Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 uztaila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Codesyntaxek garatu du telebistan euskarazko bideoak ikusteko lehen aplikazioa

Abantaila eta berritasun nagusia du aplikazioak eduki horiek telebistarekin lotu daitezkeela, eta etxeko pantaila handian ikusi: hori posible da Chromecast izeneko gadget-arekin lotzen delako JarriON.
jarri on codesyntax

CodeSyntax enpresa gipuzkoarrak doako aplikazio pioneroa sortu du, JarriON, zeinari esker 30 kanaletako bideoak ikus daitezkeen Android mugikorretan (zenbait jatorritakoak). Abantaila eta berritasun nagusia du aplikazioak eduki horiek telebistarekin lotu daitezkeela, eta etxeko pantaila handian ikusi: hori posible da Chromecast izeneko gadget-arekin lotzen delako JarriON.

 

JarriON da lehenbiziko aplikazio mugikorra Chromecast gailurako euskarazko edukiekin garatutakoa. Mugikorrarekin telebistan Interneteko zerbitzuak ikusteko plataforma bat da Chromecast, Deco 4K Euskaltel-en Deco 4K dekodegailuarekin.

Aplikazioaren helburua da euskaldunek euskarazko ikus-entzunezko edukiak nahieran edo on-demand ikustea, bereziki gazteen artean.

App honi eskerrak, hainbat iturritako bideo katalogo zabal bat ikus daitezke mugikorrean edo telebistan. Ikus daitezkeen kanalen artean daude zenbait telebista; Euskal Telebista, Hamaika Telebista, Goiena Telebista, Berria TB, baita sareko hedabideak (KanalDude, Bertsoa.eus, …) eta ‘youtuberrrak’ ere hala nola Aiora Probatxoa eta Nerea Alias). Hornitzaile hauetarik batzuek kanal bat baino gehiago eskaintzen dute.

Aplikazioa doan lor daiteke proiektuaren webgunean (www.jarrion.eus) edo Google Play Android dendan: Honekin euskal merkatu mugikorrarekin %90 betetzen da, nahiz eta garatzaileek ez duten deskartatzen iOS bertsio bat egitea laster, iPhone gailuetara iristeko. Une honetan 2.000 deskarga gertatu dira, aplikazioa inauguratu zenetik bi hilabete igaro direnean.

Aplikazioa garatu du Codesynta enpresak, software libreko webgune eta aplikazioak egiten dituen enpresa gipuzkoarrak. Laguntz izan du CodeSyntax-ek proiektua garatzeko, hain zuzen ere Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Etorkizuna Eraikiz’ programaren barruan garatutako ‘2deo’ ikus-entzunezko edukien laborategiarena.

 

Mugikorra telemando gisa

Chromecast aparailu bat eta JarriOn aplikazioa beratatuz –zazaltzen digu Luistxo Fernández Codesyntax-eko proiektu arduardunak- mugikorra telemando bat bilakatzen da, eta erabiltzailea telefonoko aplikazioa erabiltzen du telebistako edukia antolatzeko, bideoak zuzenean jarri edo ondorengo ikuskatze-ilara bat antolatzeko”.

Bere iritziz, aplikazioari esker, “euskarazko ikus-entzunezko edukien sortzaile askok irismen handiagoa ziango dute, telebista uhinek edo Smart TV markek eskaintzen ez dieten bisibilitatea eta irismena lortuko dutelako. Internet-Telebista binomio berrian, euskarazko edukiak erabiltzaileen eskura uzten dituen lehen aplikazioa da hau”.

Codesyntax-ek JarriON are gehiago garatzeko planak ditu, eta baliteke hurrengo hilabeteetan funtzionalitate berriak ikustea: esate baterako audio edukien antolakuntza (podcast-ak), eta zuzeneko irudi eta audioa ere bai (streaming zerbitzuak), eta aukera irekia dago gainera harpidetza eta monetizazio posibleetara.


info+: www,jarrion.eus

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak