Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 urria, 2018
Senda 15 Incubator aurkeztu da, proiektuak azeleratzeko inkubagailua

Senda 15 coworking

Senda 15 Coworking guneak Senda 15 Incubador aurkeztu du, Gasteizko lehenengo inkubagailu pribatua. Proiektu enpresarial eta sozialak azeleratzeko ekimena da, betiere proiektu horiek merkatura eta bizitza errealera irten daitezen.

Lehen deialdi bat abiarazi da horretarako, eta lau proiektu ere hautatuko dira deialdian. Teknologia berrietan, lankidetza-ekonomian edo edukien sorkuntzan kontzentratutako proiektuak lehenetsiko ditu Senda 15 Coworking guneak, bultzada behar duten beste proiektu batzuetara zabalik egonda ere.

Hautatutako pertsonek erabakigarria izan daitekeen laguntza izango dute, beren behin betiko enpresa-proiektua garatzeko. Doako langunea izango dute Senda 15 Coworking gunean sei hilabetez, eta mentorizazio- eta prestakuntza-prozesu pertsonalizatu batez gozatzeko aukera izango dute, doan kasu horretan ere.

Parte hartu nahi duten pertsonek email bat igorri beharko duten beren ideia edo proiektuarekin azaroaren 30a baino lehen. Proiektuak azeleratzeko prozesua 2019ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte gauzatuko da.

Informazio guztia esteka honetan.

Senda 15 coworking

SABBATIC
Ekintzailetza 3 ekaina, 2020
Adimen Artifizial ultra-azkarra, ultra-praktikoa eta ultra-ekonomikoa duen ultra-maratoi baterako prest dauden enpresak

Sabbatic-i esker, edozein sektoretako eta tamainatako enpresek, Adimen Artifizialaren...Leer más

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?