Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 apirila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Jaurlaritzak bere babesa emango die startup-ei “Cita Emprende” ekitaldian

Apirilaren 20tik 22ra egingo da startup, inbertitzaile eta ETEen arteko lankidetza sustatzen duen ekitaldia

 

Eusko Jaurlaritzak eta enpresen garapenerako bere agentziak, hots, SPRI Taldeak euren babesa emango diete berriro startup, inbertitzaile eta ETEen arteko lankidetza sustatzeko ekimenei, eta horietako bat da Cita Emprende ekitaldia, Adegi Gipuzkoako patronalak eta El Diario Vasco egunkariak antolatua eta online egingo dena apirilaren 20tik 22ra.

 

“Cita Emprende” topaketa telematiko bat da, helburutzat duena ETE, startup eta inbertitzaileen arteko lankidetza sustatzea berrikuntza irekian oinarriturik. 2021eko edizio honetan parte-hartzaileek aukera izango dute bi profesional handiren hitzaldiak entzuteko: Paul Van Son (High Tech Campus Eindhoven) eta Didac Lee (serieko ekintzailea eta inbertitzailea). Bestalde, hiru mahai-inguru egingo dira, zeintzuetan hizpide hartuko baitira Euskadiren eta, zehazki, Gipuzkoaren politika industrialean apustu bezala bultzatu diren sektore eta teknologiak eta, beraz, industria garatzeko palanka garrantzitsu izango direnak: Jasangarritasuna, Digitalizazioa eta Bio-zientziak / Osasuna.

 

Ekitaldia Paul Van Son-en (High Tech Campus Eindhoven zentroko berrikuntza-zuzendaria) hitzaldiarekin hasiko da, zeinetan ezagutzera emango baitu Europako kasurik interesgarri eta indartsuenetako bat, ongi konektatutako Berrikuntza Irekiko ekosistema propio baten sorkuntza.

 

High Tech Campus Eindhoven azalera handi bat da, arlo desberdinetako 230 konpainiak eta 12.000 ingeniari eta ikerlarik baino gehiagok osatzen dutena. Arlo horietako batzuk dira osasuna, jasangarritasuna, softwarea eta SaaS plataformak, inteligentzia aplikatua eta ingurune adimendunak eta konektagarritasuna.

 

Didac Lee-k emango du bigarren hitzaldia, Arrakasta duten startupen ezaugarriak izenekoa, non ekintzaile gisa duen ibilbide garrantzitsutik abiatuta aztergai izango baitu zeintzuk diren startup batek arrakasta izateko behar dituen faktoreak. Azalduko du zeintzuk diren saiakera-fasean porrotera garamatzaten alderdiak, argi utziz porrot horrek ez duela zertan zerikusirik izan akatsen tamainarekin edo kopuruarekin.

 

Hiru mahai-inguruek (Jasangarritasuna, Digitalizazioa eta Bio-zientziak / Osasuna) elementu komun bat jorratuko dute, hots, nola Euskadik eta Gipuzkoak apustu sendoa egin duten azken urteetan espezializazio adimenduneko estrategiaren bidez, helburutzat harturik etorkizuneko lehiakortasuna ziurtatzea, bide horretatik, gizarte gorakor, moderno eta sozialki orekatua izaten jarraitzeko.

 

“Cita Emprende” topaketan parte hartu nahi duten pertsonek ekitaldiaren web orrira jo dezakete erregistratzeko, egitarauaren berri izateko eta plataformak berak ahalbidetuko duen networking-ean parte hartzeko.

 

Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babesa du SPRI Taldearen bitartez, eta baita ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune Sailarena eta Laboral Kutxa eta Bilbao Port erakundeena.

 

Lotutako albisteak

BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
Ideas que cuentan, Álava Emprende 12 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Araba Ekintzaile’ enpresak hamazazpi proiektu finalista aukeratu ditu, “Tu idea cuenta” lehiaketaren 2024. edizioko sarietarako hautagai izango direnak
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 11 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
11 apirila, 2024 Ekintzailetza
9 sozietate publiko startup berritzaileen bila BIND Govtech-en bidez digitalizazioa bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak