Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 uztaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

RKL Integral startupak ‘Veoci’ren SaaS soluzioa banatuko du

RKL Integral, segurtasun eta zibersegurtasun industrialean espezializatutako euskal startupak, lankidetza hitzarmena sinatu du 'Veoci' multinazional iparramerikarrarekin
rkl

RKL Integral, segurtasun eta zibersegurtasun industrialean espezializatutako euskal startupak, lankidetza hitzarmena sinatu du ‘Veoci’ multinazional iparramerikarrarekin; besteak beste, bere SaaS soluzioetan aholkularitza espezializatua banatu eta eskainiko du.

Krisia Kudeatzeko, Negozioaren Jarraipenerako eta Larrialdiak Kontrolatzeko Zentroetako Jakinarazpen Masibo eta Operatibo birtualetarako veociren “SaaS soluzioak” RKL Integralak banatuko ditu hemendik aurrera Estatuan. Hainbat esparrutara zuzendutako tresnak dira, hala nola, 4.0 Industriara edo hiri adimendunetara/smart cititas.

Ingeniaritza, Informazioaren Teknologiak eta Zibersegurtasunarekin lotutako zazpi profesionalez osatutako plantillarekin, RKLk lau urte bete ditu orain sortu zenetik, bere jarduera segurtasun eta zibersegurtasun tresnetan bideratuz, bai instalazio fisikoetan, bai ingurune digitaletan zerbitzua emanez. Veocirekiko lankidetzak, gainera, bere produktuak eta zerbitzuak Estatu Batuetan proiektatzeko sarbide interesgarria irekiko du, Bilboko enpresarentzat.

Veoci mundu mailan ‘Safety & Security’ eremuko prozesuen digitalizazioan liderra den konpainia da; bai ingurune fisiko zein digitaleko arrisku eta mehatxuen aurkako babesean aditua, bereziki sektore kritikoetako erakunde edo azpiegituretan: hara nola: garraiobideak, energia, komunikazioak, industria…

+info: www.rklintegral.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak