Baigene, entrenamendu pertsonalizatuak DNAtik abiatuta

10 iraila, 2019

Enpresa arabarrak kirolari profesional eta amateurrentzako planak garatzen ditu

“Ez dago genetika perfekturik, baina bai ordea genetika bakoitzaren araberako entrenamendu perfektua”, azaltzen du genetista eta Baigeneren sortzailea   den David Celorriok. Enpresa  kirolari lotuta dauden faktoreen analisi genetikoan  espezializatuta dago entrenatzeko eta elikatzeko   plan pertsonalizatuak eskaintzeko. Konpainia arabarra Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailaren eta SPRI Taldearen babesa duen ekintzailetza sustatzeko    B-Venturen parte hartuko duten 24 startupetakoa izango da.

 

DNA oso garrantzitsua da kirol bat egiterakoan, neurri handi baten pertsona bakoitzaren genetika delako  ariketa eta dieta mota guztietan izango duen erantzuna markatuko duena. Ezaugarri pertsonal horiek ezagutzeak aukera ematen du etekina hobetzeko, lesioak gutxitzeko eta kirola era osasungarriagoan egiteko, Baigeneko taldeak azaltzen duen bezala. “Gure DNAk begien  kolorean eragina duen bezala, aldi berean eragina du beste gauza askotan, adibidez muskulu-erresistentzian edo elikagai guztien xurgapenean”, baieztatzen du David Celorriok.

 

Genetikaren eragina oso argia da, adibidez, karbohidratoen eta koipeen kontsumoan. Ahalegin intentsuetarako  gorputzak azukreak  behar ditu eta, ordea, ariketa luzeagoa eta leunagoa bada  koipeak erretzen dira. Baina mekanismo hori pertsonaren arabera alda daiteke. “Kirolari batzuek  ez dituzte koipeak erabiltzen, gorputzak glukogenoa hartzen du  eta hori amaitzen denean  erabat sentitzen dira nekatuta” esaten du Baigeneko sortzaileak, “eta hori  oso errazak diren elikadurako aldaketa batzuekin konpon daiteke”.

 

Baigene Metodoaren arabera  analisi genetikoa egiten da listua biltzeko  kit batzuen bidez. Diziplina askotako kideak dituen talde batek, besteak beste  genetika, elikadura, kirol eta medikuntzako espezialistak eratuta dagoenak, emaitzak aztertzen ditu eta pertsona erabiltzaileari egiten duen kirolaren eta bere helburuen araberako gida bat eskaintzen dio. “Pertsona guztien desberdintasunak  aztertzen ditugu aurrez nolako joerak dituen ezagutzeko eta hortik abiatuta bere entrenamendua eta elikadura egokitzen laguntzen diogu” adierazten du genetikako aditu honek.

 

Enpresa 2013an sortu zen gero eta handiagoa zelako  analisi genetikoen interesa kirolaren arloan, eta 2016an hasi ziren euren metodoa merkaturatzen. Gaur egun era guztietako kiroletako kirolari profesionalekin eta amateurrekin egiten dute lan, futbolekoak, saskibaloikoak  eta atletismo  edo txirrindularitzakoak, judo eta pilotakoak. Epe honetan  egiaztatu dute  atletismoan eta pilotan metodoak kirolari profesionalen etekinaren % 5 eta % 8 artean hobetzea lortzen duela.

 

Baigene Eusko Jaurlaritzari atxikita dagoen enpresa publikoa den eta   bazkide nagusitzat SPRI Taldea duen Arabako Parke Teknologikoan dago kokatuta. UpEuskadi SPRI Taldeak sustatzen duen Ekintzailetzaren Euskal Plataforma  da eta bere xede nagusia euskal startupei  sustatzeko aukerak eta laguntzeko erremintak eskaintzea da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow