Erandioko Coworking Axpe epe mugatuko alternatiba bat da udalerrian sortzen diren ekimen, ekintzaile eta lankidetza-proiektuentzat.
Baditu instalaziodun espazioak eta lokal indibidual edo partekatuak, beraizik prestatuak jarduera bat hasteko alokairu erregimenean.
Coworking-a (ko-lana, lan kooperatiboa edo lankidetza) lan egiteko modu bat da, aukera ematen diena profesional independenteei, ekintzaileei nahiz sektore desberdinetako ETEei lan-espazio berbera partekatzeko, fisikoki nahiz birtualki, eta euren proiektu profesionalak garatzeko modu independentean, baina proiektu bateratuak sustatuz aldi berean.
Txaber Ourok (Sprilur-eko zuzendaria) eta Aitziber Olibanek (Erandioko alkatea) akordio bat sinatu dute laguntza emateko coworking modalitateko lokalak edota espazioak behar dituzten ekimen ekintzaileei edo lankidetza-proiektuei.
Akordio horren bitartez ezartzen lagunduko zaie Erandioko Behargintzan-Enplegua Sustatzeko Zentroan nahiz inguruko herrietan sortutako ekimen, ekintzaile eta proiektu berriei.
Arrazoizko prezioan eskaintzen den aukera bat da instalaziodun espazioak edo beren premien araberako azpiegiturak behar dituzten edozein jarduera sektoretako profesional libreentzat, ekintzaileentzat edota ETEentzat. Hala, kostu aldetik, aukera hau merkeagoa da beste mota batzuetako eraikinekin alderatuta.
2017tik aurrera, ikusirik gero eta “mikro-azalera” gehiago eskatzen zirela, printzipioz, Axpe industrialdean instalatutako jardueretatik sortutako proiektuak garatzeko, Sprilur-ek 9 espazio (hiru bulego indibidual, sei bulego partekatu eta bilera-gela bat) atondu zituen alokairu erregimenean eta arrazoizko prezioan eskaintzeko.
Coworking Axpe-Erandiok badauzka abiadura handiko datu-konexioa, ukimenezko txartel bidezko sarbide-kontrola, bulegoko altzariak postu bakoitzerako eta komun partekatuak. Gainera, enpresa-jarduera handiko ingurune batean dago, Bilboko metroaren 1. lineatik gertu (Astrabudua eta Erandio) eta Bilboko hirigunetik 10 minutura.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa...Leer más
PartekatuArabako Industrialdeak 2012tik ostatatzen du Elikagaien Bankuak Araba osoan egiten duen...Leer más
PartekatuEuskaltel Fundazioak Azkoitiko Ugarte Industrialdera eraman du bere Gamegune 2020 txapelketa. Urola...Leer más
PartekatuZumaiako Udalak eta Sprilur sozietate publikoak (Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren...Leer más
PartekatuEusko Jaurlaritzaren (SPRILUR), Gasteizko Udalaren (Gasteizko Industria Lurra - Gilsa), Arabako...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?