Auspola Herrería Industrial
Lurzorua
Albisteak 19 urria, 2023

Auspola, Euskadin buru den errementaritza industriala

2015ean, euskal konpainiak ia 2000 metro koadroko pabiloi batera zabaldu zituen bere instalazioak, Galdakaon

Auspola errementaritza industrialean eta metalezko egituretan espezialista den eta hogeita hamabi urteko ibilbidea duen kooperatiba da. Egoitza nagusia Galdakaon du eta bere jarduera nagusia partikularrei, eraikuntzako enpresei eta industrialei, gremioen koordinatzaileei, arkitektura-estudioei, finken administratzaileei eta jabeen komunitateei zuzentzen die.

Hiru hamarkada baino gehiagoko historian zehar, metal-eraikuntzen merkatuan finkatu da Auspola, eta hori lortu du bere produktuen kalitate handiari esker eta merkatuak une bakoitzean zituen beharretara egokituz joan delako. Era berean, langile kualifikatu guztien ezagutzak eta esperientzia eta langile horien lanaren eraginkortasuna funtsezkoak izan dira. 

2015ean instalazioak handitu zituzten, eta, ordutik, Auspola ia 2000 metro koadroko industria-pabiloi batean egiten du lan, Galdakaoko Erletxe industrialdean. Horren ondoan 300 metro koadroko pabiloi bat dago, altzairu herdoilgaitzezko produktuetan espezializatua. 

Konpainiaren altzairu herdoilgaitzezko zein burdinazko lan guztiak merkatuaren eskarira egokitzen joan dira, eta balkoietan, metalezko egituretan, igogailuetan, erakusleihoetan, barandetan, galdaragintzan eta abarretan erabili dira. 

Auspolak hasieratik jakin du bezeroak direla beti garrantzitsuena, eta horiek konpainiaren proiektuekin gogobetetzea funtsezkoa da egunero aukeratzen jarrai dezaten. 

“Ekar iezaguzu zure ideia eta guk burdin edo altzairu bihurtzen dugu” lelopean, enpresak edozein erronkari aurre egiten dio behar guztiak ahalik eta azkarren eta modu profesionalean betetzeko. 

Auspolak soldadura-sistema modernoenak erabiltzen ditu, eta horrek aukera ematen du teknikoki zailagoak diren proiektuak egiteko. Era berean, horri esker erreferente bihurtu da neurrira egindako era guztietako produktuak egiteari dagokionez. 

Egoitza Galdakaon duen kooperatibaren bezero nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Eldu (Auspolarengan konfiantza du neurrira egindako piezak eta bankadetakoak fabrikatzeko), Lekunbide Taldea (gauza bera egiten du transformazio-zentroetarako piezekin), Clemco (bere kabina eta zoru berreskuratzaileekin zerikusia duen guztirako) eta Orona (igogailuen muntaketarekin zerikusia duen guztirako). Horiek, beste bezero askok bezala, lekukotasun positiboak uzten dizkiote beti Auspolari. 

Lotutako albisteak

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Teknikerrek  ‘Quantum  Machine  Learning’  teknologiak  erabiltzen  ditu  AAren  errendimendua  hobetzeko

Teknikerrek ‘Quantum Machine Learning’ teknologiak erabiltzen ditu AAren errendimendua hobetzeko

BRTA Quantum proiektuak eredu kuantiko bat aplikatzea lortu du fabrikazio aditiboko prozesu batean metal baten azken egoera estimatzeko.

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

SOC-Ek  bere  kokapen  zientifiko-teknologikoa  sendotu  nahi  du  esparru  aeroespazialean

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean

Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.