Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 uztaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

RKL Integral startupak ‘Veoci’ren SaaS soluzioa banatuko du

RKL Integral, segurtasun eta zibersegurtasun industrialean espezializatutako euskal startupak, lankidetza hitzarmena sinatu du 'Veoci' multinazional iparramerikarrarekin
rkl

RKL Integral, segurtasun eta zibersegurtasun industrialean espezializatutako euskal startupak, lankidetza hitzarmena sinatu du ‘Veoci’ multinazional iparramerikarrarekin; besteak beste, bere SaaS soluzioetan aholkularitza espezializatua banatu eta eskainiko du.

Krisia Kudeatzeko, Negozioaren Jarraipenerako eta Larrialdiak Kontrolatzeko Zentroetako Jakinarazpen Masibo eta Operatibo birtualetarako veociren “SaaS soluzioak” RKL Integralak banatuko ditu hemendik aurrera Estatuan. Hainbat esparrutara zuzendutako tresnak dira, hala nola, 4.0 Industriara edo hiri adimendunetara/smart cititas.

Ingeniaritza, Informazioaren Teknologiak eta Zibersegurtasunarekin lotutako zazpi profesionalez osatutako plantillarekin, RKLk lau urte bete ditu orain sortu zenetik, bere jarduera segurtasun eta zibersegurtasun tresnetan bideratuz, bai instalazio fisikoetan, bai ingurune digitaletan zerbitzua emanez. Veocirekiko lankidetzak, gainera, bere produktuak eta zerbitzuak Estatu Batuetan proiektatzeko sarbide interesgarria irekiko du, Bilboko enpresarentzat.

Veoci mundu mailan ‘Safety & Security’ eremuko prozesuen digitalizazioan liderra den konpainia da; bai ingurune fisiko zein digitaleko arrisku eta mehatxuen aurkako babesean aditua, bereziki sektore kritikoetako erakunde edo azpiegituretan: hara nola: garraiobideak, energia, komunikazioak, industria…

+info: www.rklintegral.com

Lotutako albisteak

29 iraila, 2023 Ekintzailetza
Mundu osoko 76 herrialdetako 777 startupek eman dute izena Eusko Jaurlaritzaren BIND 4.0 ekintzailetza-programan
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 28 iraila, 2023 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Mikrobiomik Equipo 27 iraila, 2023 Ekintzailetza
Mikrobiomik 1.1 milioi euroko kapital-zabalkuntza itxi du
Irakurri gehiago
F2P campus demo day Vitoria-gasteiz 25 iraila, 2023 Ekintzailetza
F2P Campus munduko Free-To-Play bideojokoen lehen campusak amaiera eman dio bere 4. edizioari azken Demo Day batekin
Irakurri gehiago
Re4dy 22 iraila, 2023 Ekintzailetza
RE4DYk industriari jasangarriagoa eta lehiakorragoa izaten laguntzen dio, datuen kudeaketa digitalaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak