Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 4 ekaina, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘Kietoparao’, mugikorraren aurkako hezkuntza Kit-ak

Bilbotik, 'Kickstarter' plataformaren bidez (munduko crowdfunding plataforma indartxuena), Kietoparao proiektua munduari partekatuko diote

Lau emakume elkartu dira proiektu eder bat garatzeko: María Fernández, Naiara Portuondo, Ruth Guerrero eta Joana Videgain dira ‘ Kietoparao’ proiektuaren sustatzaileak. Lauen artean, ekintzaile ta professional experientzia ugari dituzte Europako, AEB edo Latinoamerikako merkatuetan.

Urteak dira Maria, Naiara eta Ruth ezagutzen direla; lan-espazioak beti partekatu izan dituzte beren proiektuekin. Joana duela zenbait hilabete kasualitatez agertu zen, eta gaur egun gure arteko beste bat da. Bilbotik, ‘Kickstarter‘ plataformaren bidez (munduko crowdfunding plataforma indartxuena), Kietoparao proiektua munduari partekatuko diote

Behar batetik sortu da ‘Kietoparao’! Dio Mariak

Izan ere, jatetxe batean edo itxaron gela batean jan ahal izateko, mugikorrak erabili beharrik izan gabe. Bizitza asko aldatu da eta bizitza sozial handia daukagu, burasook. Ama gisa, ez nuen merkatuan aurkitzen jolas askozko kit-ik, pizu gutxizkoa eta estetikoki polita zure poltsan egunero eramateko…

Egia erran, egun batez Martina, nire alaba zaharrenari, tableta kendu nion abisatu gabe … eta inolazko haserre krisia izan zuen! Beldurtu ninduen, beraz teknologia kontsumizioaren arriskuak ikertzen hasi nintzen: argi zegoen zerbait egin behar nuela, “eman mugikorra” galdearen alternatiba atsemateko.

 

‘Whatsapp’ baten bidez nere Kietoparao Kit-ak partekatu nituen eta fite popular bihurtu ziren.

Bai, luzaz proiektu hau hobetzen egon naiz, nire lagun askok itxaroten zeuden soluzioa atera nezan. Horrez gain, Ruth eta Naiara Kietoparao proiektura bildu zirenean; ‘whastapp’ berdin bat bidali genion gure lagun guztiei: mezua biralizatu zen.

10 egunetan Espainiako erkidego guztietara saldu izan dugu Kietoparao.

 

Zergatik hainbeste arrakasta? … Zein da merkatuan dauden beste produktuetatik desberdintasuna?

Hainbat faktore daude:

– Oso praktikoa da

– Misio argia bat daukagula, …

– Eta oso polita da!

Praktikoa da: Kit pizuenak 200 gramo baino ez baititu, beti aldamenean eraman dezakezu. 12 joko baino gehiagorekin jolas dezakezu eta kickstarter-entzat egingo dugun kitak 20 joko izango ditu.

Gure misioa hau da: gurasoak laguntzea haurrak teknologi erabilera arduratsuan hezteko. Burasoak “zure telefono mugikorra utzi” entzuten nazkatuta daude, ta gero ta kezkatuago teknologi mendekotasunen inguruan argitaratzen diren ikerketekin

Eta berriz ere, oso garrantzitsua da oso polita izatea; taberna batean ateratzen duzunean, jendea begiratzen gelditzen da.

 

Zalantzarik gabe, gaur egungo haurrek eta gazteek gero ta arazo gehiago dauzkate pantaila txikiekin …

Bai, estatistika harrigarria da: urtero % 300handitzen da teknologia mendekotasunaren kontra tratazen diren nerabeen kopurua. Pantailak antsietatea, portaera arazoak, depresioa sor ditzaketela frogatzen da.

Haurrek jolasteko beharra dute. Haurtzaroko eskubidea eta legeak esaten dute.

Gaur egun begira zure inguruan helduok daukagun adikzioa gure telefonoei, imajina ezazu ze kalte sortzen ahal duen gazteen artean! Beti esaten dugu adibidea erakutsi behar dugula guk, kontuz ibili behar dugula “non eta noiz ‘pantailak erabiltzen ditugun …

 

Hainbat kit garatu dituzue; arinak, polifazetikoak eta STEAM orientazio argi batekin

Izan ere, “Kietoparao” hezkuntza kide bat izatea nahi dugu, ondo pasatu dezaten, eta suxtut jolasten ikasi dezaten: uste dugu STEAMen gaitasunak etorkizunerako funtsezkoak direla.

 

Eta orain beste erronka handi bat dator Kietoparao proiektua azkartzeko: Kickstarter

Oso gogor ari gara lanean kanpainarentzat. Ezin da atzean dagoen lana imajinatu … Kickstarter abian ezarri dugu eta asko eskertzen dugu kanpaina zabaltzen laguntzen diguzuen guztiei, guretzat oso garrantzitsua da!

Gure aldetik, “Youtube” kanalean egiten ditugun urrats guziak kontatuko dizkizuegu: zer egiten dugun eta nola egiten dugun esango dizuegu … Jakin gabe funtzionatuko duenik… egunez egun lehen eskuko informazioak partekatuko ditugu!

https://kietoparao.com/

https://www.youtube.com/channel/UCPYHCqJ5RIfqaerWLYeAgFw

kietoparao

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak