Albisteak 29 urtarrila, 2025

IndustrIA programaren laugarren edizioak adimen artifizial sortzailean trebatuko ditu enpresa industrialak

Otsailaren 14an hasiko da, Digitalentu eta Brain and Code enpresek bultzatuta. Programa honek 80 enpresa baino gehiagotako 220 pertsona baino gehiago prestatu ditu, eta balorazio positibo zabala du.

Adimen artifiziala (AA) gero eta erronka handiagoa da agertoki industrialean. Batzuetan mehatxutzat hartzen bada ere, enpresek aliatu estrategikotzat hartu behar dute lehiakortasuna handitzeko. Hori nola lortu erakustea da IndustrIA programaren helburua. Programa Digitalentuk eta Brain and Codek antolatzen dute, eta otsailaren 14an hasiko da laugarren edizioa 

Antolatzaileek adierazi dutenez, “Estatu mailan industria-enpresarentzat AA sortzailean espezializatutako lehen programa da“. Sektorearen erronkei aurre egiten laguntzeko neurrira egina dago. Ez du aurretiko prestakuntzarik behar, eta espezializazio-modulu hauek ditu: zuzendaritza nagusia eta zerbitzu nagusiak; marketina eta salmentak; saldu ostekoa eta bezeroarentzako arreta; ekoizpena, biltegia eta kalitatea; eta elkarrizketa-eragileak. Izen-ematea prestakuntza-ibilbide batean baino gehiagotan egin ahal izango da.  

Parte-hartzaileek, gainera, zeharkako ezagutzaren modulu komun bat izango dute, bai eta tutoretza-saioak eta ezagutzak eguneratzeko saioak ere. “Programa batez ere ikuspegi praktikoarekin diseinatuta dago, eta aurkeztutako erabilera-kasuak eta tresnak industria-enpresaren egunerokoan zuzenean aplikatu ahal izatea du helburu”, diote antolatzaileek. Guztira, IndustrIArekin 80 enpresatik gorako 220 pertsona baino gehiagori eman zaie prestakuntza, eta 5etik 4,7ko balorazio orokorra du. 

Izena emateko epea zabalik dago, plaza mugatuekin eta % 20ko deskontuarekin urtarrilaren 31ra arte. FUNDAEk eta TRIPARTITAk hobaria ematen diote prestakuntzari. Ikusi hemen programa 

SPRI Taldeak enpresei laguntzen die 2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia laguntza-programaren bidez. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko konpainietan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babesten ditu, frogapen-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak, enpresei lehiakortasuna handitzeko tresnak emateko helburuarekin.    

Lotutako albisteak

Euskarazko  diktaketa-sistema  berria,  dibertsitate  funtzionala  duten  haur  eta  gazteentzako  lagungarri

Euskarazko diktaketa-sistema berria, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri

Proiektuak SPRIren Adimen Artifizialeko programaren babesa jaso du

Teknikerrek  ‘Quantum  Machine  Learning’  teknologiak  erabiltzen  ditu  AAren  errendimendua  hobetzeko

Teknikerrek ‘Quantum Machine Learning’ teknologiak erabiltzen ditu AAren errendimendua hobetzeko

BRTA Quantum proiektuak eredu kuantiko bat aplikatzea lortu du fabrikazio aditiboko prozesu batean metal baten azken egoera estimatzeko.

Mª  Teresa  Linaza  (Vicomtech):  “Beharrezkoa  da  ekosistema  logistikoa  hobeto  koordinatzea  sektorearen  deskarbonizazioari  aurre  egiteko”

Mª Teresa Linaza (Vicomtech): “Beharrezkoa da ekosistema logistikoa hobeto koordinatzea sektorearen deskarbonizazioari aurre egiteko”

Teknologia digitaletan espezializatutako ikerketa aplikatuko zentroak adimen artifizialean oinarritutako soluzioak garatzen ditu, ibilbideak optimizatzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko.

ApplAI  Euskadiko  IA  Aplikatuaren  Biltzarraren  bigarren  edizioko  izen  ematea  zabalik

ApplAI Euskadiko IA Aplikatuaren Biltzarraren bigarren edizioko izen ematea zabalik

Maiatzaren 14an, Euskalduna Bilbao AA Aplikatuaren epizentroa izango da

Mikel  Jauregi:  “Euskadi  Europako  berreindustrializazioaren  liderra  izan  dadin  lanean  ari  gara”

Mikel Jauregi: “Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara”

Euskadik Europako industrian kontsolidatutako egoeran ekin dio 2025. urte honi eta erronka garrantzitsuak ditu aurrean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean onartutako eta berrikuntzaren eta trantsizio energetikoan aurrera egitearen aldeko aurrekontu hedakorrak ditu, ikuspegia betiere lehiakortasunean aurrera egitean jarrita. Mikel Jauregi sailburuak 2025 honetan Jaurlaritzak bideratuko duen politika industrialari buruzko funtsezko gakoak...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.