Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Fixme: “Fisioterapiako zerbitzuen Booking bihurtu nahi dugu”

Euskal startup hori Bogotako Rockstart azeleragailuan dag

 

Euskal startup hori Bogotako Rockstart azeleragailuan dago

 

Fisioterapiako hitzorduak online erreserbatzeko plataforma bat da Fixme. Maria Luxek eta Xandra Etxabek sortu zuten, eta beren proiektua B-Venture batzarrean aurkeztu zuten, zeinak ekintzailetza sustatzea baitu ardatz eta SPRI taldearen laguntzarekin egin baitzen. Jardunaldi horretan, UpEuskadi plataforma ere aurkeztu zuten: Euskadiko Ekintzaileen Ekosistema.

 

Fixmeren ideia Maria Luxe fisioterapeutaren esperientziatik sortu zen, ez baitzegoen onlineko zerbitzurik hitzorduak arin eta seguru erreserbatzeko, ez bezeroentzat, ez profesionalentzat. “Fisioterapeutentzat webgune asko daude, baina batek ere ez du uzten hitzorduak berehala erreserbatzen; asko jota, formulario baten bidez hitzordu bat eskatzeko aukera ematen dute, baina prozesu horretan erabiltzaileak ez du konpromisorik hartzen”, azaldu du Mariak. “Fisioterapeuta autonomoa izanik, bezero berri ugari erakarri behar dituzu, eta, azkenean haietako asko agertzen ez badira, izugarria da hilabete bukaerako zuloa”.

 

Horregatik erabaki zuten Xandrak eta Mariak pazienteen eta fisioterapeuten beharretara egokitzen zen onlineko zerbitzu bat sortzea. “Beti aritu naiz osasungintzan, eta, une horretan, Telefónicaren Wayra azeleragailuko startup batekin ari nintzen lanean”, azaldu du Etxabek (ADE lizentziaduna); “Maria arazo horretaz kexu zen beti, eta, horregatik, egun batean, soluzio bat pentsatzera eseri ginen”. Proiektuari ekin eta berehala, Googleren Tetuan Valley habian sartzeko hautatu zituzten, eta han hasi ziren beren negozio-ideia taxutzen.

 

Fixmerekin berehala egin daiteke hitzordu bat, zerbitzuak kokapenaren, dataren eta espezialitatearen arabera iragaziz. Profesional guztiak dira elkargokideak, eta paziente batek abisatu gabe huts egiten badu, saioaren prezioaren zati bat kobratzen zaio. Enpresa maiatzean sortu zen, eta, oraingoz, Madrilen jarraitzen dute. 50 profesional erregistratu eta aktibo inguru dituzte, gehienak hiri horretakoak; izan ere, pixkanaka haztea da asmoa, zerbitzuaren kalitatea bermatu ahal izateko. “Plataforman gertatzen den guztiaren gainean gaude: fisioterapeutak ezagutu nahi ditugu, erreserba bakoitzean zer esperientzia dauden jakin”, azaldu du Maria Luxek.

 

Bi ekintzaileak Bogotan daude joan den irailetik, Rockstart azelerazio-programan parte hartzen. Nazioarteko azeleragailu horrek Kolonbian eta Herbeheretan ditu egoitzak, eta 5 hilabeteko programa trinko bat eskaintzen du proiektua hazarazteko. “Oso aberasgarria izaten ari da, eta, nahiz oraindik goiz den Latinoamerikara zabaltzeko, lehiarako oso abantaila handia da, etorkizunean gure txokoa izan nahi baitugu merkatu horretan”, azaldu dute.

 

Oraingoz, Euskadin zabaltzea da haien asmoa, eta, horretarako, hasi dira EAEko Fisioterapia Elkargoarekin hizketan, non 250 zentro biltzen baitira. Hortik aurrera, estatu osora zabaltzeko urratsak emango dituzte: “fisioterapia-zerbitzuak erreserbatzeko Espainia mailako plataforma bat izan nahi dugu”.

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak