Unai Aguirre.
Elkarrizketak 9 maiatza, 2024

Egoingo lau proiektutatik bat atzerritik iristen da dagoeneko

Egurraren arloko taldeak 25 milioi euro inbertitu ditu Legutioko fabrika moderno batean eta Europa hegoaldeko lidergoa finkatu du
-

Arabako Legutio udalerrian egin du Egoinek bere azken inbertsio handia. Familiako enpresa hori duela 30 urte sortu zen Natxituan (Bizkaia), eta egurraren sektorean jarduten du. Egun, erreferente da Europa hegoaldean. Enpresaren azken apustu handia 28.500 metro karratuko ekoizpen-fabrika bat izan da (lau futbol-zelairen baliokidea da), eta, horri esker, egurraren eraikuntza industrializatuaren arloan finkatu eta ekoizteko gaitasuna handitu nahi du. Azken proiektu horrek 25 milioi euroko kostua izan du eta Egoinek hiru zentro ditu dagoeneko, ordezkaritzak estatuko logistika-gune estrategikoetan eta nazioarteko presentzia Andorran eta Erresuma Batuan. Guztira, ia 200 langile ditu euskal enpresa horrek eta 40 langile Arabako fabrika berrian daude dagoeneko, Unai Agirre zuzendari nagusiaren arabera.

Zergatik egin duzue proiektu hori eta inbertsio handi hori une honetan?

Orain zen unea. Duela urte batzuetatik liderrak gara Europa hegoaldeko egurraren eraikuntza industrializatuan, estatu mailan batez ere. Gainera, merkatua handitzen ari da eta eskaria handia da; hortaz, liderrak izaten jarraitzeko apustua egiteko unea zen. Apustu teknologiko eta kalitatezkoa ez ezik, baita ekoizteko eta kudeatzeko gaitasunaren aldeko apustua ere.

“Arriskurik handiena ez arriskatzea” dela diozue…

Liderra zarenean, errazena eta erosoena bertan geratu eta ez arriskatzea da. Gu eraikitzaileak gara, baina egurrarekin egindako eraikuntzak ez dira % 2ra iristen egun estatuko eraikuntzan. Aldiz, nazioartean, joera hori handiagoa da, Europa Erdialdean batez ere, eraikuntza berriko eraikinen % 30-40 egurrezkoak baitira. Kontu kulturala da. Duela urte batzuetatik ikusten ari gara eskaria eta kalitatearen exijentzia handitzen ari direla, baita eraikuntza-proiektuen tamaina eta exijentzia teknologikoa ere. Apustua egiteko gure unea zen. Lehenengoak izaten jarraitu nahi bagenuen, ekoizteko teknologia eta gaitasun berriak izan behar genituen, merkatuari eraikuntzako soluzio lehiakorragoak eskaintzen jarraitzeko.

 Hobien mundu-erreferenteak “Ezkutuko txapeldunak” direla dioen enpresa-definizio bat bada. Zuen proiektua bat dator horrekin…

Mundu mailan, egurraren balio-kate osoa integratzen duen enpresa gutxienetakoa da gurea, basotik hasi eta obra amaierako muntaketara arte. Duela 30 urte baino gehiago hasi ginen, hasieran, baserrietako egituren birgaitzeak egiten, betiere posizio oso industrializatu batetik. Denborarekin, teknologia guztiak garatu eta eraikin mota guztiak egin ditugu (etxebizitza familiabakarrak, bizitegiak edo zuzkidurakoak), bai estatuan, bai nazioartean. Gure ingeniaritza-taldearen espezializazioari esker egin ahal izan dugu hori, bezeroei laguntzen baitie eraikina diseinatzeko hasierako fasetik, eraikuntzarako ahalik eta soluziorik onenak eskaini ahal izateko. Obraren amaierako exekuzioarekin amaitzen da bide hori. Egoinen uste dugu proiektu bakoitza berria dela eta ikuspegi berdingabea behar duela.

Zer ekoitziko duzu Legutioko fabrikan?

Fabrika berria eraikuntza-teknologia industrializatuaren ekoizpenean dago espezializatua, hau da egur kontraijeztuan, edo CLT izenez ezagunagoa. Hormak eta egurrezko forjatuak eraikitzeko egur oso industrializatua da, bereziki, bizitegi-eraikin altuentzat edo hotelentzat, besteak beste. Fabrika berri horrekin Europa hegoaldeko CLT teknologia-ekoizle nagusia bihurtu gara. EGO CLT HF teknologian oinarritutako muntaketa-sistema horrek Legoren egitura handi baten modura funtzionatzen du, eta, hala, obraren denbora % 50era arte murriztu dezakegu, baita prozesuaren zati horrekin lotutako kostuak ere.

Eta zer bolumenetan?

Fabrika horretan eta gainerako fabriketan egurrarekin eraikitzeko teknologia mota guztiak eskaintzen ditugu, egurrezko eraikinen diseinua optimizatzeko bezeroentzat. Eta Albertiako fabrikakoa beste teknologia bat da, habe ijeztua edo Timber Frame izan daitezkeen moduan. CLT beste teknologia bat gehiago da, eta, beste teknologiekin uztartuz, eraikuntza-soluzio oso espezifikoak eskain ditzakegu proiektu bakoitzarentzat. Zehazki, fabrika horretan xedea da 32.000m3 CLT fabrikatzea bi txandatan. Bolumen handia da hori. Mundu mailan hainbat teknologia fabrikatzen ari gara egurraren 50.000 m3-ren gainetik. Eta hori guztia tokiko egurrarekin, ziurtatutako gertuko basoetatik eratorritakoarekin.

Fabrika horrek zer nolako ekarpena egingo dio Taldearen hazkundeari?

Fabrika berri horrekin, Egoin Wood Groupen ekoizpen-gaitasuna nabarmen handituko da CLT teknologian, eta urtean 35.000 m3 ekoiztetik 52.000 m3 ekoiztera igaroko da. Gainera, operazio horri esker, egurraren eraikuntza industrializatuaren sektorean dugun posizioa indartu ahal izango dugu, eta, aldi berean, ingurumenarekin dugun konpromiso sendoa eta tokiko lehengaien aldeko apustua mantenduko ditugu.

Duela urte batzuk ohartarazi zuten Euskadin egurra bigarren mailako materiala izan dela beti eraikuntzaren arloan, ez ordea Europan… Pertzepzio horrek bere horretan jarraitzen du urte batzuk geroago?

Egoinen sorreran, 90eko hamarkadan, eraikuntzarako erabiltzen genuen egurra Europa Erdialdetik ekartzen genuen, zehazki, Europa erdialdeko izeia izaten zen. Euskadiko egurra kalitate txarrekoa dela zioen uste oker bat egon da tradizionalki. Hori ez da hala. Guk frogatu dugu ez dela horrela, gure radiata pinuak, gure inguruko basoetan ohikoena denak, sobera betetzen dituela eraikinen egiturek behar dituzten funtzioak eta eskakizunak. Apustu erabakigarria da eta gure inbertsioaren zati handi bat da; izan ere, gertuko basoen alde egiteko apustu handia egin behar da I+Gan eta espezie bakoitzaren ezaugarrien ezarpenean. Egun, gure eraikuntzen % 95 Euskadiko basoetako egurrarekin egiten dira eta apustu zaila izan arren, herrialde-apustua da. Garrantzitsua da gogoratzea eraikuntza-sektoreak sortzen dituela CO2 isurpenen % 40, eta guretzat, etorkizunera begira, garrantzitsuena da CO2 biltegiak eraikitzen ari garela, hots, gure eraikinak, etorkizuneko belaunaldientzako bizitokiak. Eta horretarako basoen kudeaketa jasangarria egiten dugu, horrekin bat datorren politikarekin, eta, hala, inpaktu positiboa dugu biodibertsitatean eta aberastasuna sortzen dugu lehen sektorean. Kudeatzen ez den basoa azkenean abandonatuta geratzen den basoa baita.

Taldeak zenbat proiektu egiten ditu urtean eta zer sektore/arlotan?

Egun, 250 eraikuntza-proiektu baino gehiago egiten ditugu urtean mundu osoan zehar, baina, batez ere, Espainian, Erresuma Batuan, Frantzian, Bahametan eta Andorran. 30 urtez sektorean jardun ostean, iragan otsailean 5.000 eraikuntza-proiektutara iritsi ginen. Eta egiten ditugun proiektu moten artean adierazgarrienak dira egurrezko egiturak eta birgaitzeak, bizitegi-eraikinak, familiabakarreko etxebizitzak eta zuzkidura-eraikuntzak edo ekipamenduak, hala nola kirol-pabilioiak, upategiak edo bulegoak.

Une honetan egiten ari zareten proiekturen bat aipa dezakezu?

Praktikan, eraikuntzaren % 25 nazioartean gauzatzen dugu. Aurretik aipatu dudan moduan, gure merkatu nagusiak Erresuma Batuan, Andorran, Portugalen eta Bahametan daude. Luxuzko etxebizitzak egiten ari gara han oraintxe bertan. Puntualki, eskaintzak jasotzen ditugu normalean lan egiten ez dugun merkatuetatik eta horiei ere erantzuten diegu, baina % 75 merkatu nazionalari dagokio. Hori dela eta, Euskadiko fabrika eta egoitzez gain, delegazio tekniko-komertzialak ditugu Madrilen, Balearretan, Katalunian eta Andaluzian.

Eta horrek berezitasuna ematen dio zuen egiteko moduari…

Hala da, bai. Andaluziako erkidegoan esaterako, proiektu oso bereziak lantzen ari gara une honetan, esaterako, Malagako katedraleko obrekin ari gara. Eraikinaren egurrezko estalki osoa egiteaz arduratuko gara. Proiektu horren izaera dela eta, oso sinbolikoa eta berezia da guretzat. Gainera, probintzia horretan bertan, beste proiektu bat egiten ari gara: Torremolinoseko hotel bat Europako hegoaldeko colivingerako egurrezko eraikinik handiena bihurtuko dugu.

 

Lotutako albisteak

Visual  Parts  Service,  segundo  gutxitan  motorrentzako  ordezko  piezak  identifikatzen  dituen  aplikazioa
05/06/2026 Ekintzailetza

Visual Parts Service, segundo gutxitan motorrentzako ordezko piezak identifikatzen dituen aplikazioa

Adimen artifizialean eta ezagutza bisualean oinarritutako Bilboko plataforma honek bi argazkirekin bakarrik bateragarriak diren piezak aurkitzen ditu.

Ingeka  Geotermiak  %40ko  hazkundea  izan  du  bost  urtean  energia  berriztagarrien  proiektuen  ezarpenarekin

Ingeka Geotermiak %40ko hazkundea izan du bost urtean energia berriztagarrien proiektuen ezarpenarekin

Gasteizko enpresak geotermia, aerotermia eta eguzki-energia fotovoltaikoko soluzioetan jarduten du, bai familia bakarreko etxebizitzetarako, nekazalturismo etxetarako eta hoteletarako, bai eskaera termiko handiagoak dituzten eraikin, enpresa edo instalazioetarako. Gainera, "Espainiako ardogintza-sektoreko instalazio geotermikorik aurreratuena" garatu du.

EuskoData,  40  urte  enpresei  laguntzen  beren  konfiantzazko  partner  teknologiko  gisa

EuskoData, 40 urte enpresei laguntzen beren konfiantzazko partner teknologiko gisa

Donostiako konpainia software-hornitzaile gisa hasi zen, eta, orain, mota guztietako irtenbide teknologikoak eskaintzen ditu

Zuchettik  35  urte  daramatza  enpresa-softwarea  eskaintzen
03/06/2026 I+G+B

Zuchettik 35 urte daramatza enpresa-softwarea eskaintzen

Enpresa Bizkaiko Parkean dago, eta fakturazioaren% 15 baino gehiago I+Gra bideratzen du

Loramendi  eta  Aurrenak:  mende  erdi  baino  gehiago  industria  berrikuntzan,  Arabako  zigiluarekin  eta  proiekzio  globalarekin
03/06/2026 Berrikuntza

Loramendi eta Aurrenak: mende erdi baino gehiago industria berrikuntzan, Arabako zigiluarekin eta proiekzio globalarekin

Mondragon taldeko kooperatibek ekoizpenaren % 90 esportatzen dute, eta galdaketaren sektorerako soluzio aurreratuetan munduko erreferente gisa finkatu dira

Ansareo  Technologies-ek  oinarrizko  azpiegituren  kudeaketa  eraginkorragoa  eta  prebentiboagoa  eskaintzen  du
03/06/2026 Berrikuntza

Ansareo Technologies-ek oinarrizko azpiegituren kudeaketa eraginkorragoa eta prebentiboagoa eskaintzen du

Euskal taldearen ekimenak digitalizazio, sentsorika, datu-analisi eta soluzio berritzaile gehiago eskaintzen dizkie landa-ezagutza teknikoari oso lotuta dauden zerbitzuei.

Garay  Recubrimientos  enpresak  kautxuzko  estalduren  soluzio  berriak  garatu  ditu
02/06/2026 I+G+B

Garay Recubrimientos enpresak kautxuzko estalduren soluzio berriak garatu ditu

Bizkaiko konpainia hainbat proiektutan murgilduta dago industria instalazioen iraunkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Bantec:  “Gure  espezializazio-arloek  hazkunde-potentzial  handiena  duten  sektoreen  aldeko  apustua  egiten  dute”
01/06/2026 I+G+B

Bantec: “Gure espezializazio-arloek hazkunde-potentzial handiena duten sektoreen aldeko apustua egiten dute”

Enpresa gipuzkoarrak bere ekimenen potentzial berritzailea behar bezala identifikatzen laguntzen die enpresei, eta I+G proiektu sendo, bideragarri eta programa bakoitzaren eskakizunekin lerrokatuta egituratzen.

Solumobelek  etxe  funtzionalagoak  sortzen  ditu  adinekoentzat  eta  mugikortasun  murriztua  dutenentzat
28/05/2026 Berrikuntza

Solumobelek etxe funtzionalagoak sortzen ditu adinekoentzat eta mugikortasun murriztua dutenentzat

Sukalde, armairu eta komun egokituetan espezializatua, enpresa tolosarrak irisgarritasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Seavi,  Gateizko  enpresen  hotel  nagusia  duela  30  urtetik
28/05/2026 Berrikuntza

Seavi, Gateizko enpresen hotel nagusia duela 30 urtetik

Enpresak zibersegurtasun-programako SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta Estatuko eta nazioarteko 300 enpresari baino gehiagori ematen die zerbitzua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.