Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 Marzo, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Barnekintzaile programa Start up UP Euskadi

Fintech Open Innovation Lab: Inkubagailu berria fintech startupentzat

Finantza sektoreari bideratutako Fintech Open Innovation Lab inkubagailu espezifikoak Bilbon eta Bizkaian dagoen enpresa-mintegi sarea handituko du.
Fintech Open Innovation Lab

Finantza sektoreari bideratutako Fintech Open Innovation Lab inkubagailu espezifikoak Bilbon eta Bizkaian dagoen enpresa-mintegi sarea handituko du. Sustatzaileak Bilboko Udala, Mondragon Unibersitatea eta Bizkaiko Foru Aldundia dira eta Bilbao Berrikuntza Faktorian dago kokatuta.

Espazio berri hori, Fintech esparruan lan egiten duten enpresa berriak sortzea eta garatzea bultzatzeko sortu dena, Bilboko Udalarentzat, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat eta Mondragon Unibertsitatearentzat sektore estrategikoak diren horien barruan dago; izan ere, datozen urteetan hazteko eta negozioak sortzeko aukera handiak edukiko ditu. Gainera, udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasoko du.

Guztira, 100 langile egon ahal izango dira. Batik bat, start-upen sektorekoak izango dira, teknologia berrien sektorean lan egiteko sortzen ari diren enpresa txikiei dagokiena. Ekimenaren xedea da start-up horietarako laguntza-eredu bat ezartzea berrikuntzaren, inkubazioaren eta bizkortzearen esparruan. Horrela, garapen handiagoa eduki ahal izango dute mundu osoan aukera hobeagoak eskaintzen ari den enpresen merkatuan. Besteak beste, Dominion eta Abside Smart Financial Technologies enpresak egongo dira, zeinak eskarmentua duten teknologia berrien merkatuan eta finantza-merkatuan

Inkubagailuan lan egingo duten start-upak urtebete egon ahal izango dira, gehienez bi. Era horretan, txandakatzeko aukera egongo da, eta dinamismoa emango zaio zentroari.

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak