Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

16 maiatza, 2018
Heepsy, munduko edozein tokitako influencer-ak aurkitzeko bilatzailea

Heepsy plataforma

 

Euskal startupa MassChallenge lehiaketaren mundu mailako finalera iritsi da

Markek gero eta gehiago erabiltzen dute Influencer marketing izeneko estrategia, beren produktu eta zerbitzuei ikusgarritasuna emateko, sare sozialetan jarraitzaile asko dituzten pertsonen bidez. Heepsy tresna beraizik diseinatu da bilaketa-lan hori errazago izan dadin enpresentzat, plataforma bat eskaintzen baitu enpresa bakoitzaren beharrei ongien egokitzen zaizkien influencer-engana iristeko.

 

Funtsean bilatzaile bat da, Instagram sare sozialean 5.000tik gora jarraitzaile eta profil publiko bat duten erabiltzaile guztiak biltzen dituena. Tresna horrek aukera ematen du iragazpenak egiteko aldagai desberdinen arabera: kokalekua, kategoria –moda, edertasuna, gastronomia, kirola…-, follower kopurua, post bakoitzaren kostua, eta abar. Iragazpen horri esker, enpresak bere produktuari edo zerbitzuari ongien datorkion influencer profila aurki dezake.

 

“Iragazki bidezko bilaketaz gain, datuen analisi kualitatiboagoa ere egin daiteke eta beste metrika batzuk ikusi, adibidez, jarraitzaile-hazkundearen grafikoa, aldaketa bortitzik gertatu den berriki edo elkarreragin-mailak”, azaldu du Sandra Cobok, Heepsy enpresako Marketin zuzendariak; “orobat jasotzen dugu zein markarekin lan egin duen, eta hori oso interesgarria izan daiteke marketinaren ikuspuntutik”. Hala, enpresak zerrenda bat lor dezake bere kanpainetarako lankide izan daitezkeen influencer-ekin, eta haiekin zuzenean harremanetan jartzeko datuak ere lortu ditzake.

 

Euskal ekintzailez osatutako lantalde batek iazko ekainean merkaturatu zuen Heepsy Estatu osoan, eta urrian egin zuten nazioarteko merkaturako jauzia. Une honetan, plataformak 3 milioi influencer inguru eta 40 kategoria desberdin biltzen dituen datu-base bat du, eta markak eta marketin agentziak dira bere bezero garrantzitsuenak. Merkatuko beharrei erantzunez, lantaldeak bilatzailea zabaldu nahi du 1.000 eta 5.000 jarraitzaile bitarteko profilak ere bilatu ditzan, gero eta handiagoa baita nitxo horretara iristeko interesa.

 

Influencer marketing oso tresna indartsua da, ikusgarritasunaz gain sinesgarritasuna ere ematen duelako” azaldu du Sandra Cobok, “ez da gauza bera iragarki bat ikustea edo jarraitzen duzun pertsona baten gomendioa jasotzea, batez ere influencer hori maila ertainekoa edo mikro mailakoa bada; kasu horietan gomendioak oso modu pertsonalean jasotzen ditugu, ia lagun batek eginak balira bezala”.

 

Heepsy startupa izan da MassChallenge Biscay programaren 3. edizioan MassChallenge azeleragailuaren mundu mailako finalerako aukeratutako 4 enpresetako bat. Ekimen hori 2016an jarri zen martxan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ipar Amerikako azeleragailuak lortutako akordio bati esker, helburutzat hartuz potentzial berritzaile handiena duten euskal enpresa teknologikoen nazioartekotzea bultzatzea.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?