Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 abendua, 2019 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

Zientzia, Teknologia Eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 hurrengo ZTPB-Ren estrategia- eta ekonomia-oinarriak onartu ditu

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan berriaren ikuspena da Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean jartzea berrikuntzan, bizi maila eta enplegu-kalitate altu batekin batera

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan berriaren ikuspena da Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean jartzea berrikuntzan, bizi maila eta enplegu-kalitate altu batekin batera

Euskadi 2030 ZTPBk 20.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko du hurrengo 10 urtean, eta Eusko Jaurlaritzak % 6 handituko ditu I+G+i-an laguntzeko urteko aurrekontuak

RIS3 Euskadi 2030 espezializazio adimentsuko estrategia berri bat da, garatuagoa eta zedarrituagoa, hiru Lankidetzan Oinarritutako Ekimen Bultzatzaileren eta Zeharkako Oinarrizko Teknologien mapa bat biltzen dituena

Egungo ZTPBren balantze ona egin da; 9.700 milioi euroko inbertsioak aurreikusi dira, eta zientzia-, teknologia-, enpresa- eta ekonomia-arloko emaitzak eskuratu dira

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua Jaurlaritzak, foru-aldundiek, unibertsitateek, teknologia-zentroek, enpresek eta I+G+i babesten duten beste erakunde batzuek osatzen dute, eta gaur arratsaldeko bilkuran Euskadi 2030 ZTPBren oinarrizko estrategia- eta ekonomia-ildoei buruzko dokumentua onartu du. Dokumentu hori ontzen 200 pertsonak parte hartu dute eta, horietatik, 157 zientzia-, teknologia- eta enpresa-erakundeetakoak ziren.

 

Hurrengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren oinarriak onartutakoan, prozesu bat jarriko da abian haren eduki osoa prestatzeko; horretan, hurrengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadiko Sistemaren eragile nagusiek eta gizarteak berak parte hartuko dute.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan berriaren ikuspena da Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean jartzea berrikuntzan, bizi maila eta enplegu-kalitate altu batekin batera.

 

Euskadi 2030 ZTPBren ikuspenak Euskadiko gizartea du helburu, bizi maila altua eta enplegu-kalitatea lortuz. Helburu horretara heltzeko dugun tresna nagusia berrikuntzari buruz Euskadi Europako eskualde aurreratuetan kokatzea da, ikerketa, teknologia-garapen eta berrikuntza arloko inbertsioak handituz. Inbertsio horiek Euskadiko gizarte-erronka handiak konpontzen lagunduko dute, adibidez, osasuna, klima-aldaketa eta energia, enplegua, eraldaketa digitala edo genero-berdintasuna, guztiak ere 2030erako NBEko Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datozenak.

 

Europako Helmugako Oinarrizko Programa berria abiapuntutzat hartuz, hiru zutarri proposatzen dira plan berrirako: 1. Zutarria: Bikaintasun zientifikoa, 2. Zutarria: Industria-teknologiako lidergoa, 3. Zutarria: Berrikuntza irekia. Gainera, talentua arkitektura estrategiko honen ernamuintzat hartzen da, oinarrizko eta beharrezko elementua baita aurreko hiru zutarriak garatzeko.

 

Euskadi 2030 ZTPBk 20.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko du hurrengo 10 urtean, eta Eusko Jaurlaritzak % 6 igoko ditu I+G+i-an laguntzeko urteko aurrekontuak.

 

Plan berriari buruzko ekonomia-eszenategietan, aurreikusi da 20.000 milioi eurotara helduko dela ikerketan eta garapenean egingo den guztizko inbertsioa 2020-2030 aldian, tartean sartuz finantzaketa pribatua, finantzaketa publikoa eta nazioarteko funtsetatik heldutakoa.

 

Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat du plan berri hori Euskadiren etorkizunerako, eta bultza-indarra jarriko du hura ezartzen den aldi osoan, inbertsioa handitzeko ahaleginaren lider arituz. Horretarako, I+G+i-an laguntzeko urteroko aurrekontuak, gutxienez, % 6 handitzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, 6.000 milioi euroz gorako guztizko inbertsioa egingo da planak iraungo duen hamar urtean.

 

RIS3 Euskadi 2030 espezializazio adimentsuko estrategia berri bat da, garatuagoa eta zedarrituagoa, hiru Lankidetzan Oinarritutako Ekimen Bultzatzaile eta Zeharkako Oinarrizko Teknologien mapa bat biltzen dituena

 

Euskadi 2030 RIS3 espezializazio adimentsuko estrategia berriak hiru lehentasun ezartzen ditu: 1) Industria adimentsua; 2) Energia garbiagoak, eta 3) Osasun pertsonalizatua. Bestetik, lau aukera-eremu zehazten ditu: 4) Elikadura osasungarria; 5) Ekoberrikuntza; 6) Hiri jasangarriak, eta 7) Euskadi sortzailea.

 

Europako metodologiarekin bat etorriz, eremu horiek enpresa-ahalmenak, ahalmen zientifiko-teknologikoak eta merkatu-aukerak uztartzearen emaitza dira, eta aurrerakada ekarri dute estrategia zedarritzeko orduan. Halaber, bilakaera bat izan dutela erakusten dute, gizarte eta ekonomia globalari eragiten dioten hiru eraldaketa handiek Euskadin utzitako markaren ondorioz. Hiru eraldaketa horiek hauexek dira: teknologia eta arlo digitala, energia eta ingurumena, eta gizarte-demografia, tartean direla zahartzea, migrazio-mugimenduak eta emakumeen berdintasuna, azken eraldaketan.

 

Gizarte-erronken eta RIS3 estrategiaren arteko integrazio handiagoa lortzearren, hiru Lankidetzan Oinarritutako Ekimen Bultzatzaile berri sartu dira zahartze osasungarri, mugikortasun elektriko eta ekonomia zirkularraren arloetan, Europako Helmuga programa berriko misioekin lerrokaturik.

 

Gainera, Oinarrizko Teknologien Mapa bat definitu da, RIS3 espezializazio-arlo guztiekin zeharkakoagoa; gerora, estrategia abiarazten ari diren gidaritza-taldeek   aplikazio zientifiko eta teknologikoetan gauzatuko dituzte arlo horiek.

 

Egungo ZTPBren balantze ona egin da, 9.700 milioi euroko inbertsioak aurreikusi baitira, eta zientzia, teknologia, enpresa eta ekonomia-arloko emaitzak eskuratu.

 

Egungo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana betetzeko fasean osoki sartuta, lehen etapa honen balorazio ona egin da; behatu ahal izan da hobetu egin dela sistema osoaren efizientzia eta, ondorioz, emaitzak ere hobetu egin direla. Plana amaitzerako, I+G-n 9.700 milioi eurotik gora inbertitu egingo dira, emaitza hauexetan zehaztuta:

  • 42.300 argitalpen zientifiko indexatuta (> % 55, lehenengo kuartilean);
  • Europako eta nazioarteko patenteen 3.000 eskaera;
  • 86.000 milioi euro goi- eta erdi-teknologiako esportazioetan (2014an guztizko % 47 izatetik 2020an % 55 izatera);
  • 72.000 milioi euro enpresen produktu berrien fakturazioan (2014an guztizko % 15 izatetik 2020an % 19 izatera);
  • Nazioarteko finantzaketatik bildutako 830 milioi euro (H2020 programako Europako proiektu lehiakorretako > 700 milioi);
  • 5.000 doktore berri;
  • 13.300 pertsona dedikazio osoko baliokidetasunean (EDP) 2020an,
  • 10 enplegutik gorako guztizko enpresa kopurutik, % 44,5eko enpresa berritzaile.

 

Inbertsioei dagokienez, ekarpen handiena enpresek egin dute, 5.300 milioi eurotik gora jarrita, eta, hala ere, ZTPBren hasierako aurreikuspenen % 80ra geratu dira. Aldiz, Eusko Jaurlaritzak egindako inbertsio-ahalegina nabarmentzen da: 2.928 milioi euro jarrita, planaren hasierako aurreikuspenen % 107ra heldu da.

 

Erdietsitako aurreko lorpenen aldean, badira ZTPBn hobetu beharreko bi arlo nagusiki, eta Euskadi 2030 ZTPB berrian horiei helduko zaie: 1) I+G inbertsioak handitu, bereziki enpresa-sektorean, Europako batez bestekoarekin dagoen aldea murrizteko, eta 2) Euskadiko ETEetan berrikuntza bultzatu; hartara, Euskadi Europako herrialde aurreratuenetan kokatuko da berrikuntzan, bere nazioarteko posizioa eta ospea hobetuz.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak