Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

8 Marzo, 2019
Mondragon Unibertsitateak ikasleen artean diziplinarteko ekintzailetza sustatzeko programa bat abiatu du

Lau hileko programa bat da, eta, hartan, Mondragon Unibertsitateko zenbait fakultatetako 20 ikaslek proiektu ekintzaileak sortzen ikasiko dute, modu praktikoan eta diziplinarteko taldeetan.
Changemaker Mondragon

Lau hileko programa bat da, eta, hartan, Mondragon Unibertsitateko zenbait fakultatetako 20 ikaslek proiektu ekintzaileak sortzen ikasiko dute, modu praktikoan eta diziplinarteko taldeetan.

Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab izeneko programa bat jarri du martxan, unibertsitateko zenbait fakultatetako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko, diziplinarteko taldeen bidez. Programak lau hileko iraupena izango du. Gaur egin da haren aurkezpena, Oñatin, eta ekainean amaituko da, Madrilen. 20 ikaslek hartuko dute parte programan. Change maker-ak izango dira, aldaketaren bultzatzaileak, alegia. Talde ekintzaileen garapena eta bilakaera bultzatzea izango dute helburu, eta, horren ondorioz, enpresen sorrera sustatzea. Ekimena KIMU BERRIk babestuak eta GAZTENPRESAk sustatuak dago.

Ekimena MTA (Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzailetza-sarea) metodologian dago oinarrituta. Prestakuntza-prozesu berritzailea proposatzen du, horren ardatzak honako hauek izanik: ikasleak beraiek (change maker-ak), mentore edo entrenatzaileak (ez irakasleak), diziplinarteko esparruak (ez ikasgelak) eta benetako erronkak (ez ikasgaiak).

Ekintzailetza hainbat herrialdetako erakunde eta eragile ekonomiko eta sozialen lehentasunetako bat da. Izan ere, ildo horretan, herrialde horiek guztiek helburu bera dute: ekintzailetzaren kultura gizartearen maila guztietan eta bizitzaren etapa guztietan sustatzea, ekonomia garatzen, aberastasuna sortzen eta gizartea garatzen laguntzen baitu. Mondragon Unibertsitateak urte asko daramatza ekintzailetzaren esparruan buru-belarri. Izan ere, Euskadiko unibertsitate aitzindaria da ekintzaileak trebatzeko eta sustatzeko prestakuntza-programak eta bestelako ekimenak antolatzen: graduko zein graduondoko tituluak eta ekintzailetza-programak, ikasleen artean ekintzailetza-espiritua bultzatzeko eta giza kapital ekintzailearen trebakuntza-maila finkatzeko.

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak 2020 Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana onartu zuen, ekintzaileei eta enpresa txikiei laguntzeko. Planaren helburua lehentasunak planifikatzea eta ezartzea da, euskal eragile guztiek ekintzailetza sar dezaten euren lehentasunen artean, eta ekintzailetzari buruzko trebakuntza indartzeko

Izan ere, Euskadiko ekintzailetzari buruzko azken datuen arabera, beheranzko joera du, eta, azken ekitaldietan, sortzen diren enpresa berrien kopurua oso gutxi handitu da. Datu horren bilakaera Espainiakoa baino askoz okerragoa da; hain zuzen, % 1,1eko hazkundea du Espainian, eta % 0,2koa, Euskadin.

 

Change Makers Lab

Ekimenak bi ezaugarri nagusi ditu: diziplinartekotasuna, parte-hartzaileak zenbait jakintza-arlotakoak baitira, eta kokapen-aniztasuna, Mondragon Unibertsitateko fakultateak konektatzeko aukera emango duena.

Programak sei modulu ditu. Bootcamp formatua izango dute; hau da, tailer trinkoak izango dira, egun batekoak edo egun eta erdikoak. Haietan, gaian adituak direnen eskutik, teoria eta jarduerak landuko dituzte ikasleek, proiektuetan erabiltzeko. Gainera, modulu bakoitza hasi aurretik, lan bat egin beharko dute: erronkak gainditu, irakurri, ikertu, talde-lanean aritu… Parte-hartzaileek benetako proiektuak landuko dituzte, tailer trinkoetan (bootcamp), enpresak bisitatuko dituzte, ekitaldietara joango dira, etab.

Moduluen araberako lanak

Programa gaur aurkeztu da, Oñatin, parte-hartzaileen, taldeen eta lan-dinamiken berri emateko. Bigarren modulua, Akelarre izenekoa, Bilbon egingo da, martxoaren 1ean eta 2an; hartan, talde-dinamikak egiten hasiko dira, eta proiektuak aurkeztuko dituzte. Hirugarrena Garaia Gunean egingo da, apirilaren 5ean eta 6an, eta, hartan, diseinu-arloa landuko dute. Laugarren modulua markari, marketinari eta salmentei buruzkoa izango da. Eta, azkenik, bosgarren moduluan, pitching aurkezpen-motaren funtzionamendua irakatsiko zaie (proiektu bat jendaurrean defendatzea, 3 eta 5 minutu bitarteko denboran).

Ekainaren 6an, 7an eta 8an, Madrilen, taldeen ebaluazioa egingo da.

info+: www.mondragon.edu

Igarle
Barnekintzailetza 25 ekaina, 2021
Igarle Taldeak eraldaketa digitalarekin laguntzen ditu enpresak erabat euskalduna den kapitalarekin

Igarle Taldeak 30 urte daramatza enpresa-prozesuen digitalizazioarekin laguntzen. Donostian du...Leer más

Txema Gallego CIM GROUP
Barnekintzailetza 21 apirila, 2021
“GARAIAn dagoen ekosistema enpresa hasi berri batentzako ezin hobea da”

CIN Advanced Systems Group-en espezializazioa ikusmen artifiziala eta automatizazioaren bidezko...Leer más

Practicum Emprende
Barnekintzailetza 6 Marzo, 2021
Gustatuko litzaizuke talentu gazte eta urduria erakartzea zure startup-erako?

"Startup-etan graduko kurrikulum-praktikei laguntzeko Programa Practicum Emprende" Santander...Leer más

Barnekintzailetza 3 Marzo, 2021
Unilever-ek bere lantegien eraldaketa digitalean aurrera egin du BIND 4.0 plataformako startup-en bidez

  Industria adimenduneko berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformaren lankidetza...Leer más

savvy data systems
Barnekintzailetza 3 abendua, 2020
SAVVY DATA SYSTEMS: “Industria gara, datuei etekina ateratzen diegu, negozioa sortzen dugu…”

Savvy Data Systems, Syslan deituriko software-injinerutza baten barruko prozesu ekintzaile gisa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?