Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ezkerraldeko Osasun Polorako eraikin berriaren 3D ikuspegia, Sestaon
Albisteak 21 abendua, 2023

Sprilurrek Sestaoko Osasun Poloaren obrak lizitatu ditu 2024ko maiatzean eraikitzen hasteko

Ezkerraldeko Osasun Poloak 11.524 metro karratu izango ditu, zazpi solairutan banatuta, eta 12,2 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da.…

Sprilur, lurzoru industriala kudeatzeko sozietate publikoak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitakoak  eta Spri Taldean txertatutakoak, Sestaoko lehen Osasun Poloa hartuko duen eraikina eraikitzeko lanak egikaritzeko lizitazioa egin du.

Proiektu traktore hau Ezkerraldea-Meatzaldea Eskualdeko Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Plan hori Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu dute, sektore mediko-sanitarioari lotutako ekimen berritzaileak hartuko dituen gunea sortzeko helburuarekin. Gainera, Osasun Poloak bultzada emango dio tradizionalki Ezkerraldeko industria-sektoreari lotuta egon den Sestaoko Ibarzaharra poligono historikoaren garapen eta suspertze ekonomikoari.

Horrela, 2.260 metro karratu okupatuko dituen lursail batean, Osasun Polorako eraikin berritzaile batek 8 solairu izango ditu (beheko solairua + 6 solairu eta sotoa), eta 27,10 metroko altuera izango du. Eraikitako azalera, guztira, 13.524,42 metro koadrokoa izango da, eta bere eraikuntza-aprobetxamendu ia osoa agortuko da.

Osasun Poloa eraikin berriak diseinu berezia eta funtzionala izango du aldi berean. Formen bakuntasunak eta eraikuntzaren modulazioak kostuak merkatzea eta egikaritze-epeak murriztea ahalbidetuko dute. Gainera, eraikuntza-malgutasunak espazioetan ahalik eta konpartimentu gehien garatzea ahalbidetuko du.

Osasun Polorako eraikin berritzaile batek 8 solairu izango ditu (beheko solairua + 6 solairu eta sotoa), eta 27,10 metroko altuera izango du. Eraikitako azalera, guztira, 13.524,42 metro koadrokoa izango da

 

Osasun poloa gailu medikoetarako balidazio- eta ziurtapen-sistemetan espezializatutako enpresentzako zerbitzu-zentroa izango da. 3D, adimen artifizial, datuen kudeaketa eta errehabilitazio arloko testak egingo dira. Ekimen honen bidez, euskal erakundeek aukera emango diete tokiko eta nazioarteko enpresei Euskadin “med-tech” tresnak garatzeko espazio komun bat izateko. Horrela, Osasun Poloak aztertzen ari diren gailuen saiakuntza funtzionaleko eta saiakuntza klinikoko faseak gauzatzeko balioko du, merkaturatu aurretik dagokion baliozkotzea eta azken ziurtagiria lortzeko helburuarekin.

Eraikin berria eraikitzeko fasea esleitu ondoren, obrak 2024ko maiatzean hasiko direla uste da, 18 hilabeteko iraupenarekin, eta 2025eko amaieran bukatuko direla.   Sestaon eraikin berria egiteko inbertsioa 12,2 milioi eurokoa da.

 

Eraikuntza-ezaugarri orokorrak

Eraikina bisualki nabarmenduko da kanpoko diseinuan, eta bere jarduera berritzaile eta teknologikoarekin lotutako irudi sinboliko bat erakutsiko du. Funtzionalki, solairuetako espazioen banaketa, sotoko solairuan, eraikineko ibilgailuak eta instalazio orokorrak hartzeko gaituko da. Beheko solairuak, izaera publikoa eta gardena du eta “living lab-saiakuntza-bankua” delakora sartzeko guneen arteko irekiera- eta komunikazio-irudia emango du, bai eta beheko eta goiko solairuetara sartzekoa ere. Gainerako solairuak, 1. solairutik 6.era bitartekoak, enpresa espezializatuen bulego eta laborategitarako izango dira. Estalkiko solairuak teknikarientzako eta instalazioetako langileentzako sarbide mugatua izango du.

Eraikuntza-proiektuak formen bakuntasuna eta modulazioa aurreikusten ditu, espazioak ahalik eta gehien partekatzea eta lokal guztietan argi naturala sartzea ahalbidetzeko. Horrela, fatxadak eta inguratzaileak antzekoak izango dira aurpegi guztietan, eguzki-energia, argia, haizea eta beste hainbat baliabide natural aprobetxatuz. Hegoaldeko eta mendebaldeko fatxada nagusiek eguzki-babeseko euskarri bat izango dute, fatxadatik metro bat inguruko distantziara, eta 80 cm-ko zabalerako pasabide bat izango dute beirazko eremua mantendu eta garbitu ahal izateko.

Eraikinak barruko eta kanpoko 87 aparkaleku izango ditu eta enpresa-jarduerarako behar diren ekipamenduen edo materialaren zamalanetarako aldizka okupatuko den espazioa, 2,5 metroko gehieneko altuerarekin.

Osasun Poloa Ezkerraldeko sektore biosanitariorako gunea izango da. Ekimen publiko eta pribatuek, proiektu aurreratuek eta osasun-ekintzaileek elkarrekin lan egiteko aukera izango dute nazioarteko merkatuan erreferentzia izango diren gailu, material eta produktu sanitario berriak ikertzen, aztertzen, entseguak egiten, baliozkotzen, fabrikatzen eta merkaturatzen.

 

Ezkerraldea-Meatzaldean eta Enkarterrian beste proiektu batzuk

Sprilur sozietateak Ezkerraldea-Meatzaldea eskualdean industria-lurra berroneratzeko eta balioztatzeko beste proiektu batzuk ditu abian, EPE-Eskualdeko Plan Estrategikoen barruan.  Ezkerraldean, Santurtziko Etxe Uliko zabortegia berreskuratu eta zigilatzen ari da, Burtzeña-Barakaldon 290.000 metro karratu inguru berroneratzen, Navacelen Trapagarango instalazio zaharrak zaharberritzen, eta Erandion (Barri-Sakoni hondartza) 166.000 metro karratu baino gehiago berroneratzeko beste proiektu batzuk egiten.

Bestalde, Enkarterriko eskualderako lehentasunezko jarduketa-planaren barruan, Sprilur Gueñesko Muebles Vizcaya enpresaren instalazio zaharrak birgaitzen ari da eta, gaur egun, eraikin berri bat eraikitzen ari da Zallan, Azpiegiturak erakundearekin (Bizkaiko Foru Aldundia) lankidetzan.

Lotutako albisteak

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
23/01/2025 Lurzorua

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Elkartek,  industria  adimendunean,  energia  berriztagarrietan  eta  osasun  pertsonalizatuan  oinarritutako  ikerketa  kolaboratiboa
27/12/2024 I+G

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Santurtziko  udalak  Santurtziko  Etxe  Uliko  zabortegiaren  berroneratzea  azkartzeko  akordioa  sinatu  dute
20/12/2024 Lurzorua

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute

Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi  berdea  Sprilurren  Pasaiako  bulego-eraikinaren  ingurua  berrurbanizatzeko
10/12/2024 Lurzorua

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko

Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.