Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 Marzo, 2023 Azpiegiturak Parke Teknologikoak

Euskadiko Parke Teknologikoek, 2022an 6.500 milioi euro inguru fakturatu zituzten 647 enpresa hartzen dituzte dagoeneko

2022an 65 enpresa berri instalatu ziren, 121 patente nazional eskatu ziren –horietatik 56 eman ziren–, eta 588 milioi euroko baterako gastua erregistratu zen I+Gn
  • Parkeetako Campusetan 21.750 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan, eta horietatik 6.588 Ikerketan eta Garapenean ari dira

2022ko ekitaldiari dagokion Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresen jarduera-txostenak, berriro ere agerian utzi du bere enpresa-sarearen indarra. Izan ere, 6.480 milioi euro fakturatu zituen, hau da, aurreko urtean baino % 12 gehiago. Gainera, 65 enpresa berri instalatu ziren Campus desberdinetan, eta horrek konpainia aktiboen kopurua 647ra igo zuen. Guztira 136 enpresa ari dira inkubagailuetan negozioa garatzen.

Bildutako datuak konpainiek eurek eman dituzte, 2022ko ekitaldia itxi ondoren, eta langileen kontzeptuan ere hazkundea iraunkorra izan dela erakusten dute. Horrela, 21.757 pertsonak egiten dute lan egunero parke teknologikoetako enpresaren batean, eta horietatik erdia baino gehiago –12.123– unibertsitate-lizentziadunak dira. Gainera, 1.905 doktoreak dira eta 5.327k LHko titulua dute. Parkeetako enpresen baterako plantilla 2021ean 20.305 pertsonakoa izatetik 2022an 21.757 pertsonakoa izatera igaro da, eta horrek % 7,15eko igoera erakusten du.

Nabarmentzekoa da I+Gn diharduten profesionalen ehuneko handia, 6.588 pertsona guztira. Plantillen gaztetasuna ere garrantzitsua da, izan ere, 3.861 pertsonak 30 urte baino gutxiago dituzte. Generoari dagokionez, gizonek emakumeek baino presentzia handiagoa izaten jarraitzen dute, baina alde hori murrizteko joerari eusten zaio. 2022ko ekitaldia 13.301 gizonekin (guztizkoaren % 61) eta 8.456 emakumerekin (guztizkoaren % 39) itxi zen parkeetan dauden enpresetako plantilletan. Parkeetan dauden 647 enpresetatik 146 (hau da, enpresa guztien % 22 baino zertxobait gehiago) emakumeek zuzentzen dituzte. 126 enpresak, emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna lortzeko eta sexuagatiko diskriminazioa ezabatzeko neurriak jasotzen dituen Berdintasun Plana dute.

Datu ekonomikoei dagokienez, 6.480 milioi euroko fakturazio-zifra bateratuaz gain, Parkeetako enpresek 588 milioi euro bideratu dituzte I+Gko gastura. Era berean, horietako 60k atzerriko kapitalaren partaidetza dute.

Jarduera-sektoreei dagokienez, IKTen esparrua da nabarmenena, guztizkoaren % 20 inguru –127 enpresa–, 5.158 pertsona lanean, eta 1.957 milioi euroko baterako fakturazio-bolumena. Enpresa kopuruari dagokionez, Biozientzien sektoreak jarraitzen dio, 121 enpresa baititu. Hala ere, enpleguari dagokionez, bigarren esparru garrantzitsuena I+G da, 4.029 pertsonarekin, eta fakturazioari dagokionez, Aeronautika nabarmentzen da, Euskadiko Parke Teknologikoetan dauden enpresen fakturazio osoaren % 25 baino gehiago hartzen baitu –1.664 milioi euro–.

Beste sektore garrantzitsu batzuk hauek dira: Ingeniaritza, 398 milioi euroko fakturazioarekin eta 2.325 pertsonako plantilla globalarekin; Elektronikaren sektorea, 995 milioi euro fakturatuz, 2.242 langilerekin; eta Energia eta Ingurumena, 391 milioi euroko fakturazioarekin eta 2.049 pertsonako plantillarekin.

Azkenik, jarduerari buruzko beste datu batzuen artean, nabarmentzekoa da Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresek 121 patente nazional eskatu zituztela 2022an, eta horietatik 55 eman zirela.

Gainera, 17 enpresa 2030 Agendaren –pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko 2030erako asmo handieneko ekintza-plana– bazkide dira edo sinatu dute, eta euren jardueran garapen jasangarria lortzen laguntzeko konpromisoa hartu dute

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak