Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 otsaila, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Ekintzailetza: Bilbao Ekintzaren diru-laguntzak

Bilbao Ekintzak pertsona ekintzaileei, mikroenpresei, enpresa txiki eta ertainei eta txikizkako merkataritzari zuzendutako laguntza-programa bat du.
Bilbao Ekintza
Oficina de turismo en el Edificio Terminus de la Plaza Circular. Sede de Bilbao Ekintza . Bilbao Bilbo Foto: Mitxi

Bilbao Ekintzak pertsona ekintzaileei, mikroenpresei, enpresa txiki eta ertainei eta txikizkako merkataritzari zuzendutako laguntza-programa bat du. Badakigu negozio bat sortzea edo lehendik daudenak modernizatzea ez dela lan erraza. Gure helburua Bilbon inbertitu, lan egin eta ekin nahi dutenei laguntzea da. Bilbao Ekintzan hiria eta bere auzoak garatzeko laguntzak kudeatzen ditugu, pertsonengan eta pertsona horiek aberastasuna eta ongizatea sortu ahal izateko hazteko eta lehiakorragoak izateko duten bokazioan pentsatuta.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko ekainaren 18ko ebazpenaren bitartez, 2019ko ekainaren 28ko EHAAn argitara eman zen ekintzaileei laguntzeko 2019ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia.

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntzak/

2020ko urtarrilaren 20an, entitate honi, BILBAO EKINTZA EPELi, honako hauetan entitate laguntzaile gisa jarduteko ebazpenaren berri eman zitzaion: enpresa-jarduera berriak abiaraztea sustatzeko diru-laguntzen deialdia eta enpresa-ideia berrien sustatzaileei laguntza emateko diru-laguntzen deialdia, ekintzailetzako tokiko proiektuen testuinguruan.
Emandako diru-laguntzak

 

Hauxe da entitate honi emandako diru-laguntzen kopurua:

a) Enpresa-jarduera berriak abiarazteko diru-laguntzak: 6 (> = 30 urte), horietatik 4 emakumeentzat dira, eta 3 (< 30 urte), horietatik 2 emakumeentzat da.
b) Enpresa-ideia berrietarako diru-laguntzak: 18 (< 30 urte), horietatik 10 emakumeentzat dira, eta 55 (>= 30 urte), horietatik 30 emakumeentzat dira.

 

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak 2019ko ekainaren 28ko EHAAn argitaratu ziren, 2019ko ekainaren 18ko ebazpenean, lehen aipatutakoak.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 17an amaituko da, 13:00etan.
Eskabidea aurkezteko informazioa:
Interesdunak harremanetan jarri beharko dira, bai 944205360 telefono-zenbakira deituz, bai big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera idatziz.

+info: www.bilbao.eus

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak