Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 martxoa, 2020
“ORVIUM plataforma lagungarri izan daiteke guztiok batera libratzen ari garen bataila honeta”

orvium vitoria-gasteiz cern
Antonio Romero eta Roberto Rabasco

Orvium argitalpen akademikoetara bideratutako hezkunza softwareari eskainia dagoen BIC ARABAKO startup bat da. COVID-19ren ondorioz bizi ditugun aparteko gorabeherek ez dituzte geldiarazi: “Zorionez, telelanak aukera ematen digu hemen funtzionatzen jarraitzeko, eta zorionez diot, gure plataformak lagundu diezaioke denok batera libratzen ari garen bataila honetan …” azaltzen du Roberto Rabasco, Orviumeko CEO-ak.

Eta ez dute denbora galdu egun hauetan: “Komunitate zientifiko osoaren eskura jarri dugu Orvium plataforma, COVID19-ri irtenbidea aurkitzea ahalbidetuko duten paper zientifikoak berrikusi eta argitaratzeko 19”. Bere erabilpenak ez du inolako kosturik izango; zuzenean laguntzen du balidazio zientifikoan abiadura handitzen eta bere ondorengo hedapenean:
https://dapp.orvium.io/

 

Oraingoa bezalako une honetan, non COVID-19ko osasun-krisiari irtenbide zientifiko bat aurkitzea oraindik urruna eta konplexua dirudienean. Nola laguntzen diozue komunitate zientifikoari erronka honetan zuen plataformaren bidez?

Lehenik eta behin, diseminazio zientifikoa azkartuz. Osasun-krisiari irtenbidea aurkitzeko baliagarria den zerbait aurkitu duten ikertzaileek ahalik eta lasterren argitaratu behar dute. Gaur egun arazoa da, artikulu zientifiko bat argitaratzeak hilabeteak edo urteak eraman ditzakeela. Gure plataformak argitalpena arintzen du eta ikertzaileen artean irekitako lankidetza indartzen du, krisi honi eta beste arazo batzuei modu azkarragoan irtenbidea aurkitzen.

Bigarrenik, ikertzaile guztiek argitalpen zientifikoetarako sarbidea doan izan dezaten laguntzen dugu. Mundu guztiak ez daki planetako gobernuek eta unibertsitateek milioi asko ordaintzen dituztela urtero beren ikertzaileei aldizkari zientifikoak eskura emateko. Harpidetza hauen prezioak desorbitatuak dira, eta ezinezkoa egiten dute zientzialariek beren lana behar bezala egiteko behar duten informazio guztia edukitzea, gure ikertzaileen gaitasuna mugatuz.

Orviumen, “Zientzia Irekia” (Open Science) delakoarekin konprometituta gaude, zeinaren helburua herritar guztiek ikerketa zientifikoetara sarbidea izatea da. Hau gure ADNan daramagu, alor honetako erreferente handienetakoa den CERN-arentzat (partikulen fisikako laborategi europarra) lan eskarmentu handia dugu eta.

 

Zer abantaila eskaintzen dizkie tresna honek ikertzaileei beren ‘paper’ zientifikoak argitaratzerakoan?

Komunitate zientifikoak beste arazo batzuei egin behar die aurre bere aurkikuntzak partekatzeko orduan, hala nola, bere lanagatik errekonozimendu eza edo argitaratzegatik ordaindu beharreko komisio altuak.

Orviumen arazo horien jakitun gara eta, horregatik, edozein ikertzaileri gure plataforman doan argitaratzea ahalbidetzen diogu, eta era honetan, bere lanagatik merezi duen miresmena lortu dezala. Horretarako, “Blockchain” teknologia erabiltzen dugu, egileei beren lanaren egiletza segurtasunez eta independenteki ziurtatzeko eta beste ikertzaile batzuen lana sustatzeko aukera ematen diena.

Horrek guztiak ekosistema bat sortzen du non kideak behar bezala sustatuta dauden bere lana egiteko, honen ondorioz esan dezakegu, baliozkotze eta argitalpen zientifikoaren prozesu osoaren abiadura izugarri hobetzen dela, kalitatea galdu gabe.

 

Nola jaio zen Orvium?

Proiektu honen ideia gure esperientziatik sortu zen, urtetan CERNen, partikulen fisikako laborategi europarrean, lan eginez. munduko lankidetza zientifikoko proiekturik handienetako bat. Bertan, argitalpen akademiko eta zientifikoen industrian dauden arazoak ikusi eta bizi genituen. Proiektu hau arazo horiek konpontzeko motibaziotik sortzen da, zientzia guztiontzat irekiagoa eta eskuragarriagoa egiteko ikuspegiarekin.

 

Blockchain teknologia aplikatu duzue zuen plataforma garatzeko. Zer prestazio eskaintzen dizkizuete zuen jarduerarako?

Blockchain teknologia azken urteetako disruptiboenetakoa da. Benetan disruptiboa dena da harremanean eta konfiantzan sortzen dituen inplikazioak. Honek esan nahi du teknologia horrek bitartekariak desagertzea ahalbidetu dezakeela, Bitcoinekin finantza-sektorean gertatzen den bezala.

Guk blockchain teknologia erabiltzen dugu argitalpen zientifikoen industriaren arazo handietako bat konpontzeko: gardentasuna. Gure plataforman, ikertzaileek blockchain-ean egiten duten lan guztia sintua eta ziurtatu dezakete, edukiaren egiletzatik hasita eta unean-unean artikulu zientifikoaren egoeraraino. Horri esker, artikuluak hobeto balidatu daitezke. Teknologia horren gauzarik interesgarriena da, behin egileak blockchain bere lana gordetzen duenean, inork ezin duela ezabatu.

 

Hezkuntza-sektoreari eta argitalpen akademikoen munduari eskaintzen dizkiezue zuen zerbitzuak. Ba al dago Orviumi onura atera diezaiokeen beste sektore profesionalik? 

Gure sektorea “goi-mailako hezkuntza” den arren, eta bertan, batez ere, unibertsitateak aurkitzen ditugun, plataformaren onuradun izan daitezke, halaber, beren sektorean aurkitutako azken aurrerapenetan interesa duten enpresa publiko edo pribatuak, ikerketa-laborategiak, komunitate zientifikoak, aldizkari akademikoak, zentro medikoak, enpresa pribatuak eta baita gobernuak ere.

Garrantzitsua da, halaber, azpimarratzea ikertzaileei laguntzeko Orviumen egiten dugun lan guztiak ez diola soilik mesede egiten komunitate zientifikoari, baita gainerako gizarteari ere, sendagai berrien, komunikazio-sistemen, garraioaren eta abarren bidez.

 

Zeintzuk dira zuen merkaturatze-ildo nagusiak?

Gaur egun bi dira: argitalpenak berrikustea eta aldizkari akademikoak kudeatzea; azken hori garatzen ari gara orain. Asmoa da aldizkari akademikoak sortzeko Saas (Software as a Service) zerbitzua eskaintzea. Horri esker, administratzaileek eduki mota honen mantzentzea kosturik gabe kudeatu ahal izago dute, eta onura argi batzuekin: hobekuntza operatiboa, ikaskuntza-kurba, edukiaren eta barneko lan-fluxuen pertsonalizazioa, plataformaren mantentze eta eguneratze lanak egin beharrik gabe, kostu txikia, etab.

 

Zer laguntza jaso dituzue zuen enpresa-proiektua garatu bitartean?

Gure hastapenetatik babes asko jaso ditugu, indibidualak zein instituzionalak, eta horietatik oso harro sentitzen gara. Adibidez, mundu zientifikoan ospe handia duten pertsona ospetsuen proiektua babesa, gure ikuspegian sinesten duten programatzaile eskuzabalen plataformari egindako ekarpenak, INEUSTAR sareko kide gara (Zientziaren Industriaren Estatuko Elkartea), edo baita erakunde publiko zein pribatuen finantza-laguntza, startup baten jarraitutasuna zaintzeko hain garrantzitsua dena.

Adibide batzuk ematearren, 2019an taldea 500 hautagaitza baino gehiagoren artean hautatu zuten blockchain teknologia erabiltzen duten enpresentzako inkubagailu batean parte hartzeko; Suitzako ‘CV Labs’ da eta finantza, prestakuntza eta networking laguntza du. Joan den otsailean, Herbehereetako hezkuntza sistemak antolatutako enpresa azeleragailu batetik itzuli ziren taldeko kide batzuk; han, gure konponbidean interesa zuten unibertsitate askorekin loturak ezarri ahal izan genituen. Eta 2019ko amaieran, Eusko Jaurlaritzaren Ekintzaile programan hautatu gintuzten. Azkenik, aurtengo otsailean Arabako bulegoa ireki ondoren, BIC Araba enpresa-zentroan sartu ahal izan ginen.

 

Amaitzeko, zeintzuk dira zuen etorkizuneko erronka hurbilenak?

Gaur egun, hainbat herrialdetako (Espainia, Holanda eta Suitza, besteak beste) ospe handiko unibertsitate eta ikerketa-zentroekin ari gara lanean, plataforma behar bezala garatzea ahalbidetuko duen lankidetza-proiektu batean, betiere ikertzaileen premien ildotik eta plataformaren adopzioa handiagotzen.

 

nantek aplanet Wivo
Start-ups 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Start-ups 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Start-ups 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Start-ups 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?