Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 12 otsaila, 2021 I+G

Ticket BAI, fakturazio elektronikoko derrigorrezko sistema berria enpresa eta aholkularitza-enpresentzat

Elkarrizketa Igor Andrés eta Iñaki Telleríarekin, EuskoDatako aholkulari-komertzialak
Igor Andrés eta Iñaki Tellería, EuskoDatako aholkulari-komertzialak

Prozesuen digitalizazioa ohikoa da dagoeneko sektore askotan, eta geroz eta arruntagoa izaten ari da erakunde-esparru desberdinetan ere. Orain, eraldaketa digital horrek urrats bat gehiago eman du Ticket BAI sistemarekin. Hiru Foru-Ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako fakturazio elektronikoko sistema berri bat da hori, Euskadiko enpresa eta aholkularitza guztietan nahitaez ezarri nahi dena. EuskoData, softwareak eta soluzio teknologikoak eskaintzen dituen enpresa gipuzkoarra da, eta hainbat soluzio garatu ditu fakturazio elektronikoko sistema berria enpresetan, aholkularitzetan eta bulego profesionaletan integratzeko. Soluzio horiek Ogasunak egokitu eta homologatu ditu dagoeneko. Ticket BAI programaren inguruan jakin behar den guztiaz hitz egin dugu EuskoDatako bi aholkulari komertzialekin: Igor Andrés bulego profesionaletara eta aholkularitzetara bideratua eta Iñaki enpresetara

Zer da Ticket BAI eta nori zuzenduta dago?

Iñaki Telleria: Ticket BAI fakturazio eta kobrantza sistemak kontrolatzeko tresna bat da. Proiektu honek Euskadiko Ogasunei sektore guztietan gertatzen diren diru-sarrerak kontrolatzeko aukera ematen die. Horregatik, EAEn zergak ordaintzen dituzten zergadun, enpresa eta autonomo guztiei zuzenduta dago.

2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Eta lurraldearen arabera, jarduera-kodearen araberako egutegia ezarriko da.

Zer aldaketa eragingo ditu software horrek enpresetan eta aholkularitzetan?

Igor Andrés: Enpresek software ziurtatua izan beharko dute, araudia betetzen dela egiaztatzeko. Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren webguneek dagoeneko badute programa ziurtatuak dituzten fabrikatzaileen zerrenda.

Ticket edo faktura bakoitza TBAI kode baten bidez sinatu eta identifikatu beharko da, eta informazioa dagokion Ogasunera bidaliko da. Era berean, dokumentuak QR kode bat izango du, kontsumitzaileak egiazta dezan. Garrantzitsua da azpimarratzea faktura/tiketa egin ondoren ezingo dela aldatu.

Bizkaian 2020ko udazkenean hasi zen probaldia eta orain Gipuzkoaren eta Arabaren txanda da. Euskadiko enpresa guztiek Ticket BAI-rekin bat datorren fakturazio-programa bat erabiltzea planteatu duzue. Nola lortuko da anbizio handiko helburu hori?

I.T.: Ezarpena desberdin planteatzen da lurraldearen arabera. Gipuzkoan eta Araban, progresiboki egingo da, jarduera-sektorekako egutegi baten arabera, eta Bizkaiak blokean egingo du 2022ko urtarrilaren 1ean.

I.A.: Bulegoaren edo aholkularitzaren presentzia ezinbestekoa da, beraiek izango baitira Ticket BAIri egokitu beharko diren lehenak. Prozesu horretan duten esperientzia eta aholkularitza gainerako enpresentzat gidari izango dira.

Negozio txikiek eta autonomoek laguntza beharko dute erreminta hori behar bezala martxan jartzeko.

Ba al dago softwarea ezartzeko laguntzarik?

I.T.: Oro har, % 30eko hobaria ezarri da OZren eta PFEZren kuotan, hura ezartzeagatik bere gain hartutako gastuari dagokionez, baina betiere indarrean jarri aurretik egiten bada. Gipuzkoan, enpresaren fakturazio-zifraren % 1eko muga ezarri da, gehienez 3.000 eurokoa.

Oso garrantzitsua da prozesua lehenbailehen hastea, ez soilik laguntza hori lortzeko, baita egokitzeko denbora nahikoa izateko ere.

Sektore guztiek ez dituzte behar berak, ezta aholkularitzek ere. Hainbat errealitatetara egokitu al daiteke softwarea?

I.T.: Bai, hainbat irtenbide ditugu jardueraren arabera. Hiru fabrikatzailerekin lan egiten dugu: Sage, Orain eta Wolters Kluwer, eta enpresak nahiz bulego profesionalak laguntzen ditugu.

I.A.: Bulegoaren kasuan, Wolters Kluwer-en fakturazio-software bat daukagu, harentzat egokitua (a3ges), eta bezeroentzat egokitutako beste bat (a3factura), aholkularitzaren kontabilitatearekin lotzen duena. Biak dira erabilerrazak eta sinpleak erabiltzaileentzat.

Fakturazio-sistema berri honek agerian uzten du bizi dugun eraldaketa digitala. Zer onura dakar horrek administrazioentzat? Eta enpresentzat eta aholkularitzentzat?

I.T.: Administrazioa gai izango da iruzur fiskalari eraginkortasun handiagoz aurre egiteko, diru-sarrera gehiago izateko eta zergadunari tramiteak errazteko.

Baina, gainera, enpresek, ETEk, autonomoek edo saltoki txikiek ere, beren kudeaketa-programak (ERP) eguneratzean, beren negozioak hobeto kudeatzeko tresna bat izango dute.

I.A.: Bulegoentzat, haien eta bezeroen arteko lankidetza-lotura indartzeko aukera bat da, bai eta haien prozesuak digitalizatzeko ere.

Euskodatan egokitzapen prozesu osoan lagunduko dugu, Ticket BAI estrategian orientatzeko laguntza izango gara, bai bulegoetarako bai bezeroentzako.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak