Startup Euskaltel: Metxak eta Eukaltelek ekintzailetza eta azelerazioa bultzatuko dute
Metxa azelerazio-programarako hautatutako euskal startupek aukera izango dute StartUps Euskaltel programan sartzeko eta telekomunikazio-konpainia horrek eskaintzen dituen abantailak baliatzeko. Helburua da Euskaltelen teknologia, gaitasunak eta berrikuntza-komunitatea konektatzea StartUpekin, azeleragailuekin, bezeroekin eta produkzio-sektoreekin.
Hala, Metxa programan sartzen direnek eta StartUps Euskaltel programako baldintzak betetzen dituztenek abantaila hauek izango dituzte:
- Interneta, ahotsa eta mugikorra, domeinua, posta, web hosting-a, eta abar dohainik.
- Datacenter zerbitzu aurreratuak dohainik.
- Proba eta garapenetarako ekipamendua.
- Prestakuntza eta workshop-ak Euskalteleko aditu onenekin.
- Networking saioak eta webaren ikusgarritasuna, sare sozialak eta Euskaltelek antolatutako jarduerak.
- Produktu eta zerbitzu erosketen azterketak Euskaltelen eskutik.
Hauek dira StartUps Euskaltel programan parte hartzeko baldintzak: startupak sozietate gisa egon behar du eratuta, egoitza izan behar du Euskadin, 3 urte baino gutxiago izan behar ditu, eta hautatua izan behar du programa honen kolaboratzaile den erakunderen bateko hazkuntza- edo azelerazio-programaren batean.
Euskaltelen ebaluazio irizpideek kontuan izango dute proiektua zenbateraino datorren bat Euskaltelen ildo estrategikoekin, zein den proiektuaren heldutasun-maila eta baita ere potentziala.
Programa hori irismen globaleko proiektu bat duten startup teknologiko eta berritzaileei zuzentzen zaie, eta hauek dira bere ildo estrategikoak: gauzen interneta, adimen artifiziala, wifi eta 5G, zibersegurtasuna eta eduki mota berriak.
Metxa ekimenak 2 urte baino gehiago daramatza startupak azeleratzen neurrira eginiko programa baten bitartez, eta batez beste 75.000 euro inbertitzen ditu programa gainditzen duten enpresetan. Horietako batzuk errotze-fasean daude dagoeneko.
Metxa azelerazio-programan parte hartzeko, hasierako baldintzak gainditzeaz gain, startuparen talde sustatzaileak programan inplikatu behar du 6-8 hilabetez.
+info: www.metxa.com