Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urria, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Abian jarri da hiribilduko enpresak eta saltokiak hobetzeko eta indartzeko xedea duen Mentoring Bilbao XI edizioa

Orain arte 81 aholkularik eta 107 enpresa eta saltokik parte hartu duten Mentoring Bilbao programa ekonomia eta enplegua sortzeko hiriko apustu gisa finkatu da.
bilbao mentoring

Bilboko Udalak Bilbao Ekintzaren bitartez sustatu duen ekimen honen helburua enpresei eta saltokiei beren epe luzerako ikuspegia hobetzen laguntzea eta enpresa-erabakiak hartzeko erraztasunak ematea da.

Hogeita hiru profesionalek beren ezagutza eta esperientzia ekarriko die beste hainbat enpresei, beren estrategiak egonkortzen laguntzeko.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, Mentoring Bilbao programaren hamaikagarren edizioa jarri du martxan, enpresei eta saltokiei beren gaitasuna, eskumenak eta trebetasunak hobetzen laguntzeko eta horien epe luzerako ikuspegia hobetzeko eta erabakiak hartzeko erraztasunak emateko.

Edizio honetan, 23 aholkularik eta beste hainbeste aholkatuk (aurreko edizioan baino hiru gehiago) hainbat topaketa eta bilera egingo dituzte zortzi hilabetetan zehar; bertan, esperientziak, aholkuak eta informazioa partekatuko dituzte. Topaketa horien helburua aholkularien profesionalizazioa hobetzea da. Horretarako, esperientzian oinarrituriko ikasketa baliatuko da, ideia berriak txertatuko dira pixkanaka eta beren negozio-planak hedatzen lagundu dezakeen kontaktuen sare bat sortuko da.

Aukeraturiko 23 enpresek (edizio honetan, guztira, 36 enpresek eskatu zuten aholkularitza) urtebete baino gehiago daramate lanean eta askotariko sektoretan garatzen dute beren jarduna; besteak beste, interiorismoan, higiezinen merkatuan edo turismoan. Edizio honek, bestalde, aholkularien sarera txertatu diren zortzi aholkulari berriren berritasuna dakar; gainerako 15ek aurreko urteetako esperientzia errepikatzen dute.

Bilboko Udalak 2008an Mentoring Bilbao programa martxan jarri zuenetik (tresnak nazioartean lorturiko eraginaren ondorioz), 107 saltokik eta ETEk beren lehiakortasuna hobetu dute, ekimenean parte hartu duten 81 aholkulariren laguntzari esker.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak