Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 uztaila, 2018
Andrea Garín, ‘The Best 5’: Produkturik gomendagarrienak, KLIK BAKAR BATERA

“Bazenekien Interneten erosketa bat burutu aurretik batez beste 90 minutu galtzen ditugula? The Best 5 produktuen gomendatzaile inteligentea da...
andrea garin the best 5

The Best 5 produktuen gomendatzaile inteligentea da: “Bazenekien Interneten erosketa bat burutu aurretik batez beste 90 minutu galtzen ditugula? Halaxe da; ehundaka iritzi eta informaziodun orri irakurtzen ditugu eta prezioak konparatzen ditugu zoratu arte” diosku Andrea Garínek, Interneten gero eta jarraitzaile gehiago dituen ekimen honen sustatzaileak.

“The best 5ek zure ordez sareko informazio guztia erabiltzaileek gehien gomendatutako 5 produktuetara laburtzen du”. Honez gain, preziorik onena eskaintzen duen webgunea adierazten du eta, gainera, “konparazio bakoitzaren azpian, gure idazlariek informazio sakonagoa ematen dute produktu mota bakoitza erostean kontuan hartu behar denari buruz, detailerik gal ez dezazuen!”

Andrea, kontaiguzu nola sortu zen ideia hau.

Nik neuk ere gauza asko erosten dut Interneten. Denbora asko galtzen nuen bilatzen, beraz arazo honekin interesatu eta konturatu nintzen mundu guztiari pasatzen zitzaiola. Orduan, pentsatzen hasi nintzen nola den posible, gaur egungo teknologiarekin ere, lan zama handi hau ken diezagukeen webgunerik ez egotea. Inteligentzia artifiziala eta Big Datari buruz ikertzen hasi nintzen eta 2017ko hasiera aldera gure algoritmoa idatzi nuen. Ondo zebilela ikusiz gero, enpresa bat azpikontratatu nuen webgunean gara zezan, eta 2017ko azaroaren amaieran www.thebest5.es atera genuen.

 

Zer-nolako produktuak aurki ditzakegu zuen plataforman?

Askotarikoak: elektronika, haurrak, lorezaintza, erremintak, kotxerako artikuluak, liburuak, kirolak… Hori bai, argi geratu behar da ez garela produktuen konparatzaile bat, ‘gomendatzailea’ baizik. Adibidez, 32”ko 5 Smart TV onenak gomendatzen dizkiegu zein erosi ez dakitenei; konparatzaile batek, aldiz, erabiltzaileak buruan dituen Smart TVen eredu zehatzak alderatuko lituzke.

 

Oraintxe Espainian baino ez duzue zeuen webgunea. Nazioartera zabaltzeko asmoa duzue?

Hala da. Lehendabizi geure webguneko zenbait aspektu eta algoritmo hobetu nahi ditugu, baita Espainian gehiago hazi ere. Geure lehenengo urte honetan biltzen hari garen know-how guztiak webgunea beste herrialde batzuetan modu arin eta errazago batean berregitea ahalbidetuko digu. 2019ko amaiera aldera Europatik hasita nazioarteko merkatura salto egiteko asmoa dugu.

 

Zeintzuk izan dira zuen finantzaketa-iturriak? Teknologia-enpresek inbertsio handia behar izaten dute beren hastapenetan…

Egia! Ba neure lana utzi nuen 20.000 euro nituela, eta hain argi nuen ekimen hau, The Best 5en inbertitu nituela! Geroago zenbait lehiaketa eta diru-sarrera irabazi genituen, hala nola Arabako SPRI/BIC-en ‘Ekintzaile’ edo Emprender en Álava de Diputación: guztira 54.000 euro lortu genituen berrikuntza teknologikoko fondo galdu gisa. Inbertsiorako lehenengo kontaktu-erronda egin genituen eta Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Fondoarekin alda zitekeen diru-laguntza lortu genuen. Laster bigarren kontaktu-errondari ekingo diogu 230.000 euro lortzeko asmoz.

 

Zer moduz ekiten da bakar-bakarrik eta norbere kontura? Ez du ematen kontu erraza denik…

Ba alde onak eta txarrak ditu! Alde batetik, erabakiak arin hartzen dira, ez baitira beste inorekin adostu behar. Halere, askotan beste ikuspuntu bat eta ideia berriak ekar ditzakeen kidearen falta sumatzen da, baita laguntza pertsonala jasotzeko ere. Taldea sortzen hasi nintzenetik, kideek laguntzen didate hartu beharreko erabaki askotan, eta horrek sendotu egin gaitu.

Argi dudana zera da: merkatuan beharrizana bada eta norabide zuzenean lan egiten bada, arrakastarako aukera handia dagoela. Beraz, ez dugu etsiko geure helburua bete arte: interneten zerbait erosi nahi duten pertsonentzako gomendatzaile nagusia izatea, dela Espainian, dela munduko beste edozein tokitan…

 

Informazio gehiagorako: www.thebest5.es
The best 5 logo

up euskadi wake up
Start-ups 23 uztaila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Uztailaren 19tik, 23rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

premios toribio echevarria sariak
Start-ups 22 uztaila, 2021
‘Innovation Tree’ eta ‘Polykey Polymers’, Toribio Echevarria 2021 Saridunak ekintzailetza berritzailean

Startup hauek, 'Innovation Tree'-k, ‘Enpresa asmoak’ kategorian, eta 'Polykey Polymers'-ek,...Leer más

surf irekia
Start-ups 21 uztaila, 2021
Surf Irekia, pertsona orok olatuez disfrutatzeko teknologia irekiak

3DLan erakundeak eta Barrika Surf Camp eskolak Surf Irekia sortu dute, mugikortasun gutxiagotua...Leer más

Handira jo
Handira Jo ‘lehiaketak enpresa-proiektu bihurtzeko aukera duten tesiei sariak emango dizkie

Ostegunean, uztailak 15, "Handira Jo" lehiaketako sari banaketa egin zen Bizkaia Aretoko...Leer más

Start-ups 20 uztaila, 2021
Alias Robotics konpainiak robotikako ziberdelinkuentziaren aurkako nazioarteko talde baten burua

Argitalpen bateratu baten bidez, Alias Robotics, Trend Micro eta Alpen-Adria-Universität...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?