Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 urtarrila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

29 gazte ekintzaileek aholkularitza jasoko dute bost hilabetez eta proiektu onena Silicon Valleyerako egonaldiarekin sarituko dute

Explorer Gazte Programaren zortzigarren edizioa hasi da BIC Araban, hamabost proiektu berritzaile aukeratu ondoren.
ainhoa cid araba

Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak) sustatutako ekimen bat da. Espainiako berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da, besteak beste, BIC Araban, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, SPRIren laguntzarekin. Programa hori lehen Yuzz izenarekin ezagutzen zenaren bilakaera da.

Bost hilabetez, 29 gazte ekintzailek (hamabostna ideia berritzaile dituzte), Explorer Arabako profesional teknikoen tutoretza jasoko dute beraien negozio-plana abian jartzeko. Datorren maiatzera arte, geroko enpresaburu horiek elkarrekiko zenbait bilera egingo dituzte; lidergoan, marketinean edo finantzetan aditu diren batzuek eskainitako trebakuntza jasoko dute, eta beste ekintzaile batzuen esperientziak ezagutuko dituzte. Gainera, ekimen bakoitzari SECOT aholkulari bat esleituko zaio eta aipatutako ekimenaren tutoretzaz arduratuko da.

BIC Arabak edizio honetako aukeratu dituen hamabost proiektuek lotura dute, besteak beste segurtasunarekin, txirrindularitzarekin, fabrikazio gehigarriarekin, big datarekin, nekazaritzarekin eta itsasontzien edukiontziekin. Proiektuetako sustatzaileak 18 eta 31 urte bitarteko gazteak dira; horietako erdiak, gutxi gora behera, ikasketak amaitzen ari dira, eta gainontzekoek hasi dute jada lan-esperientziaren batekin.

Aholkularitzako epe honen ostetan, epaimahai aditu batek hamabost proiektuetatik bat aukeratuko du. Proiektu horrek, Explorer Gazte Programa nazionalean Araba ordezkatzeaz gain, ondoko saria jasoko du: Silicon Valleyra joateko aukera, munduko berrikuntzaren ekosistema handienetara.

Horrez gain, Arabako lehengo hiru hautatuek BIC Arabako instalazioetan 6 hilabetez eremu bat izango dute erabiltzeko moduan eta doan, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

Araban egindako YUZZeko aurreko zazpi edizioetan, BIC Arabak, guztira 82 proiekturen tutoretza egin du. Horietako askok lanean jarraitzen dute, esaterako irabazleek: KwidoKeinoby edo JakinCode.

2015eko edizioan, nazio mailako irabazlea Ainhoa Cid ekintzaile arabarraren Karte Space ekimena izan zela nabarmendu beharra dugu; egun, BIC Araban kokatzen da aipatutako proiektua.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak