Jardunaldi eta tailer inspiratzaileak, praktikoak eta doakoak, OARSOALDEKO gazteen, ekintzaileen eta enpresen artean ekintzailetza sustatzeko.
Ekintzailetzaren jatorria edozein izanda ere, beti dago lotura erkidea: IDEA BAT, ESPERIENTZIA INSPIRATZAILEA, argia. Nolanahi ere, horiei esker, hurrengoetara iritsiko gara:
* Aukerak identifikatzera eta, xede horrez, beste merkatu batzuetan erreferentzia eta esperientziei erreparatzera.
* Antzeko ekintzailetza-beharrekiko konponbideen erreferentziak antzematera.
* Beste merkatu batzuetan behar sozialekiko konponbideen erreferentziak hautematera.
Oarsoaldea Inspiraekintzaileak proiektuaren helburua pertsonen eta enpresen txinparta piztea da, ekintzailetza-ekimenetan jardun dezaten. Horretarako, programa bat eskaintzen dugu eta 4 jardunaldi nahiz 4 tailer esperimental ditu. 2018. eta 2019. urteetan zehar garatuko da gaien arabera antolatu ostean. Ildo horri eutsiz, Oarsoaldeko eskualdean estrategikotzat jotako sektoreak landuko dira:
1. Zerbitzu aurreratuak
2. Ekonomia berdea – Ekonomia zirkularra
3. Industria sortzaileak
4. Zerbitzuak pertsonei – Zahartzaroa – Silver Economy
Inspiraekintzaileak inspirazio- eta ekintza-proiektua da:
https://inspiraekintzaileak.jimdosite.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?