Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 ekaina, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Azeleratu zure ideia edo negozioa STARTUP SUMMER SCHOOL!-ekin

EIBAR COWORKING, METXA -Aceleradora de proyectos de emprendedores y SOMOS ASESORES, colaboran para proponer un seminario intensivo en emprendimiento de 20 horas de duración

EIBAR COWORKING, METXA – Ekintzaileen Proiektu Azeleragailua eta SOMOS ASESORES erakundeak elkarlanean ari dira ekintzailetzari buruzko 20 orduko mintegi trinko bat proposatzeko. Mintegi horretan aukera izango duzu:

  • Zure ekintzaile gaitasunak hobetzeko.
  • Aholkularitza espezializatua jasotzeko zure proiektu edo negozioari buruz.
  • Zure proiektua edo negozioa azeleratzen lagunduko dizuten tresnak erabiltzeko.
  • Harremanetan jartzeko zure proiektua edo negozioa bultzatzen lagunduko dizuten tutoreekin.

Antolatzaileek proiektu gutxi batzuk aukeratuko dituzte, arreta pertsonalizatuagoa emateko, dohainik eskainiz coworking espazio konektatu bat eta gehienez 10 proiektu edo lantalderentzako espazio egokiak.

 

NOIZ?
Uztailaren 2tik 6ra. 9:30etik 13:30era


NON?

EIBAR COWORKING zentroko instalazioetan: Eibarko Txikito kalea, 8 behea, Eibar (Gipuzkoa).


NORI ZUZENTZEN ZAIO?

Negozio ideia bat edo hazi-fasean dagoen proiektu bat duten ekintzaile, startup eta enpresei, eta proiektuak azeleratzeko teknika berrien, mentoring saioen eta finantzaketa-bide berrien bitartez beren proiektua bultzatu nahi duten guztiei.


HIZLARIAK
Antolatzaileek badute ekintzaileen laguntzan espezializatutako mentoring talde bat. Aholkularitza arloko profesionalak dira, espezialitate desberdinetakoak, arrakasta izan duten startupen jabeak edo zuzendariak, eta alor horretan izandako esperientzia eskainiko dute.

 

Informazio gehiago eta izen-emateak: https://goo.gl/fsd3R2

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak