Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 Azaroa, 2020
Arantxa Tapia: “Gure lehiakortasun eredua digitalizazioan eta inbertsioetan oinarritu behar da, ez lan-orduen kostuan”

  • Tapia sailburuak auto-elektrikorako trantsizioa era ordenatuan egiteko deia egin du, diesela demonizatu eta zergekin kargatzeak trantsizioa konplikatu egingo bailuke

  • Bilboko Portuko zamaketarien lan-gatazkaren inguruan, Arantxa Tapiak dio bi aldeek borondatea eduki behar dutela akordio batera iristeko, baina kontuan izanik zein diren arauak eta legeak une honetan

Arantxa Tapia sailburua, elkarrizketan.

 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko “faktoria” saioan.

 

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du Euskadiren lehiakortasun ereduak digitalizazioan eta inbertsioan oinarrituta egon beha duela, baita jasangarritasunean eta langile espezializatuetan ere. “Guk produkzioa egin behar dugu lehiakor, lan-orduen kostua ez da izan behar gure lehiakortasun eredua”, esan du.

 

Dieselaren zergari buruz galdetuta, Tapia sailburuak esan du diesela demonizatu eta zergekin kargatzeak auto-elektrikorako trantsizioa konplikatuko lukeela; izan ere, gaur egun, errepideten ibiltzen den zama-garraoian eta ontzietan diesela erabiltzen da.  “Dieselari bapatean zergak ezartzen bazaizkio sektoreek asko sufrituko dute”, esan du. Zentzu honetan, Arantxa Tapiak trantsizioa era ordenatuan egiteko deia luzatu du. Horrela, gaineratu du gaur egungo diésel auto berri batek gutxi kutsatzen duela, eta, beraz, diesel edo gasolina auto zahar bat diesel auto berri batengatik aldatzeak emisio gutxiago isurtzen laguntzen duela.

 

Bilboko Portuko zamaketarien lan-gatazkaren inguruan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi du egokiena bi aldeen artean onartutako bitartekaritza litzakeela, baina adostasun batera iritsi ez direnez, Eusko jaurlaritzak uste duela ezinbesteko bitartekaritza martxan jarri beharko litzakela egoera honi irtenbide bat emateko. “Bi aldeek borondatea eduki behar dute akordio batera iristeko, baina kontuan izanik zein diren arauak eta legeak une honetan”, esan du.

Azpiegiturak 26 otsaila, 2021
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa...Leer más

Azpiegiturak 25 otsaila, 2021
Arabako Elikagaien Bankuak beste bi urtez jarraituko du bere elkartasun-lanarekin Jundiz Industrialdean

Arabako Industrialdeak 2012tik ostatatzen du Elikagaien Bankuak Araba osoan egiten duen...Leer más

Azpiegiturak 17 otsaila, 2021
Euskaltel Fundazioak Azkoitiko Ugarte Industrialdea aukeratu du etorkizuneko proiektuetarako kokaleku estrategiko gisa

Euskaltel Fundazioak Azkoitiko Ugarte Industrialdera eraman du bere Gamegune 2020 txapelketa. Urola...Leer más

Azpiegiturak 27 urtarrila, 2021
Xey industriagunea biziberritzen hasteko, Sprilurri lursail bat saldu dio Zumaiako Udalak

Zumaiako Udalak eta Sprilur  sozietate publikoak (Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?