Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 apirila, 2021
Isabel Iturbe, ¡’Explorer Bizkaia’: “Aurten Startup-sorta bikaina dugu”

Explorer programa COVID-19k ekarri duen zalantzazko testuingurura egokitzeko diseinatuta dago.
ISABEL ITURBE Santander Emprendimiento BIZKAIA BIC EZKERRALDEA

Isabel Iturbe ‘Explorer Bizkaia’ko koordinatzailea da. CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento) zuzendutako ekintailetza-programa da. Bizkaian BIC – Bizkaia Ezkerraldeak koordinatzen du Deusto Emprenderekin batera. 

 

Bere blogean, BIC Ezkerraldeak Isabeli eskatu dio Explorer Bizkaiaren proiektua deskriba dezala:

Ekintzaile bakoitzak bere kabuz proiektuaren ideia sortu bezain laster laguntzen hasi eta negozio-plana burutu jarraigoa egitean datza programa.

Programaren hiru hilabeteetan zehar jarraigo oso estua egiten da eta proiektuaren bideragarritasuna aztertzen da.

 

Honelako proiektu batek zertan laguntzen die proiektu berri ekintzaileei?

Nagusiki, ekiterako eta ideia bat garatzerako orduan, bizitza osorako baliagarria den metodologia ezagutzen.

 

Nolakoak dira saioak osasun-egoera honetan?

Programa online bidezko saioetan hasi genuen mugimendu-murrizpenak zirela eta; mugikortasuna baimendu bezain laster, askoz aberasgarriagoak diren aurrez aurreko saioak garatzeari ekin diogu, programa honek parte hartzen duten proiektuen arteko lotura eta elkarren arteko ikaspena eskaintzen dituelako.

Esperientzia positibo eta atsegina ari da izaten, sasoi luzea eman baitugu ordenagailuko pantailari begira bideo bidezko batzarretan. Metodologia mixtoak ekintzaileak eta proiektuak aberasten ditu eta lan-sareak sortzen dira.

Aurrez aurreko saioek lan munduko hainbat aspektu gainditzen laguntzen dute, pantaila baten atzean beharbada lortu ezinezkoak liratekeenak.

 

Zein fasetan dago orain proiektua?

Programaren erdibidean gaude orain. Partehartzaile bakoitzak bere marketing-plana (on line – off line) eta bere landing page-a aurkeztu behar du.

Ideia trinkotzea, elkar ezagutzea, geure indar gune eta ahulguneak ezagutzea eta geure ideia bezero potentzialekin frogatzea biltzen dituen fasea igaro dugu; kasu askotan, proiektua berriz definitzearen fasea ere igaro dugu. Hauxe da benetako ikaspena.

Gainera, metodologia honek geure bizitzako hainbat proiektutan lagun gaitzake.

 

Zein startupek parte hartzen dute Explorer-en, eta hauetako bakoitzetik zer nabarmenduko zenuke?

Aurten startup-sorta bikaina dugu, sektore askotarikoak. Amankomunean duten ezaugarriren bat nabarmendu beharko banu, ODS-ekin duten lerrokatzea aipatuko nuke.

Ideia batzuek oinarri teknologikoa dute; beste batzuek, berrikuntza maila altua, hala nola, plastikozko ohiko txartelak aplikazio mugikorrekin ordezkatzea, paketeak etxera eramateko sistema hobetzea, intsektuetan oinarritutako elikadura, sendagaien birziklapena, ikasteko guneen erreserba-sistema digitalizatzea, bidezkoa den salneurria, futbolera aplikatutako inteligentzia artifiziala, ekimenei buruzko informazio eguneratua ematen duen aplikazioa, ikastetxeen garraiorako aplikazioak, etxebizitzetarako landarez hornitutako sabaiak, 2×1 artisau-garagardoan, eta abar.

 

Nola ikusten duzu ekintzaileen etorkizuna?

Modu positiboan, gure ekintzaileek duten pasioa kontuan harturik, haien proiektuek aurrera egin zein ez, haien izaera eta metodologia eurekin izango dutelako beti.

 

Nolako harremana duzu BIC Bizkaia Ezkerraldearekin?

Neure burua BIC Bizkaia Ezkerraldeatzat dut!

Egunero bertan diharduten pertsona gehienak ezagutzen ditut eta taldearen parte sentitzen naiz.

 

Zure ustez, honelako inkubagailuek zertan laguntzen dute enpresen garapenean?

Anezka oso garrantzitsua dira.

Lehenik, inkubagailuan dauden enpresei eskaintzen dizkieten zerbitzuengatik enpresen izaera eta beharrizanei asko egokitzen baitira.

Bigarrenik, enpresen artean sortzen den giro ona dela eta, hasieran uste zutena baino gauza gehiago baitituzte amankomunean. Batez ere BIC Bizkaia Ezkerraldearen kasuan, lanerako gunea, Ilgner Eraikina, paregabea da.

 

UpEuskadi Wake Up Up euskadi
Ekintzailetza 16 apirila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Apirilaren 12, 16rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Ekintzailetza 15 apirila, 2021
Jaurlaritzak bere babesa emango die startup-ei “Cita Emprende” ekitaldian

  Eusko Jaurlaritzak eta enpresen garapenerako bere agentziak, hots, SPRI Taldeak euren...Leer más

JONGO DESIGN KREOS
Ekintzailetza 13 apirila, 2021
KREOS: Zeure erronketarako sormenezko konponbideak topa itzazu!

Jon Gorroño eta Rossana Ortúzarrek JonGo estudioa osatzen dute. Bizkaiko estudio hau diseinua,...Leer más

bme bilbao
Ekintzailetza 12 apirila, 2021
Fintech eta insurtech erronkak konpontzeko nazioarteko lehen hackathona burutuko da Bilbon

Apirilaren 23an, 24an eta 25ean "Hack & Disrupt!" ekitaldia egingo da Bilbon. Fintech eta...Leer más

WAKEUP UP EUSKADI
Ekintzailetza 9 apirila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Apirilaren 5, 9rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?