Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 maiatza, 2020 Azpiegiturak Sprilur

Sprilur-ek 2023ra arte berritu du Kalitatearen ISO 9001-2015 ziurtagiria bitarteko telematikoak erabiliz

SPRI Taldean integratutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako Sprilur sozietateak ISO-9001 2015 Kalitate Ziurtagiria berritu du salbuespenezko epe eta moduan, hots, bitarteko telematikoak erabiliz.

Sprilur-eko langileak telelanera egokitu izana eta Aenor-eko lantalde ebaluatzailearen lanerako jarrera eta malgutasuna, lagungarri izan dira lehenengo Kanpo-ikuskaritza Telematikoa egiteko eta ikuskaritza horren bidez ISO-9001-2015 ziurtagiria berritzeko.

 

SPRI Taldean integratutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako Sprilur sozietateak ISO-9001 2015 Kalitate Ziurtagiria berritu du salbuespenezko epe eta moduan, hots, bitarteko telematikoak erabiliz. Hauxe izan da Sprilur-ek Aenor-ekin egin duen lehenengo Kanpo-ikuskaritza Telematikoa, eta helburua izan da bere jardunbide egokien berri ematea, eta jarduera ekonomikoetarako pabilioi eta eraikinen sustapen eta garapenerako kudeaketa-sistema jakinaraztea.

 

Iragan martxoan, osasun alarma eta itxialdi egoera agindu zenean, iraungitzekotan zen Sprilur-en aurreko Kalitate Ziurtagiria. Hortaz, nola ISO-9011 2015 ziurtagiria berritzeko ezinbestekoa zen ikuskaritza egitea, Sprilur telelanaren modalitateari atxiki zitzaion, eta aholkularitzari planteatu zion ba ote zegoen aukerarik Kanpo-ikuskaritza urrunetik egiteko, bitarteko telematikoak erabiliz.

 

Sprilur-eko langileen jarrera onari eta Aenor-eko ikuskaritza-taldearen moldagarritasun eta malgutasunari esker, posible izan da ikuskaritza hori epe barruan egitea. Hala, Sprilur-ek iragan apirilaren bukaeran jaso zuen ikuskaritzaren onarpena eta ISO-9001:2015 ziurtagiri berritua. Ziurtagiri horren indarraldia 2023. urtera artekoa da. Ondorioz, Sprilur-ek 3 urte dauzka erabakitzeko hobekuntzarik egingo duen eta ziurtagiria berrituko duen.

 

Ikuskaritza-taldeak urrunetik aurkeztutako dokumentazioa kontrastatu zuen Taldeak berriki txertatu dituen tresnak erabiliz. Hala, agerian geratu da baduela gaitasuna adituen eskaera tekniko eta dokumentalari telematikoki erantzuteko.
Aholkulari taldeak bereziki azpimarratu ditu Sprilur-ek azken urteetan aplikatu dituen aldaketa esanguratsuenak. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak onartutako Kudeaketa Aurreratuko Eredua aplikatzeagatiko Brontzezko A ziurtagiria, prozedura berriak eta prozesu-mapa txertatu izana, Aginte Koadro Integralaren berrikuspena adierazle berriekin, GJHak sartu izana Sprilur-en eguneroko jardueran, eta barneko kudeaketarekin lotutako beste plan eta analisi batzuk.

 

Kanpo-auditoretzak egitea, legeak agindutakoaz harago, jardunbide hedatua da Sprilur Taldean, horrela frogatzen dituelako bere kudeaketa-sistema eraginkorrak eta kudeaketa publikoko erakunde gisa dituen lege, araudi eta kontratu-eskakizunen betetze mailak.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak