Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 maiatza, 2018
“CITA|Emprende ekimenak deialdi bat jarri du abian bere startup lehiaketarako”

CITA|Emprende ekimenak deialdi ireki bat plazaratu du, zeinaren bidez 10 startup aukeratuko baititu 2018ko ekainaren 20an Donostian egingo den txapelketan parte hartzeko. Lehiaketa hori ekitaldi baten barruan egingo da, non ETEen presentzia eta startupekiko konexioa izango baitira elementu garrantzitsuenak. Ekimen horretan izena ematen duten startupek aukera izango dute speed meeting bilerak egiteko ETE eta inbertitzaileekin, mahai teknikoetan parte hartzeko eta harremanak egiteko, ekitaldiaren helburu nagusia baita testuinguru bat sortzea enpresa, inbertitzaile eta ekintzaileen artean elkarrizketa produktiboak izateko.

EL DIARIO VASCOk eta ADEGIk urtero antolatzen dute CITA|Emprende ekimena, euskal ekosistemako dozena bat eragile garrantzitsuren laguntzarekin, eta lankidetza publiko-pribatu horri esker, inpaktu handiko ekitaldi aglutinatzaile bihurtu da. ETE ekintzaileetan, startupetan eta inbertitzaileetan zentratzen da nagusiki. Bere helburua da inspiraziorako eta lanerako testuinguru bat eskaintzea eta Berrikuntza Irekiko “ETE-Startup” konexioak sustatzea, horretarako zuzenean erakutsiz bertako, Estatuko zein nazioarteko jardunbide egokiak eta startupak konektatuz konexio horiek gauzatzean erabakigarriak diren beste agente batzuekin, hau da, ekintzailetzan, berrikuntzan eta operazio korporatiboetan adituak diren inbertitzaile eta profesionalekin.

 

Nork eta zergatik.-

El Diario Vascok eta Adegik beren esperientzia eta gaitasunak elkartu dituzte ekitaldi hau antolatzeko eta bere bitartez balio erantsi handiagoa emateko interes talde desberdinei, helburu honekin: ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistemako parte diren eragileak ekimenaren garapenean inplikatzea.

 

Zein arlo interesatzen zaizkigu?

Baliozkotuak dauden inbertitzeko moduko negozio-eredu eskalagarriak garatzen ari diren Estatuko eta nazioarteko startupak behar ditugu, hau da, merkatu testak, bezeroak, asmo-gutunak eta negozio adierazleak dituztenak.

 

Funtsean, nobedaderen bat dakarten proiektuak behar ditugu; baliteke produktu/teknologia espezifiko berririk ez sortu edo asmatzea, baina elementuren bat izan behar dute gainerakoengandik bereizten dituena eta gai dena merkatuko arazo bat modu berritzailean konpontzeko.

Hauek dira interesatzen zaizkigun arloak: ziber-segurtasuna, fabrikazio aurreratua, arlo digitala, bio, food, fintech, legalteck, energia, health eta ekonomia zirkularra.

Parte hartu nahi dutenek 2018ko maiatzaren 10era arteko epea dute www.citaemprende.eus webgunean izena emateko. Proposamen guztiak ebaluatu ondoren, hautatutako startupek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte ekainaren 20an Donostian egingo den lehiaketan, adituz osatutako epaimahai baten aurrean, non sari interesgarriak banatuko baitira (txapelketaren oinarri eta baldintzetan kontsulta daitezke).

 

Sariak.

  1. Ikusgarritasuna, EL DIARIO VASCO hedabideetan ekitaldiari buruz egingo den komunikazioari esker. Zehazki, bi orrialdeko erreportaje bat egingo da Startup Lehiaketari buruz, eta 10 proiektu finalisten berri emango da. Era berean, ekitaldiaren ondoren irabazleak jakinaraziko da.
  2. Hiru proiektu sarituek kopuru hauetako publizitate-espazio poltsa bana jasoko dute EL DIARIO VASCOren hedabideetan:
  • Lehen sailkatuak, 15.000,- euro
  • Bigarren sailkatuak, 9.000,- euro
  • Hirugarren sailkatuak, 6.000,- euro

Horrez gain, “La Caixa” Gizarte Ekintzak 1.500 euroko saria emango dio pitch onena egiten duen eta inbertsio-aukera erakargarriena aurkezten duen startupari.

  1. Saritutako hiru proiektuek “AD HOC” marketin eta komunikazio agentzia integralaren laguntza jasoko dute marketin eta publizitate enpresa garrantzitsu batek esleitutako publizitate piezak sortu eta diseinatzeko.

 

info+: www.citaemprende.eus

 

SABBATIC
Ekintzailetza 3 ekaina, 2020
Adimen Artifizial ultra-azkarra, ultra-praktikoa eta ultra-ekonomikoa duen ultra-maratoi baterako prest dauden enpresak

Sabbatic-i esker, edozein sektoretako eta tamainatako enpresek, Adimen Artifizialaren...Leer más

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?