Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 ekaina, 2018 Ekintzailetza

EuskalHack Security Congress III: 2018ko ekainak 22-23an Donostian

Euskadiko Hacking Etikoko lehen elkarteak antolatu du EuskalHack Security Congress ekitaldia. Euskadiko Hacking Etikoko elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Donostian sortua, eta segurtasun informatikoaren ikerketako eta informatika forentseko profesionalez osatua.
EuskalHack Donostia

Euskadiko Hacking Etikoko lehen elkarteak antolatu du EuskalHack Security Congress ekitaldia. Euskadiko Hacking Etikoko elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Donostian sortua, eta segurtasun informatikoaren ikerketako eta informatika forentseko profesionalez osatua.

Erakunde horren helburua da segurtasun digitalaren komunitatea eta kultura bultzatzea interesatutako publiko guztien artean (adituak nahiz segurtasunaren munduan sartu nahi duten hasiberriak), ezagutza –nagusiki teknikoa- sustatuz eta zabalduz.

Helburu horrekin, laster antolatuko du bere III. kongresu esklusiboa, Euskadiko garrantzitsuena bihurtu dena, non 200 lagun inguru bilduko baitira. 2018ko ekainaren 22an eta 23an egingo da Donostiako Olarain Ikastetxe Nagusian.

Kongresu horrek babesletzat dauzka, besteak beste, Basque Cybersecurity Centre, SPRI Taldea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saila, Euskaltel Konekta eta Alias Robotics.

 

Kongresu honetan ZEU zara protagonista

EuskalHack ekitaldiak ahalegin handia egingo du hirugarren edizio hau ere ahaztezina izan dadin bertaratu guztientzat.

Antolatzaileak saiatzen dira publiko zabal bati zuzendutako edukiak eskaintzen, hala nola: profesionalak, arlo horretan jakin-mina dutenak, ekintzaileak, ikerlariak eta segurtasun informatikoko zaleak. Horrez gain, “aurrekaririk gabeko giro atsegina eskaintzen dugu; bertaratutako guztiak etxean bezain gustura egon daitezen…”

Hona hemen, momentuz, hitzaldietan parte hartuko dutela baieztatu duten pertsonak: Benjamin Delpy, Shiftreduce, J.M. Fernández, Xabier Ugarte, Daniel Conde, Juan Garrido, Sergio Galán, Sean Heelan, Josep Albors, Pablo González, Paula de la Hoz, David Melendez, Álvaro Núñez, Ignacio Brihuega, Álvaro Macías, Pedro Candel, Joxean Koret

info+: http://securitycongress.euskalhack.org

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak