Partners BIND 4.0
Albisteak 1 Marzo, 2023

BIND 4.0k izena emateko epea ireki du etorkizuna lideratu nahi duten eta industria eraldatu nahi duten enpresentzat

BIND 4.0ren parte izateak berrikuntza teknologiaren buruan kokatzea eta trantsizio digitala lehiarako abantaila bihurtzea dakar.
-
  • BIND 4.0 partner berriak izateko industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren sektoreetako enpresek izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

 

BIND 4.O industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak deialdia ireki du, Euskadiko enpresek startupen azken soluzioekin abian jarri diren proiektuei esker berrikuntza eta eraldaketa digitala jada lideratzen duten konpainia handiekin bat egin ahal izateko. BIND 4.0ren helburua euskal enpresen digitalizazioa, lehiakortasuna eta lidergoa bultzatzea da, teknologia berriak ezartzearen bidez, besteak beste, adimen artifiziala, Big Data, IoT, errealitate birtuala, ikuspen artifiziala edo robotika.  

 

Zehazki, BIND 4.0k industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren sektoreetako enpresei zabaldu die atea, teknologia eta soluzio berritzaileenak arin txerta ditzaten. Ekoizpen-prozesuak optimizatzeko, efizientzia areagotzeko eta behar-beharrezkoa den eraldaketa digitalari erantzuna emateko helburuarekin, enpresek proiektuak garatuko dituzte industria adimendunago, efizienteago eta jasangarriago baterantz jotzeko beharrezko dinamismoa, arintasuna eta teknologia dituzten startupekin elkarlanean. Era horretara, BIND 4.0ko partner enpresek 4.0 Industriaren abangoardian kokatzea lortzen dute, bai eta, aldi berean, berrikuntza irekiaren bitartez nazioartean lehiakortasuna hobetzea ere. 

 

BIND 4.0 programa 4.0 Industriako ekimen publiko-pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortua, eta nazioarteko erreferentziako programa bihurtu da zazpi edizioren ondoren. Programa 2016an abian jarri zenetik 190 startup baino gehiago azeleratu dira eta 290 proiektu baino gehiago garatu dira, eta 7,5 milioi eurotik gorako fakturazioa gainditu da programaren 7 edizioetan. Gainera, plataformak bi ekimen berri ditu: ETE-ei zuzendutako BIND 4.0 Connection eta BIND 4.0 GovTech ekimen pilotu berria, eta ekimen honetan Euskadiko sozietate publikoek parte hartzen dute. 

 

Zergatik izan BIND 4.0ko partner enpresa? 

Partner enpresentzat, BIND 4.0ren parte izateak berrikuntza teknologiaren buruan kokatzea eta trantsizio digitala lehiarako abantaila bihurtzea dakar. Hori dela eta, plataformak sektorean erreferentzia diren 69 konpainia ditu gaur egun: Mercedes Benz, Petronor-Repsol, Iberdrola, ITP Aero, Sidenor, Angulas Aguinaga, Gureak, Mondragon BDC, CIE Automotive eta Quirónsalud, besteak beste.

 

Zehazki, ITP Aerok BIND 4.0-ren bidez aurkitu du “nazioartean teknologia disruptiboak dituzten industria-start-upen katalogo eguneratuenetako bat, eta teknologien urteko bilakaera erakusten digu 4.0 industriaren arlo nagusietan”, baloratu du Mikel Esparta fabrikazio-prozesuen teknologoak. Gainera, corporate client ereduaren bidez, irtenbide berritzaile pertsonalizatuak lortzen ditu: “Corporate-partnerren ekosistema industrial bateko kide izateak, non antzeko arazoak dituzten proiektuei aurre egiten baitzaie, sektore desberdinetako start-upen konponbideen eskaintzak bat egin dezake, eta ITP Aeroren premia berezi bati erantzun”.

 

Angulas Aguinagak BIND 4.0 ereduan elementu estrategiko bat topatu du: “Angulas Aguinaga-rentzat BIND 4.0 startupekin dugun lankidetza-estrategiaren azeleragailu nagusia izan da. Arlo teknologikoagotik hasita, hau da, 4.0-tik hasita, gure lankidetzak produktuari eta kontsumitzaileari zabaltzen ari gara. BIND 4.0-tik gehien laguntzen diguna hurbilketa pragmatikoa eta exekuziora bideratua da”, dio Javier Apalateguik, Angulas Aguinagako eraldaketa digitaleko zuzendariak.

 

BIND 4.0ren eta honen berrikuntza irekiko ekosistemaren parte izateak onura ugari dakartza hainbat eta hainbat esparrutan. Hauek dira onura nagusiak:

 

  1. Eraldaketa digitalak planteatzen dituen erronka teknologiko berriei erantzutea, enpresa eta sektore bakoitzaren premietara egokitutako soluzioen bitartez. 
  2. Nazioartean lidergoa eta lehiakortasuna areagotzea teknologia berritzaileenak txertatzearen bitartez. 
  3. Behatoki teknologikoa trakzio-enpresen intereseko negozio-arloetan potentzial handiena duten tokiko, estatuko eta nazioarteko startupak ezagutzeko, berrikuntza-lerro disruptibo berriak aztertu eta sortzeko helburuarekin.
  4. Startup azeleratu, prestatu eta trebatuekin lan egitea, haien irtenbidea industrian modu arin, lehiakor eta profesionalean ezar dadin. 
  5. Erreferentziako berrikuntza irekiaren eta industria adimendunaren plataformako kide izatea, eta plataformako kideekin jardunbide egokiak eta arrakasta-kasuak partekatzea, berrikuntza-proiektuak inplementa daitezen eta lortu nahi diren helburuak lor daitezen. 
  6. Prestakuntza espezifikoa enpresek Venture Client gaitasunak gara ditzaten eta startupekin elkarlanean aritzearen inpaktua maximizatuko duten metodologiak eta tresnak txerta ditzaten, berrikuntza-iturri gisa negozio-eragiketak optimizatzeko eta hobetzeko, eta erakundeen barruan produktu eta zerbitzu berriak garatzen laguntzeko. 
  7. Berrikuntza Irekiko Hub handienarekin bat egitea, Euskadiko industriako liderrekin, berrikuntzan eta ekintzailetzan aholkulari diren adituekin, 20 inbertitzaile baino gehiago dituen Venture Club batekin eta aldaketa nola gidatu ikasteko 290 bat proiektu arrakastatsurekin batera. 

 

BIND 4.0ren azelerazio eta berrikuntza irekiko programako enpresa partner gisa parte hartu ahal izateko, baldintza batzuk bete behar dira. Enpresek 250 langile baino gehiagoko jarduera-zentro bat, gutxienez, izan behar dute Euskadin, eta berrikuntzarako eta startupekin lan egiteko interes eta konpromiso handia izan behar dute. 

 

Trakzio-enpresa berriek izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik bind40.com webgunearen bidez, eta bertan dago programari buruzko informazio gehiago.

Lotutako albisteak

70  korporazio  startupen  soluzioen  bila  BIND  Corporaten,  Eusko  Jaurlaritzaren  ekimenean
25/08/2025 Ekintzailetza

70 korporazio startupen soluzioen bila BIND Corporaten, Eusko Jaurlaritzaren ekimenean

Programan izena emateko epea irailaren 5era arte dago zabalik eta Partner enpresentzako proiektuak, mentoringa eta ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistemarekiko konexioa hartzen ditu barne.

Ekintzailetza  berritzaile  onena  aitortzen  duten  Top101  Sarietarako  epea  zabalik  dago
29/07/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetza berritzaile onena aitortzen duten Top101 Sarietarako epea zabalik dago

Hautagaitzak irailaren 23ra arte aurkez daitezke

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Bilbora  iritsi  da

Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da

Imanol Pradales Lehendakariaren hitzetan, Euskadiko lehen hiri-campus teknologikoaren lehen eraikina eraikitzeak euskal industria-eredua sendotzeko balioko du, eredu horrek “ezagutza aurreratuan, manufaktura-kulturan, jasangarritasunean, garapen teknologikoan eta balio erantsiko jardueretan oinarritzen du bere lehiakortasuna”

Metal78  enpresa,  Zumarragako  Arcelorreko  eremua  berreskuratzeko  aurrerapausoaren  adibide

Metal78 enpresa, Zumarragako Arcelorreko eremua berreskuratzeko aurrerapausoaren adibide

Enpresa hori ezartzea Zumarragako Arcelor fabrika zaharrean industrialdearen berroneratze- eta berregokitze-prozesu integralaren baitan kokatzen da; Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu

Eusko  Jaurlaritza  sozietate  publikoen  digitalizazioa  hobetzeko  soluzio  berritzaileak  dituzten  startupen  bila  dabil
15/07/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritza sozietate publikoen digitalizazioa hobetzeko soluzio berritzaileak dituzten startupen bila dabil

BIND GovTech ekimenaren hirugarren deialdia abuztuaren 4ra arte egongo da zabalik. 

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.