Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 martxoa, 2020
Tecnaliak startup bat sortu du hidrogenoaren ekonomia hedatzen laguntzeko: H2SITE

tecnalia h2sitemar20

Enpresa berria, H2SITE izenekoa eta Bizkaian kokatuta egongo dena, Tecnaliak Frantziako ENGIE enpresarekin eta Eindhovengo Unibertsitatearekin (TUE) duen lankidetzatik sortu da, eta ENGIE New Venturesek, utilities sektoreko munduko funts handienetako bat, Espainiako start-upetan egingo duen lehen inbertsioa izango da.

Hidrogenoa funtsezko elementua da etorkizun hurbilean, energia, industria eta mugikortasuna deskarbonizatzeko eta, beraz, karbono gutxiko ekonomiarako trantsizio energetikoa bizkortzeko. Alde batetik, energia-eduki handiko gasa da, energia biltegiratzeko eta beharrezkoa den uneetan askatzeko gai dena, Horrela, energia berriztagarria sortzearen erronka nagusietako bat gainditzen laguntzen du: bere eskaritik banandutako aldizkako ekoizpena. Gainera, hidrogenoaren erabilera oso hedatuta dago industria mailan, Bere ekoizpenaren jatorria ez da berriztagarria, eta zentralizatutako planta handietan gas naturala eraberrituta lortzen da, horrek bere konprezio eta erabilera-puntuetara garraiatzeko kostu ekonomikoak eta ingurumenekoak sortzen ditu.

Testuinguru horretan, Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikorako zentroak eta Eindhoven TUe unibertsitateak purutasun handiko hidrogenoaren ekoizpenaren arloan lagundu dute azken 10 urteetan. Lankidetza horri gehitu zaio ENGIE enpresa frantziarra – munduko erreferentea energiaren sektorean –, eta honen emaitza izan da industria-start up bat sortzea, H2SITE izenekoa, purutasun handiko hidrogenoaren ekoizpena sustatzeko, teknologia eraginkorrago eta errentagarriago batekin lagunduta. Gainera, ENGIE Ventures, utilities sektoreko munduko funts handienetako batek Espainian egindako lehen inbertsioa da.

Aldi berean, hiru erakundeek (ENGIE, TUe eta Tecnalia) lankidetza-hitzarmen egonkor bat sinatu dute hidrogenoaren arloan. Hitzarmen horrek, oro har, lehen mailako funtsak eta gaitasunak erakarriko dizkio Euskadiri, gai estrategiko batean, hidrogenoa, alegia.

 

H2SITE, enpresa aitzindaria

Bizkaian kokatuta dagoen eta Bizkaiko Foru Aldundiak hasieratik babesten duen enpresa berriak 3 pertsonako hasierako plantilla izango du jardueraren lehen urterako. H2SITEk hidrogeno banatua emango du eskala txiki eta ertainean, purutasun handikoa eta kostu txikikoa, bai aplikazio egonkorretarako (industria-erabilerak, elektrizitatea eta beroa sortzea konbinatuta …), bai energia behar duten eremu isolatuetan (irlak, sare elektrikorako sarbiderik gabeko eremuak …), eta baita mugikortasunean. Ildo horretan, H2SITEk mugikortasun % 100 elektriko berdea hedatzea erraztuko du, ibilgailuen barruan ontziratutako sistemei hidrogenoa sortzeko aukera emanez. Hidrogenoaren plataforma teknologiko gisa, H2SITE gai izango da hainbat konposatutatik hidrogenoa sortzeko, hala nola biometanoa, amoniakoa, bioetanola eta abar.

Horretarako, H2SITEk Tecnaliak eta TUEk garatutako teknologia bat ustiatuko du, prozesuen intentsifikazioan oinarrituta, mintzeko erreaktore aurreratuen bidez, hidrogenoa ekoizteko prozesuaren eraginkortasuna maximizatzea lortuz eta beharrezko baliabideak txikiagotuz.

Bere industria-bezeroei dagokienez, H2SITEk hidrogeno-kontsumoari lotutako egungo kostuak% 40raino murriztea eskainiko du, era berean ingurumen-inpaktuak murriztuz eta hidrogenoa biltegiratzearekin lotutako arauzko eta segurtasuneko arazoak saihestuz, eskariaren arabera in situ ekoizten den hidrogenoa delarik.

Alde horretatik, startuparen negozio-helburu nagusia da estatuko eta Europako erreferente bihurtzea hidrogeno berdea sortzeari dagokionez, eta, beraz, palanka garrantzitsua izatea beharrezko trantsizio energetikoan. Horretarako, lehentasuna duten industria-sektoreetako aplikazio egonkorretan (kimikoa, elikadurakoa, metalurgikoa, beira eta elektronikoa) industria-erabilerarako in situ sortutako hidrogeno-hornitzaile nagusia bilakatzea da erronka, oro har, BPGd autonomikoaren eta nazionalaren zati handi bat direnak.

 

Elkarlana, arrakastaren gakoa

H2SITE unibertsitate baten, zentro teknologiko baten, energian aitzindari den enpresa baten, lehen mailako inbertitzaile baten eta enpresa berri hori posible egin duten teknologo eta kudeatzaileekin osatutako talde ekintzaile baten arteko lankidetzaren emaitza da.

Kasu honetan, Tecnaliak teknologian duen ezagutza eskaini du, 10 urte baino gehiagoz garatua, eta enpresa berriari, Tecnalia Ventures zentroaren negozio-azeleragailuaren bidez, hiru patente-familiatik abiatuta transferitzen diona. Azken urteotan Tecnaliak Tecnalia Venturesen bidez sortu duen industria-orientazioko 12.garren enpresa da. Gainera, enpresa berri hori sortzeko, funtsezkoa izan da Tecnaliak mintzen esparruan garatu duen estrategia, gasak bereizteko. Bikaintasun teknologiko hau, Eindhovengo Unibertsitatearekin batera mintzeko erreaktore aurreratuak garatzeko ezarritako lankidetza estrategikoarekin uztartzen da.

h2site

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Ángela Ming da solutions
Ekintzailetza 23 maiatza, 2020
‘Ming Da Consulting’: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen 'Innogune' eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?