Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 18 otsaila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

S:ae Company: “We do it, we love it”, in KOREA!

"Bidaiatzea taldearen nortasunaren parte da. Shanghai, Bilbo eta Seattlen bizi izan garenez, honelako aldaketetara moldatzeko arazorik ez dugu izan..."
S:AE COMPANY

LEINN-en parte dira eta, ondorioz, bereziki enpresa honetatik ikasten dute. Ikasi eta prestatzeko grina dute, benetako munduaren erronkei aurre egiteko. Motibazio honek talde gisa enpresa sortzera bultzatu ditu: “Gure ikasketa-prozesuaren motorra da. ‘Learning By Doing’-an oinarritutako metodologiak eta osagaiak erabiltzen ditugu talde-lan eraginkorra lortzeko. Honi esker, komunikazio-gaitasunetan, pentsamendu kritikoan, erabakiak hartzean eta lidergoan aditu bihurtu gara”. Orain arte izan duten esperientzia pertsonal eta profesionalak eurengandik “onena eta txarrena ateratzea” ahalbidetzen die.

 

Zuen enpresa-ibilbidea Korea bezalako leku oso ezberdin batean hasi zen. Nola sortu zen ideia hau?

Bidaiatzea taldearen nortasunaren parte da. Shanghai, Bilbo eta Seattlen bizi izan garenez, honelako aldaketetara moldatzeko arazorik ez dugu izan.

Gaur egun, Hego Korea munduko herrialde garatuenen eta lehiakorrenen artean dugu. Ekintzailetza gizartearen foku nagusietako bat denez, Ekintzaileek, Unibertsitateek eta Elkarteek herrialdearen barnean ekiteko euskarri tekniko eta finantzarioa lortzeko aukera ugari dute. Lankide korearrak izan genituenez, herrialdera sartzea erraza izan zen guretzat. Bi arrazoi hauengatik erabaki genuen Asiako kulturan murgiltzea.

Koreako biztanleak oso bitxiak dira eta ez diote ezer uko egiten, aurretik probatu gabe. Ekimen berriak probatzeko testuinguru ezin hobea da; izan ere, aditu batzuek diote produktu batek Korean funtzionatzen badu, Asia osoan funtzionatuko duela.

 

Testuinguru berezi honetan sortu eta hazi zen ‘S:ae Company’: sormena eta berrikuntza gizartean eragin positiboa izateko hainbat proiekturen bidez!

S:ae kultura anitzeko talde trebe eta grinatsu batek sortua da. Hego Korea, Kenia, Espainia eta Euskadiko ekintzaileek osatzen dute.

Ekiteko eta berritzeko gogoa izanik, S:ae-k Txina, Espainia, Suitza, Kenia, Estatu Batuak eta Hego Koreako garapen jasangarrian lagundu du. Martxan daramatzan hiru urteetan zehar, enpresak giro anitz eta disruptiboetan lan egiten ikasteko erronkari aurre egin dio eta aukerak bilatu ditu, gizartean eragin positiboa duten ekarpenak egin bitartean.

 

Taldeen nortasunaren bidezko proiektua garatzen ari zarete Korean. Zein profiletara zuzendua da?

Taldea eta honen nortasuna osatzeko prozesu latza bizi ostean, fase hau beste enpresa batzuei erraztuko diegu.

Lan honen helburua pertsonak ikusaraztea da. Taldekide bakoitzak bere burua aurkeztu eta ikusia izateko gunea sortu dugu. Hala, jendeak entzun, ulertu eta kontuan izango du, guztion arteko konfiantza eta lotura areagotuz. Ondorioz, elkarrizketen eta komunikazioen kalitatea hobetu egingo da.

Erakunde edota startupen zuzendaritza-taldeekin lan egiteko tailerra eskaintzen dugu. Tailer honetan hausnarketarako gunea diseinatu eta erraztuko da. Gune hau garrantzitsua izango da Taldearen Nortasuna antzeman eta diseinatzeko, taldekideak nortasun honen inguruan elkartu eta konprometituz.

 

Zuen interbentzioa zein formularen arabera garatzen da?

Zuzendaritza-taldearen nortasuna denek batera sortu ahal izateko ezagutza eta ikasketa sustatuko dituen esperientzia-lana planteatzen da. Helburu partekatu eta inspiratzailea da, elkarren artean laster ezinbestekotzat joko ditugun Baloreak argi islatuko dituzten jarrera jakinetan oinarritua. Taldekideak transformatu egin beharko dira erronka berriak arrakastaz burutzeko. Hala, euren sektorean Erakunde lider eta erreferente bilakatzeko helburua beteko dute.

Era berean, aktibitateari errendimendurik onena ateratzea erraztuko diguten oinarrizko trebetasunak bereganatu eta hobetzeko ariketak eta dinamikak landuko ditugu. Honela, taldekide bakoitzaren lidertzaren eragina handiagoa izango da.

 

Zein proiektu dituzue orain esku artean? Zein erronka dituzue etorkizunera begira?

Gaur egun S:ae hainbat proiektutan ari da:

– Glocal Youth Labsà Koreako zenbait enpresarekin elkarlanean ari gara ekintzailetza herrialdeko landa guneetara zabaltzeko. Helburua herrietan bizimodu jasangarria garatzea da, biztanleek eskualdeko hiri handietara joatea saihesteko.

– The Good Goalà Ingurugiroarekiko kontzientzia duten gazteek euren ingurugiroarekiko eragina jakiteko eta ohitura jasangarriagoak izateko aplikazioa.

– Hotaruà Pertsonei osasun fisiko eta emozional hobea izaten laguntzen dien aplikazioa. Inteligentzia Artifizialaren bidez pertsonalizatutako ohitura osasungarriagoak erakusten ditu.

– LocalBoostà Merkatuak aztertuz eta produktuak probatuz, negozio-aukera berriak bilatzen ditu. Hala, merkatu potentzialetan sartu nahi duten bertako enpresei laguntzen die.

 

“Embracing mistakes”,.. “Not afraid of failure”,.. “I do not share what you say, but I would die for you to say it,” … datozen garai berrietako erronkei egokitutako filosofia eta helburuak…

“We do it, we love it”

Funtzio anitzeko enpresatzat dugu geure burua. Zerbitzu-kalitaterik onena eskaintzean zentratzen gara, betiere dibertituz. Etengabe ari gara ikasten, hobetzen eta geure ezagutza berriak taldearekin partekatzen. Huts egiteko beldurrik ez dugun gune segurua eraiki dugu. Guretzat, “akatsak” ikasketa-prozesu ororen parte dira; onartu eta ospatu egiten ditugu. Hauek dira S:ae bateratzen duten baloreak.

 

+info: www.saecompany.org

SAE COMPANY

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak