Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 abendua, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

NEXTECH 2019 Vitoria-Gasteizen: Zure prozesuak optimizatu eta bezero gehiago lortu nahi dituzu 2020an?

Autonomoa edo enpresa bat bazara eta mundu digitala interesatzen bazaizu, ezin duzu NEXTECH 2019ko kongresua galdu. Euskal Herri osoko enpresak bilduko dira bertan, merkatuko irtenbide digital aurreratuenetan fokua jartzeko.
nextech palacio europa

Autonomoa edo enpresa bat bazara eta mundu digitala interesatzen bazaizu, ezin duzu NEXTECH 2019ko kongresua galdu. Euskal Herri osoko enpresak bilduko dira bertan, merkatuko irtenbide digital aurreratuenetan fokua jartzeko.

Zure prozesuak optimizatu eta bezero gehiago lortu nahi dituzu 2020an? 5 ordutan zehar, gai desberdinetako hitzaldiak egingo dira, guztiak enpresak bizitzen ari diren 4.0 eraldaketa digitalarekin lotutak. Zibersegurtasunaz, datuen babesaz, hodeiko software-soluzioez, online marketinaz, SEOz… eta askoz gehiagoz hitz egingo da.

NEXTECH urteko ezinbesteko ekitaldia da enpresentzat, eta bertan Arabako inguruneko kasu arrakastatsuak azalduko dira. Hauek dira aurtengo gakoak:

Software Librea:
Zergatik fidatzen dituzu zure negozioaren datu guztiak Googleri? Aukera libre seguruagoak erakusten dizkizugu zure enpresarentzat.

Datuen babesa:
Zure enpresaren eta bezeroen datuak babestea erraza da. Indarrean dagoen araudia betetzen ari al da zure enpresa?

Segurtasun digitala:
Etorri zaitez denbora errealean egindako Ziber-Eraso bat ikustera, eta egiaztatu ezazu ea zure enpresa prest egongo litzatekeen arrisku honi aurre egiteko.

SEO:
Zure webgunearen bihurketa-tasa bi aldiz biderkatu nahi duzu? LEADS gehiago eta kalitate handiagokoak jaso itzazu eta zure negozio SEOa eta online marketinari esker gora egin dezan lor ezazu.

Grupo INT, Caronte Estudio eta Ekateko enpresak antolatuta, NexTech 2019an parte hartzea guztiz doakoa da, baina plaza mugatutuak direnez, zure akreditazioa erreserbatu behar duzu.
Bisitatu: www.carontestudio.com/nextech

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak