Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Azaroa, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Energia Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Poween euskal startupak etxeetan % 30eko energia-aurrekia lortzeko kit adimenduna asmatu du

SPRI Taldearen laguntzak jaso dituen ekimen honi esker, dexente merkeago ateratzen da uraren, elektrizitatearen zein berokuntzaren kontsumoa
Mario Fernández Poween enpresaren sortzailea eta CEOa.

SPRI Taldearen laguntzak jaso dituen ekimen honi esker, dexente merkeago ateratzen da uraren, elektrizitatearen zein berokuntzaren kontsumoa

Gauzen Internetari atxikitako produktu honek kontsumoak mugikorraren bitartez kontrolatzen ditu

Poween euskal startupak proiektu bitxia plazaratu du etxe gehienei dagokien arazoa konpontzeko: energiaren kontsumoa. Enpresak hainbat gailuz osatutako kita taxutu du uraren, elektrizitatearen zein berokuntzaren kontsumoan energia aurrezteko. Kalkuluen arabera, aurrezki hori % 10 eta 30 bitartekoa izan daiteke etxeko faktura energetikoan. Proiektuak SPRI enpresa-garapenerako euskal agentziaren Ekintzaile programari atxikitako laguntzak jaso ditu.

 

Mario Fernández Poween enpresaren sortzailea eta CEOa, enpresa munduari buruzko etengabeko jakinmina duena. Proiektua 2018aren bukaeran abiatu zen, “Nafarroako Unibertsitatetik negozio-ideiak lantzea xede duen Innovation Fast Truck lehiaketan parte-hartzeko gonbidapena emailez jaso nuenean”.

 

Fernándezek abiapuntutzat hartu zuen etxean zuen arazo pertsonala: ezin zuen argiaren edo uraren kontsumoa kontrolatu. “Energia-eraginkortasuna hobetzeko kit bat egitea pentsatu nuen, eta horrexetan lan egin nuen hiru hilabetez”. Haren taldeak (bost kide zituen) lortu zuen garaipena 13 ekimen eta 70 pertsonaren artean. “Proiektua aurkeztu baino bi aste lehenago, mentore bat esleitu ziguten, Ion Yerro, Metxako bazkidea”. Metxa” startupak Interneten bidez sustatzen dituen euskal azeleragailu berritzailea da. “Hari esker, negozioaren ikuspegia eta eredua hobetu definitu ahal izan genuen”.

 

Metxak proiektua merkaturatzeko proposamena egin zion ekintzaileari. “Taldeko gainerako lau bazkideak joan eta nik neuk jarraitu nuen proiektuarekin. Geroztik, Metxarekin batera ekin nion hiru helburu lortzeari: bideragarritasuna aztertzea, dirulaguntzaren bat jasotzea, eta sozietatea eta eskalagarria izan daitekeen negozio-eredua eratzea”.

 

Hornitzaileekin harremanetan lan egiten hasi zen, eta “IoT sektorean (Gauzen Interneta delakoan) merkatuak hazteko aukera handiak dituela konturatu ginen”, izan ere, egun, 30 milioi gailu baino gehiago daude merkatuan.

 

Produktua aldatuz joan da ideia garatu ahala. Hasieran, kitak lau gailu zituen: elektrizitate-monitore bat, bi entxufe adimendun, dutxako ur-kontsumoa murrizteko gailu bat eta termostato adimendun bat.  “Lau aplikazio desberdin behar zirela erabaki genuen eta plataforma bateratua egin eta kit moduan saltzea pentsatu genuen”.

 

Fernándezek adierazi duenez, dutxa bat hartzeko aski izaten dira 5 edo 6 minutu, baina Espainian hiru halako ere izan ohi da. “Horregatik, beharrezkoa da dutxan bertan erreferentziaren bat izatea denbora murrizten laguntzeko”.

 

Argiaren kasuan nabarmendu du, egun konpainia askok prezio merkeagoa eskaintzen dutela eta, horren ondorioz, kasu askotan behar baino potentzia handiagoa kontratatua izan ohi dugula. “Elektrizitate-monitoreak kontsumoa ordu eta gehieneko kopuruen arabera neurtzen du, eta datu horiekin, halakoxe aholkularitza energetikoa eskaintzen dizu”.

 

Berokuntzan aurrezteari dagokionez, normalean horretarako erabiltzen diren gailuak analogikoak izaten direnez, “bost gradu inguruko gorabehera gerta daiteke markatutako tenperaturaren eta egiazkoaren artean. Gure termostatoa digitala denez, nahi duzun tenperatura aukera dezakezu, etxean zauden momentuan”.

 

Negozioaren ideia egokituz joan da negozioazioan eta merkatuari buruzko azterketan aurrera egin duten heinean, erabiltzaileen sarbidea errazteko asmoz. Ideia berriaren bitartez, energia aurrezteko plataformak zenbait maila ditu: doako aldean, edozein erabiltzailek informazioa, gomendioak eta jarraibideak jaso ahal izango ditu energia-aurrezkia, energia-eraginkortasuna eta energiaren erabilera hobetzeko moduei buruzko. “Bigarren mailan, ordainpean, erabiltzaileak gehitu nahi dituen gailuen arteko integrazioa egiten da, gure gomendio eta aholkuen arabera”.

 

Orain, abendura arte luzatuko den ereduaren kontzeptualizazio fasean sartuta daude, eta ondorengo bizpahiru hilabeteetan, produktua garatzeari ekingo diote. Gailua 2020ko irailean plazaratzeko asmoa dute, udan egingo duten marketin kanpaina sendoaren ondoren.

 

Mario Fernándezek argi utzi du proiektuak familia askori lagunduko diela, “eta doako aldean ere aurrekiak lortzeko aukera izango dute”. Hasierako asmoa Espainiako 50.000 etxetara iristea da, hau da, merkatuaren % 0,275era. “Probak Euskadin egiten ari gara, hementxe baitago gure egoitza soziala”.

 

Poween enpresaren bezero potentziala 25 eta 55 urte bitartekoa da, umeak dituen etxebizitza batekoa. Aurrezki ekonomikoaz gain, enpresaren sortzaileak garapen iraunkorra ere nabarmendu du, izan ere, “Espainiako energiaren heren bat etxeetan kontsumitzen da. Eta ura baliabide mugatua dela kontuan harturik, ez da batere normala dutxan 130 litro kontsumitzea, 40 litrorekin nahikoa baldin bada”. Erabiltzailearen erosotasuna ere azpimarratu du, izan ere, berokuntza eta aire egokitua edozein lekutatik kontrolatu eta arropa zein plater garbigailuak etxean egon gabe pizteko aukera izango du.

 

Fernándezek berariaz nabarmendu du SPRI Taldeak joan den uztailean Ekintzaile programaren bitartez emandako 25.000 euroko laguntza, “guztiz giltzarrizkoa izan baita proiektua aurrera ateratzeko. Edozein ekintzailek behar duen laguntza da”. Eta horrekin batera, Metxaren startup-azeleragailuaren laguntza aipatu du, enpresaren bazkidea baita hasiera-hasieratik. Orain, Fernández giza-taldearen bila dabil ekimena garatzeko eta lehenengo finantzaketa-errondan lan egiten hasia da.

 

Fernández destaca la ayuda para el proyecto del Grupo SPRI, a través del programa Ekintzaile, en julio pasado, por un importe de 25.000 euros “que ha sido clave para continuar con el proyecto. Es una ayuda que todo emprendedor necesita”. Y resalta igualmente el apoyo de la aceleradora de startups de Metxa, que son socios desde el inicio.  Ahora, Fernández busca un equipo humano para el desarrollo de la iniciativa y está ya en el trabajo de la  primera ronda de financiación.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak