Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 20 maiatza, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Jendaurrean hitz egiten ikasteko eta hobeto komunikatzeko plata: Presento.es

“Badakigu hizlaritza eta komunikazioa gaur egun funtsezkoak direla, baina formakuntza jasotzea erraza eta merkea ez delako ustea dago…”
Xabi del Campo PRESENTO.es

Presento.es, Dani Lucas eta Xabi del Campok osatzen dute. Ekimen honetan euren ezagutzak eta esperientziak eskaintzen dituzte modu eraginkorrean komunikatzen, jendaurrean mintzatzen eta aurkezpenak hobetzen ikasi nahi duten pertsonentzat…

 

PRESENTO.es

‘Soft skills’ edo gaitasun malguak, gaur egun zeharkako gaitasun ezinbestekoak dira edozein lanbidetan; hala ere, ez dira behar bezain beste lantzen gure formakuntzan zehar…

Enpresa eta lanpostu anitzetan jardun dut, hainbat herrialdetan ere. Ezagutu ditudan langileen artean, gaitasun gehien dutenak beti izan dira gaitasun malguak garatuak dituztenak.

Medikuntzaren munduaz ere zertxobait dakit; hain teknikoa den testuinguru batean ere, haien erronkek gaitasun hauekin zerikusia izan ohi dute: familia bati mezu bat enpatiaz nola igorri, kongresu batean aurkezpen eraginkorra egin…

Azken urteotan nerabe askorekin jardun dut ikastoletan, jendaurrean mintzatzen ikas dezaten. Nire lanbide honek gauzak aldatzen ari direla erakusten du.

Pertsonalki, jauzi handiagoa egin beharko litzatekeela deritzot. Hezkuntza-sistemaren zutabe izan beharko luketen lau alorretara murriztu genezake: komunikazioa, elkarlana, pentsamendu kritikoa eta sormena. Irakasleak benetako heroiak dira, eta euren lana zutabe hauetan oinarriturik burutzeko aukera izan beharko lukete. Hala, irakatsi behar dituzten gaien kopurua murrizturik, presio gutxiago sentituko lukete.

Gauzak honela, komunikazioa gainontzeko gaitasunak josten dituen gaitasuna litzateke. Jendaurrean modu eraginkorrean hitz egitea, ondo komunikatzen den pertsona batek eskura dezakeen lorpen nagusienen artean dago. Lanean diferentziarik nabarmenena markatzen du, zalantzarik gabe.

 

Hortaz, komunikatzen, jendaurrean hitz egiten eta aurkezpenak hobetzen ikasteko komunitatea sortu duzue.

Hala da, Presento.es hobeto komunikatzeko eta jendaurrean hitz egiten ikasteko plataforma da. Plataformaren oinarria, hizlaritzaren eta komunikazioaren hatsarreak ikasteko behar diren gaiak biltzen dituzten kurtsoak dira. Adibidez, nola egituratu hitzaldi bat, eszenatokitik lasaitasunez nola mugitu, proiekzioak diseinatu, ahotsa zaindu edota datuak erakutsi.

Gainera, hitzaldien ebaluazio indibidualak jasotzeko aukera dago. Etxean zeure burua graba zenezake eta gero grabazioa bidali, profesional batek zeure diskurtsoa hobetzeko aholkuak eman diezazkizun.

 

Plataformak baliabideak errazten ditu edonolako aurkezpen eraginkor, ikusgarri eta erakargarriak sortzeko.

Aurkezpenen %75a baino gehiago proiekzioen bidez laguntzen da. Arazoa da inork ez digula irakasten proiekzio bat behar bezala diseinatzen. Emaitza gisa, informazio gehiegi ematen duten aurkezpenak ditugu, aurkezlearen eta entzulegoaren kalterako.

Presento.es plataformaren bidez norbere aurkezpenak diseinatzen ikasteko aukera dago, hauek ikusgarriagoak eta minimalistagoak izateko. Horrez gain, PowerPointen aurretik diseinatutako hainbat plantilla daude.

 

Zein ezberdintasun dago ‘Presento’ eta merkatuan dauden bestelako plataformen artean? Interneten eskaintza asko dago, eta hauetatik asko doakoak dira!

Presento eskola bat dela, eskaintza pertsonalizatua dela eta harpidetzeko eredua.

Lehenengoari dagokionez, Presento.es-en dagoen edukia erabiltzaileak plataforma bakar batean jendaurrean hitz egiten ikasteko ordenatuta dago: ikasleen beharrizanen arabera moldatzen da, gaitasuna hobetzeko formakuntza-planak baitira.

Zentzu honetan, gaiari buruzko zalantza zehatz batzuk planteatzeko espazioak daude, eta batez ere, norbere diskurtsoak profesional batek ebaluatzeko bidaltzeko aukera dago.

Plataforma urtero harpidetzeko eredu bat da eta urtero gutxienez 3 kurtso berri gehitzen dira. Izena eman dutenek, denbora tarte horretan ordaindu duten kuota abonatu baizik ez dute behar kurtso hauetan sartzeko.

Edukia komunikazioan hainbat urteko esperientzia duten profesionalek sortzen dute. Ezagutza formakuntza birtuala bezalako formatu aldakorrean konprimitu daiteke.

 

Ikasi, galdetu, eragin…

Hala ikasi nuen nik jendaurrean hitz egiten, plataformak proposatzen duen ikasketa-sistema berarekin.

Lehenik, erabiltzaileek kurtsoak izango dituzte, hizlaritzan eta komunikazioan behar duten ezagutza teorikoa jasotzeko.

Kurtsoetan ariketak proposatuko dira eta zalantzak sortuko dira. Hortaz, kontsulta eta ebaluaziorako guneak daude.

Emaitza gisa, prozesua igaro duten pertsonek aurkezpen eraginkorragoak egingo dituzte.

 

‘Presento.es’-en blogak artikulu eta podcast sorta handia du komunikatzeko helburuok lantzen laguntzeko.

Badakigu hizlaritza eta komunikazioa funtsezko gaitasunak direla; hala ere, formakuntza jasotzea erraza eta merkea ez delako ustea dago.

Nire ustez, plataforma ezagutzera ematea interesgarria da, ahalik eta jende gehiagorengana hel dadin.

Aurretik adierazitako guztitik, plataforman zabalik dauden baliabideak sortzen dira. Nagusiki Presento.es podcasta, hazten ari den plataforma baliatzen baitu. Entzulegoarekin komunikatzeko lanabes ezin hobea da.

 

Plataforma eboluzionatzen ari da; jada zerbitzu berriak gehitzen ari zarete!

Webgunea irauli berri dugu lehen eskaintzen ez ziren ebaluazio pertsonalizatuen bidez.

Behar duenak eskuragarri du formakuntza Aurreratua, sakonagoa eta pertsonalizatua, zenbait astetan burutzekoa. Sei bat hitzaldi prestatzen dira, eta ebaluatu ondoren, ikasleak jasotako proposamenak aplikatzen ditu hobetzeko.

Gainera, etorkizunean hazten jarraituko duten baliabide askotarako sarrera eskaintzen duen doako harpidetza dago. Formakuntza birtualak aukera amaigabeak eskaintzen dituenez, eragin oso positiboa izango du Presento.es-entzat.

 

Azkenik, azal iezazkiguzue laburki zeuen erronkak.

Gaur egun plataformak gero eta harpidetu gehiago ditu, hauen proposamen, beharrizan eta iradokizunekin. Hemendik aurrera, Presento.es-en erronka, solasak dituen komunitate sendoa garatzea da, ezagutza biderkatu egiten baita hau gertatzean.

Gainera, hainbeste eduki eta formakuntza dagoen testuinguruan, guretzat eginbehar bat da geure plataformaren proposamen pedagogikoa hobetzeko lan egiten jarraitzea, ikasleek jendaurrean hobeto hitz egiten ikastea bermatzeko.

PRESENTO.es

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak