Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 10 abendua, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Ana García Serrano, Bikai: Business Intelligence transformazio zuhur baterako

Bereziki enpresa txiki eta ertainentzat diseinaturiko Business Intelligence proiektua da.
Ana GArcia Serrano BIKAI GLOBAL

Ana García Serranok 25 urte eman ditu hainbat saileko Gerente, Controller, Aholkulari eta Kontu-ikuskari gisa. Ekoizpena, operazioak, finantzak eta arlo komertzialetan jardun da: “Datuen zale amorratua naiz betidanik. Teknologiak ahalbidetzen ez zuenean ere, Excel orrietan ordu mordoa emanaren emanaz, erabaki bat hartzeko behar nituen datuak lortzen nituen”.

Business Intelligence deskubritu zuen, enpresa txiki eta ertain askok oraindik ez duten sistema. Sistema honek abantaila piloa du: “Oxala lehenago deskubritu banu, denbora asko aurreztuko nukeen!”. Gerente gisa egiten zuen lana eraginkorragoa izan zitekeela frogatu zuen, epe laburragoan ahalegin gutxiago eginez, emaitza hobeak lortzen dituelako.

 

Honela sortu zen BIKAI Global, aurkikuntza hau partekatzeko, teknologia eta ezagutza bateratzeko.

Hala da, bereziki enpresa txiki eta ertainentzat diseinaturiko Business Intelligence proiektua da. Enpresari gehienok arazo berak ditugu: denbora galta, informazio falta, ezjakintasuna, kontrolatu beharreko elementu gehiegi, plangintza eta estrategia falta, eta geure helburuak definitu eta lortzeko lanabes egokien falta.

 

Bikaik teknologia berritzailea eskaintzen du; Business Intelligence enpresek erabaki onuragarriak har ditzaten informazio objetiboaz…

BI-ren helburua negozioaren galderei erantzutea da, erabakiak hartzea errazteko. Horretarako, beharrezko diren datuak bildu, ordenatu eta aurkezten ditu. Hala, erabiltzaileak eskura du, unean-unean eta datuetan oinarriturik, behar duen informazioa.

Nik GPS batekin konparatzen ohi dut, elementu berberak erabiltzen baititu:

  • Kokapena, enpresaren datuak sakonki ezagutu, zer dabilen ondo eta zer ez, onurak nola sortu.
  • Helmuga, geure helburuak, noiz eta nora iritsi nahi dugun.
  • Eta azkenik, ibilbidea uneoro zuzentzen, jakitea nola egiten dugun aurrera, eta jakitea desbideratu ote garen, bidea zuzentzeko.

BI faktore estrategikoa da eta gure erakundea lehiakorra izateko bereizgarria sortzen du. Informazio berezia eskaintzen digu negozioari lotutako galderei erantzuteko, hala nola:

  • Nola ari dira eboluzionatzen nire salmentak, aurreko urtearekin konparaturik?
  • Nortzuk dira nire bezerorik errentagarrienak?
  • Zein produktu hobetu eta zein kendu beharko nituzke?
  • Zein da nire diruzaintzaren egoera?
  • Zelako errenta lortu dut kanpaina batean?
  • Gastuek gora egin ote dute alorren batean?

 

Nolako abantailak eskaintzen dizkie metodologia honek konpainiei eguneroko kudeaketaren kontrolari dagokionez?

BI-ak galdera zehatzei berehalako erantzuna ematea ahalbidetzen du. Erantzuna eguneratutako datuetan oinarritzen da erabakiak arinago eta zuzenago hartzeko.

Erabaki bat hartzerako orduan, funtsezkoa da enpresaren irudipen osoa izatea, baita alternatibek sail bakoitzean izan dezaketen eraginarena ere.

BI-k honakoak betetzen laguntzen du:

  • Aukerak antzeman eta arriskuak ebaluatu

Business Intelligence-ak zeure baliabideak ekintza egokiagoetara zuzentzen laguntzen dizu, enpresaren hazkuntzan lagunduz.

Zeure enpresaren informazio analizatua baldin baduzu, zein produktuen alde egitea erabaki dezakezu, edota zein sail den estrategikoa eta zein errentagarria, zein merkatu edo bezerok behar duen momentu horretan zure atentzioa.

  • Sail guztien helburuak lerratu

BI-ren bidez erakunde osoari modu garden eta zeharkakoan geure helburuak, hauek lortzeko ibilbidea eta bakoitzaren ekarpena helaraz diezazkiegu.

Honela errendimendua arindu eta hobetzen da egunero, geure ahaleginak geure helburuetara bideratuz. Zein bezerori deitu, zein gastu kontrolatu, zein finantza kontratatu…

Enpresetan loturak izan behar dira; sail batean hartutako erabaki operatiboek besteei eragiten dietenez, elkarrekin lan egitea oso garrantzitsua da.

  • Ekoizpena hobetu

Batzuetan ez gara ohartzen zenbat denbora gastatzen dugun datuak biltzen eta analizatzen. BI-ren bidez, edozein dispositibotan elementu garrantzitsu guztiak eguneratutako aurki ditzakegu.

 

Iturri batzuek diotenez, enpresen %25ak baizik ez du Business Intelligencean espezializatutako ‘controller’ bat. Zer dela eta?

Bi uste okerrengatik:

  • Controller-a eta Finantzarioa gauza bera direla uste dugu, baina ez da hala.

Kudeaketaren kontrolerako sailaren helburua enpresaren sail guztiak gainbegiratzea da. Honela, erabaki estrategikoak hartzeko beharrezko informazioa lortzen da. Kudeaketaren kontrola, proposatutako helburuetarantz gidatzeko prozesu bat da; finantzen saila datu zenbakarriak garatzeaz eta diruzaintzaren kudeaketaz arduratzen da.

  • BI korporazio handientzako delako ustea dago, enpresa txiki eta ertainen esku ez dagoelakoan.

Enpresa guztiek probetxua atera dezakete BI-ren bidez, haien tamaina gorabehera. Enpresa guzti-guztien datuak analizatzen ditu, hala nola, fakturazioa eta zenbakarriak diren egoerak, enpresaren errentagarritasuna hobetzeko modua aurkitzeko.

Enpresa guztiek datuak dituzte, eta datuak aktibo bat dira. Zergatik ez erabili euren mesederako?

Bestalde, BI-ren ROI-a %13000 era iris daitekeela frogatzen duten ikerketak egin dira.

 

Hain zuzen ere, pandemia dela eta bizi dugun ezjakintasuna kontuan harturik, zein alde on eskaintzen ditu zuen teknologiak krisi hau gainditzeko?

Ezjakintasun egoera honetan, negozio-lerro ezberdinetan lan egitera zuzendu gara. Geure gastuak murriztu ditugu eta diruzaintzaren erabateko kontrola ezarri dugu.

Egoera ezezagunen aurrean gaudenez, bestelako ekintzak egin behar ditugu, hauen emaitza ez dakigula.

Non gauden, egoerak zertan eragiten digun eta estrategia berriek funtzionatzen ote duten jakitea ezinbestekoa da geure etorkizuna ziurtatzeko.

Krisi batean, erabakiak ezin dira atzeratu.

Bezeroekiko arretak, hornikuntza eta ekoizpen-kateak, edota finantziatzeko bide berrien kudeaketak berehalako erantzuna eskatzen dute.

Erabaki bat hartzerako orduan, funtsezkoa da enpresaren irudipen osoa izatea, baita alternatibek sail bakoitzean izan dezaketen eraginarena ere.

BI-k honakoetan lagun zaitzake:

  • Testuinguru desberdinetan lan egiten
  • Ibilbide bat definitzen
  • Elementu estrategiko eta operatiboetan helburuak finkatzen
  • Edozelako desbideratzean garaiz antzematen

Datuen analisiari esker, erabaki bakoitzaren eragina ebaluatzeko beharrezko ezagutzak lor daitezke, segurtasunez aurrera egiteko.

Krisi batetik errekuperatzeko, datuak eta hauen analisi zuzena ezinbestekoak dira.

 

Nortzuk dira zuen bezero izatea nahi duzuen bezeroak?

2 eta 25 milioi bitarteko fakturazioa duten enpresa txiki eta ertainetara zuzentzen gara.

Salmenten eta finantzen zeharkako analisia duen modeloa garatu dugu, lehenengo hiletik edozein sektorerako baliagarria dena. Enpresa guztiek euren salmenten eta finantzen kontrol sakona izan behar lukete.

Negozio-lerro bat baino gehiagotan diharduten enpresek etekin handiagoa dute, batez ere sektore anitzetan eta hainbat ordezkaritza edota lan-zentro dituztenek, nahiz proiektu berriak martxan jartzen ari direnek.

Reporting asko duten enpresentzako oso garrantzitsua da, BI-ren bidez prozesua automatizatu dezakegulako.

Kontrol-panela ere eskaintzen dugu, gimnasioak bezalako izen-emate bidezko negozio ereduetarako bereziki zuzendua.

Ereduak bezeroaren beharrizan zehatzetara egokitzen ditugu, analisi sakon baten ostean aurre egin behar dieten erronken arabera.

Taldearen partaide bilakatzen gara, erabakietan lagunduz, kudeaketaren kontrolerako teknologiarik berriena erabiliz.

 

Entitate eta erakundeen laguntza jaso duzue zeuen enpresa-proiektua bultzatzeko. Denak gehitzen du!

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak laguntza ekonomikoa eman digute Ekintzaile eta Emprender en Álava-ren bidez.

BIC Araban kokatuta gaude, eta talde osoaren laguntza oso garrantzitsua izan da proiektu hau egia bihurtzeko.

Gainera, Alava Emprende-ren “Tu idea Cuenta” sariari esker, Metxa Saria jaso genuen ideiarik berritzaileena eta eskalatzaileenagatik: haien Bootcamp-a, zeinetan ari garen gaur egun.

 

Azkenik, etorkizunera begira dituzuen erronkak; berehalakoak eta epe ertainera nahiz luzera:

Epe laburrera begira, proiektua ikusarazi nahi dugu, enpresa txiki eta ertainek sistema hauek ezagutzea eta nola lagun diezaieketen ulertzea. Horretarako, CEO-entzako tailerrak prestatzen ari gara. Urtarrilean hasiko dira eta ziur gaude balore handia gehituko dutela.

Jakina, ahalik eta enpresa txiki eta ertain gehienei laguntzea euren kudeaketa-kontrolerako sistemak automatizatzen, euren emaitzak hobetzeko.

Epe ertain eta luzerako helburua enpresa guztiek erabaki zuzenak hartzea da, haien helburuak bete ditzaten eta BI-ren sistemei esker euren etorkizuna ziurtatzeko.

 

+info: www.bikaiglobal.es

BIKAI ANA GARCÍA SERRANO

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak