Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 apirila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Donostiako Zinemaldiak Startup Challenge Zinemaldiaren bigarren deialdia zabaldu du

Lehiaketa ikus-entzunezkoen alorrean teknologia berriak gehitzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten pertsona ekintzaile eta startup-ei zuzenduta dago: Izena emateko azken eguna ekainaren 1a da
zinemaldia

Lehiaketa ikus-entzunezkoen alorrean teknologia berriak gehitzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten pertsona ekintzaile eta startup-ei zuzenduta dago: Izena emateko azken eguna ekainaren 1a da

Donostiako Zinemaldiak Startup Challenge jaialdiaren bigarren deialdia zabalduko du gaur, ikus-entzunezko proiektu teknologikoen lehiaketa bat. Ekimena Zinemaldia & Technology jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan egingo da, Zinemaldiaren apustu estrategikoa ikus-entzunezko industria eta teknologiari buruzko hausnarketarako erreferentziazko gune gisa bihurtzeko.

Hautagaitzak jasotzeko epea ekainaren 1ean amaituko da. Lehiaketa sortu berri diren ekintzaileei eta startup – 2015eko abenduaren 31z geroztik eratutakoei- teknologia berrietan oinarritutako eta ikus-entzunezko esparrura zuzendutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituztenei zuzenduta dago. Gainera, legezko egoitza Europako herrialde batean izan beharko dute, eta enpresa proiektua Euskal Herrian martxan jartzeko asmoa.

Hautatutako proiektuak irailean Zinemaldian egingo den jardunaldi batean aurkeztuko dira, klase magistral bat eta I+G+B enpresen aurkezpenak barne hartuko dituena.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatzen du. Ekimen hau, aurten bere hirugarren edizioa beteko duen Zinemaldia & Technology jardunaldiaren baitan dago. Jardunaldi honen antolakuntzari dagokionez, Donostiako Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek izango dira antolatzaile, Europa Creativa Media eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzarekin. Bestealde, Tabakalerarekin, 2deo ikus-entzunezko laborategiaren bidez, jarduera beste jardunaldi batzuetan zabaltzeko lan egiten da urtean zehar.

Aurreko edizioetan, Zinemaldia & Technology topaleku izan zen teknologoentzat, zinemagileentzat eta zinemagintzako profesionalentzat. 2018an, J.A. Bayona zinemagileak klase magistral batekin inauguratu zuen jardunaldia, eta iaz, Lucia Peralta izan zen bere esperientzia kontatu zuena; Digital Matte Painter gisa Aquaman eta Game of Thrones (Tronu jokoa) bezalako ekoizpenetan.

 

10.000 euroko saria eta 500.000 eurorainoko balizko finantzaketa

Izen-ematea online formulario baten bidez egin ahal izango da. Formulario hau Zinemaldiaren webgunean bertan dago eskuragarri (www.sansebastianfestival.com).

Proiektuko bazkideen adituez osatutako epaimahai batek bost finalista aukeratuko ditu, eta hauek, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean kokatutako BICetako (Business Innovation Center) batean urtebetez inkubazio-gune bat doan eskuratzeko aukera izango dute. Honekin batera, Zinemaldiko jarduera eta ekitaldi guztietarako sarbidea izango dute, baita bidai gastuen ordainketa eta bertara joateko ostatzea. Aukeratutako proiektuen berri abuztuaren hasieran emango da prentsa ohar baten bidez. Azkenik, irailean, Zinemaldiak irauten duen bitartean, epaimahai independente batek aukeratuko du proiektu irabazlea, 10.000 euro jasoko dituena. Irabazleak zein lau finalistek, gainera, 500.000 eurora arteko finantzaketa eskuratu ahal izango dute Euskal Herrian euren proiektua garatzeko.

 

info+ HEMEN

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak