Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 urtarrila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

MassChallenge azeleragailuak deialdi berri bat ireki du euskal startup-entzat

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 20tik otsailaren 3ra

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 20tik otsailaren 3ra

Abiatzeko zorian dago MassChallenge-Biscay programaren 5. edizioa. Ekimen horren helburua da laguntza ematea Bizkaia eta Gipuzkoako startup berritzaileenei, azelerazio-prozesu bat eskainiz eta bidea zabalduz nazioarteko ekintzailetza ekosisteman sartu daitezen. Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eta MassChallenge azeleragailu iparramerikarraren arteko akordio baten emaitza da.

 

Deialdia urtarrilaren 20an aktibatuko da eta zabalik egongo da otsailaren 3ra arte. Lehen fasean aurre-aukeraketa bat egingo da eta 25 startup hautatuko dira euren proiektua aurkeztu dezaten adituz osatutako batzorde baten aurrean. Horietatik, 15 proposamen berritzaile eta eskalagarrienak Bostonera joango dira, astebetez MassChallenge azelerazio-programan parte hartzera. Tailer trinko hori martxoaren 30etik apirilaren 2ra bitartean egingo da, eta parte-hartzaileek prestakuntza espezializatua jasoko dute, tutoretza saioak egingo dituzte eta harremanetan jarriko dira nazioarteko balizko inbertitzaileekin. Gainera, hautatutako 15 startup-etatik hiruk aukera izango dute azeleragailuak urtero antolatzen duen mundu mailako txapelketako finalerdian parte hartzeko.

 

MassChallenge-Biscay programa abian jarri zenetik, Bizkaia eta Gipuzkoako 55 startup-ek parte hartu dute ekimenean. Azken edizioan hauek izan ziren MassChallenge mundu mailako txapelketaren finalerdian sartzea lortu zuten enpresak: MedicSen, diabetesa duten pertsonen tratamenduak hobetzeko app-a; Smowltech, eLearning-erako aurpegi errekonozimendurako sistema; txizaren analisiak egiteko S-There gailua eta Lukkap Data & Analytics, erabiltzaileen esperientzia aztertzeko sistema bat.

 

MassChallenge nazioarteko azeleragailu bat da, egoitzak dituena Ipar Amerikan, Europan nahiz Ekialde Hurbilean, eta erreferente bihurtu dena ekintzailetzaren ekosistema globalean. MassChallenge-Biscay programari esker, hamabost euskal enpresak aukera izaten dute urtero euren proiektuak azeleratzeko eta euren produktuak merkatu berrietara zabaltzeko.

 

Programa hori ezagutzera emateko, datorren urtarrilaren 22an saio informatzaile bat egingo da BEAZek Bilbon duen egoitzan.

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak