Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 otsaila, 2018
Gasteizek Startup Europe Week ekimena inauguratuko du azeleragailuei buruzko jardunaldi batekin

Martxoaren 5ean izango da Europa Jauregian.
Gasteiz eta Brasov hirietan egingo den Startup Europe Week ekimenaren inaugurazioaren kartela

 

Martxoaren 5ean izango da Europa Jauregian

Startup Europe Week Europako Batzordeak bultzatutako ekimen bat da, eta bere helburua da eskualde desberdinetako startupen ekosistemak indartzea. Aurten hirugarren edizioa egingo da eta tokian tokiko topaketak antolatuko dira Europa osoan. Hala, Gasteiz izango da #SEW18 inauguratuko duen hirietako bat, startupen azeleragailuei buruzko ekitaldi batekin.

 

Jardunaldi hori martxoaren 5ean egingo da Europa Jauregian, Álava Emprende erakundeak antolaturik. Doako topaketa horretan zuzenean emango dira ezagutzera Euskadin, Estatuan nahiz Europan eskaintzen diren azelerazio-programa batzuk. Gainera, Startup Europe Week ekimenaren baitako ekitaldi guztietan bezala, orobat ezagutaraziko dira ekintzaileei eta enpresa berriei zuzendutako laguntza publikoak. Bertaratuek aukera izango dute hainbat erakundek (Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez, eta baita ere Estatuak eta Europak) bultzatzen dituzten programak ezagutzeko.

 

Hauek dira Startup azeleratzailea, moda ala aukera ona? topaketako parte-hartzaileak: Gasteizko Metxa azelerazio programa, Arabako Emprendiza inbertsio funtsa, industriara bideratutako Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatua (Eusko Jaurlaritzarena) eta Europako ETE Tresna programa. Horrez gain, Optimus 3D, Ensotest, Erle Robotics eta Optimitive euskal ETEek beste eskualde batzuetako azeleragailuetan izandako esperientziak azalduko dituzte: Lazarus (Gaztela Mantxa), Incibe (Leon), Techfounders (Alemania) eta Surge (Estatu Batuak).

 

Ekitaldi horrekin, Gasteiz izango da Startup Europe Week ekimena inauguratuko duen hirietako bat, Errumaniako Brasov hiriarekin batera. Europako ekimen horren barruan, tokian tokiko eragileek ekintzailetzari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte martxoaren 5etik 9ra bitartean. Gaur egun SEW da ekintzaileak bultzatzeko jardunaldi anitzeko ekitaldi handiena, eta bere helburua da ezagutzera ematea nolako laguntza-tresnak eta baliabideak dauden eskualde bakoitzean ekintzaileentzat.

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?