BBK-k eta LISFAB komunitateak, Bizkaiaren eraldaketa digitala bultzatzen dute

31 urtarrila, 2019
lisfab bizkaia pablo ocaña nora sarasola

BBK-k eta Urbegi Fundazioak oso balantze positiboa egin dute gaur LISFAB Bizkaia ekimenaz, lurraldean lankidetza eta eraldaketa digitala bultzatzeko ekintzailetzaren eremuan. Une hauetan, elkarlaneko ingurune digital honek erakundeak eta pertsonak jartzen ditu harremanetan, beraien gaitasunik onenak bateratzeko eta baterako proiektuak gauzatzeko; 1.300 erabiltzaile baino gehiago ditu eta mota eta sektore guztietako 600 proiektu baino gehiago hartzen ditu. Ingurune horretan hainbat eremutako profesionalak, ekintzaileak, ETEak, erakundeak eta inbertitzaileak, korporazio handiak daude.

Bere jardueran egin duen bigarren urte osoan, Bizkaia.network inguruneak 370 erakunde baino gehiagori eman die alta. Bere bidez 50 gune tematiko baino gehiago daude elkarrizketa eta ikaskuntzarako, eta gainera 40 talde-dinamika eta aurrez aurreko ekitaldi antolatu dira. Berehalako helburua, 2019a bukatzerako, Bizkaian erreferentziazko ingurune birtuala, ekosistema ekintzailea hartuko duena, izatea da, baita etengabeko erabilera-gune bat ere, komunitateak elkarreraginean jardun eta irtenbideak aurki ditzan. Epe ertain eta luzera, LISFABen helburua Bizkaiak tresna bereizgarri bat izatea da, teknologian eta lankidetzan lurralde erreferente gisa kokatzeko estrategian batu egingo duena.

Nora Sarasolak, BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak, eta Pablo Ocañak, Urbegi Fundazioko patronatu-kideak eta proiektuaren arduradunak, datu hauek eman dituzte gaur goizean Bilbon “Lankidetzaren inpaktua” jardunaldia hasi baino lehentxeago BBK Salan.

BBK-k bultzatu zuen LISFAB Bizkaiaren sorrera, Urbegi Fundazioaren laguntzaz; erakunde honek kolektibo kalteberetan daudenentzat enplegu-aukerak sortzea bilatzen du, eta horren haritik honelako proiektuen sorrera bultzatzea jarri zuen helburu: bertokoarekin konpromiso handikoak, lehiakorrak, berritzaileak, iraunkorrak, solidarioak eta nazioarteko proiekzio-bokazioa dutenak.

Ekosistema ekintzaileak

BBK-ko Xabier Sagredo lehendakariak dioen legez, kontuan harturik aberastasun ekonomikoa eta gizarte-eragina sorraraztearekin konprometituriko erakunde pribatu bat garela, funtsezkoa iruditzen zaigu ekosistema ekintzaileak sortzea, berauen aktibo nagusia lankidetza irekiaren logikan proiektuak eratzea izan behar duelarik.

LISFAB Bizkaia proiektuak elkarlanaren filosofiaren barruan sartzen du bere ekintza. Proiektu berri baten sorkuntzan parte har dezaketen eragile guztien artean, elkarrekin konektatzeko, monitorizatzeko eta lankidetza egiteko era sinpleago bat proposatzen du. Horren haritik, BBK-k uste du beharrezkoa dela eragileen, enpresen, ekintzaileen, langileen eta, oro har, baliabideen arteko lankidetza areagotzea, ahalik eta gehien aprobetxatuz dauden baliabide urriak.

Ingurunearen eraldaketa digitala da lurraldeak, beste eskualde batzuekiko, lehiarako izan ditzakeen abantailetako bat, eta LISFAB Bizkaia proiektuak teknologiaren ahalmena aurrez aurreko ekintzen premiarekin bateratzen du.

+info: www.Bizkaia.Network

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow