Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
11 maiatza, 2018

Iberdrola Dorrean elkartu dira energiaren sektoreko Europako 15 startup onenak

Energia sektoreko Europako hamabost startup garrantzitsuenak bildu dira Europako Batzordeak (ETE Tresna) eta Iberdrolak elkarrekin antolatu duten “Iberdrola & SME Instrument Day” ekitaldian, non aukera izan baitute beren negozio-ereduak aurkezteko Euskadiko berrikuntzaren ekosistemako ordezkari garrantzitsuenen aurrean. Enpresa parte-hartzaileak espreski aukeratuak izan dira ideia edo ikuspegi berritzaileak dituztelako sare adimendunen, bezeroentzako konponbideen eta energia berriztagarrien inguruan.

Bizkaiko Foru Aldundiak aktiboki parte hartzen du ekitaldian, helburutzat baitu ekintzailetzaren ekosistema indartzea, Bizkaia erreferentziazko eskualde bihurtzea proiektu berrientzat, eta berrikuntza irekiko eredu bat garatzea bertako enpresa eta teknologi zentroekin batera.

Iberdrolak ekintzaileei eta startupei laguntzen die hainbat programaren bitartez. Horien artean aipatzekoa da startupentzako Perseo programa, 70 milioi €-ko zuzkidura duena eta 10 urtetik gora daramatzana mundu osoko startupetan inbertitzen eta haiekin berritzen; eta aipagarria da orobat talentu gaztez osatutako Iberdrola U komunitatea, zeinak, sektoreko adituek lagundurik, erantzun berritzaileak bilatzen baititu energiaren etorkizuneko erronkentzat. Komunitate horren “hackatoi” eta “bootcamp” ekitaldietan 800dik gora ekintzaile bildu dira azken hilabeteotan.


Iberdrola, startupen eta ekintzailetzaren laguntzaile

Konpainiak hainbat ildo dauzka ekintzailetza babestu eta sustatzeko, besteak beste, hauek:

  • Startupentzako PERSEO programa, zeinaren helburua baita enpresa gorakor eta ekintzailez osatutako ekosistema global eta dinamiko bat sortu eta garatzea argindarraren sektorean. Programa horren bidez, Iberdrolak startupen esku jartzen du inbertsioetarako laguntza eta expertise-a, 30 milioi hornikuntza-puntuko sarea eta 50 GW inguruko gaitasun instalatua.
  • IBERDROLA U talentu gaztez osatutako komunitate bat da, zeintzuek, sektoreko adituek lagundurik, erantzun berritzaileak bilatzen baitituzte energiaren etorkizuneko erronkentzat. Komunitate hori sortu da bere talentuari etekina atera nahi zioten hainbat gazteren pasiotik eta anbiziotik. Iberdrolak aukerak, bitartekoak eta tresnak eskaintzen dizkie beren helburua lortzeko: energiaren etorkizuna eraldatzea konponbide berritzaileen bidez.

www.iberdrola.com/sostenibilidad/innovacion/programa-internacional-startups-perseo

bizipoz eider
Ekintzailetza 5 apirila, 2020
“Zahartzaroa, beharrak eta aukerak“: Beatriz Santamaría eta Eider Etxebarria, Bizipoz

Oarsoaldeak doako webinarra antolatu du "Zahartzaroa, beharrak eta aukerak" Bertan, 55 urtetik...Leer más

wake up EUS
decidata-19 covid-19
Ekintzailetza 2 apirila, 2020
Panel DeciDATA-19: Datu Hobeak, Erabaki Hobeak euskal ospitaleen sistemarako.

Nola ari da eragiten COVID-19 euskal ospitaleen sisteman? ...Zein ospitale ari...Leer más

PerpetumMobile
PerpetumMobile: Diseinuak eta koloreak Inklusioan laguntzeko

PerpetumMobile 2018an sortu zen ekimen koloreztatu bat da. Bartzelonako erdiguneko biltegi batean...Leer más

Ekintzailetza 31 martxoa, 2020
CoChallenge! Covid-19aren inpaktu negatiboa murrizteko ideiak

Mondragon Team Academy-k programa bat abiarazi du ekintzailetza sozialeko proposamenak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?