Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 iraila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“Biscay Bay Startup Campus”: Hazten ari den startup bateko liderra zara ala unikornioekin egiten duzu amets?

Urriaren 1etik 7ra egingo da “Biscay Bay Startup Campus”, euskal ekintzailetzaren jaia, Bilboko hainbat gunetan.
unicornios upv-ehu

Urriaren 1etik 7ra egingo da “Biscay Bay Startup Campus”, euskal ekintzailetzaren jaia, Bilboko hainbat gunetan. UPV-EHUko ZITEK proiektu ekintzaileen haztegiak antolatutako ekitaldi horretan elkarrekin batuko dira gazte ekintzaileek –batik bat emakumeek- sortutako startup onenak.

 

Biscay Bay Startup Campus” ekitaldiaren lehen edizioan emakumeek garatutako lidergoa bultzatzen da batez ere, eta María Saiz doktorea (UPV-EHUko MBAe3 masterraren zuzendaria) izango da erreferente nagusia Ekintzailetzari eta Enpresen Zuzendaritzari buruzko ekitaldi horretan.  Egitarauaren zati handi bat emakume erreferenteek zuzenduko dute, hala, beren ibilbidea kontatuko dute negozio bati beren kabuz ekin nahian dabiltzan emakume gazteak inspiratu eta motibatzeko.

 

“Biscay Bay Startup Campus” jardueraz betetako aste bat da, eta jarduera horiek hiriko gune desberdinetan egingo dira: Bilboko itsasadarrean, Abandoibarran, eta UPV-EHUko “Dock” eta “Bizkaia Aretoa” espazioetan. Lehen hiru egunetan (astelehenetik asteazkenera) doako Speed Networking saioak egingo dira Dock gunean. Jarduera garrantzitsuenak, berriz, ostegunean (urriak 4) hasiko dira. Ekintzaileak elkarrekin egongo dira hiru egun eta bi gauez: egunez prestakuntza-tailerrak, hitzaldi inspiratzaileak, eta Speed Mentoring saioak egingo dituzte sektore bakoitzeko adituekin Bizkaia Aretoa eraikinean.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak