Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 otsaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘ihes-gela’ Tabakaleran, batxilergoko 50 ikaslek euren enpresa-talentua erakuts dezaten

Parte-hartzaileek enpresa-munduarekin lotutako sei erronkari egin beharko diete aurre, eta erosteko, saltzeko, asmatzeko, negoziatzeko… duten talentua erakutsi
gazte go talent

Parte-hartzaileek enpresa-munduarekin lotutako sei erronkari egin beharko diete aurre, eta erosteko, saltzeko, asmatzeko, negoziatzeko… duten talentua erakutsi

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatearen eskutik, Tabakalera scape room edo ‘ihes-gela’ bihurtu da. Bertan, zenbait ikastetxetako batxilergoko 50 ikaslek, 11 taldetan banatuta, enpresa-munduarekin lotutako erronkak, dilemak eta norgehiagokak gainditu behar izan dituzte euren enpresa-talentua erakusteko.

Sei guneko ihes-gela batean, 15 minutu eta jarraibideak eman dizkiete ikasleei gune horietako bakoitzetik irteteko. Gazteek hainbat alderdiren inguruan hausnartu behar izan dute, besteak beste, marketinari, berrikuntzari, finantzei, kanpo-merkataritzari eta Giza Baliabideei buruz. Lehiaketaren izena gazteGOTalet da, eta enpresa-munduan interesatuta dauden gazteek erronkei aurre egiteko ideiak sor ditzatela du helburu.

Tabakalerako laugarren solairuan (Kutxa Kultur gunean) egin den jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduak (myGADEk) antolatu du.  Gaur egun, 4 ikasturteetan ibilbide duala eskaintzen duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, hau da, lehenengo mailatik laugarrenera ikasketak eta lana uztartzeko aukera ematen duen bakarra. Hala, 4 urtez enpresan trebatu ondoren graduatu daitezke ikasleak. Gradua Irungo, Oñatiko eta Bilboko campusetan eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak