxiago egingo dute. Dagoeneko hasi gara hori antzematen Europan, batik bat Frantzian, non jaurtitzen diren su guztien %80 inguru ikuskizun piromusikalak baitira. Zentzu horretan, garatzen ari garen produktu guztiak “green” filosofian oinarritzen dira, horixe baita Valecea enpresaren baloreetako bat.

 

Zeintzuk dira zuen aurreikuspenak ikasturte honetarako?

Fabrikan eginiko apustu estrategikoak eta ikuskizun sostengarrien aldeko apustuak oso harrera ona izan dute. Horri esker, Estatuko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dugu eta munduko ikuskizun handienen agendan sartu gara.

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak