Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 Marzo, 2018 Berrikuntza I+G Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

“Teknologia fotovoltaikoak nabarmen murriztu ditu bere kostuak, eta lehiakorra da orain”

Stansol Energy enpresak garapen bat patentatu du xafla fotovoltaikoak uraren azalera gainean instalatzeko
Fermin Ollora.

Stansol Energy enpresak garapen bat patentatu du xafla fotovoltaikoak uraren azalera gainean instalatzeko

 

Egoitza Gasteizko Azucarera Eraikinean daukan Arabako konpainia sortu berri horrek irmoki defendatzen du auto-kontsumo elektrikoa, bere ustez bideragarria eta errentagarria delako sektore industrialerako. Horixe dio Fermín Ollorak, Stansol Energy enpresaren sortzaileak. Ollora Euskadiko ordezkaria da UNEFen, sektore fotovoltaikoko patronalean. Aurreikuspenen arabera, sektore fotovoltaikoaren merkatu-nitxoan askoz instalazio gehiago egingo dira datozen urteetan, eta horiei esker aurreztu eta lehiakortasuna hobetuko dugu. Horri guztiari buruz hitz egin digu Ferminek Made in Basque Country irratsaioan.

 

Agian oker gaude, baina, itxuraz behintzat, sektore fotovoltaikoa oso azkar hazi zen bere garaian horretarako eman ziren diru-laguntza handiei esker, eta halako burbuila bat sortu zen, gero zarata handiz lehertu zena. Baina zuk diozunaren arabera, sektore fotovoltaikoaren etorkizuna geldiezina da…

Espainia aitzindaria izan zen sektore fotovoltaikoaren garapenean, eta horixe da aitzindari izatearen arriskuetako bat, akatsak egiten ere aitzindaria izatea. Eta akats handienetako bat izan zen –funtsezkoa, esango nuke- pentsatzea sektorea errentagarria izango zela diru-laguntzen edo hobarien bidez. Pentsaera hori epe laburreko ikuspegian oinarritzen zen, eta okerrera egin zuen 2012an, Dekretazoa onartu zenean, zeinak bertan behera utzi baitzituen hobari guztiak, atzeraeraginezko murrizketak aplikatuz. Nazioarteko inbertitzaile handiak ez ziren konformatu ordea, eta Espainiako Industria Ministerioa oraintxe hasi da Dekretazo haren fakturak ordaintzen, oraintxe hasi da haren eragina iristen erabiltzaile guztiongana argindarraren fakturan.

 

Zure ustez zer aldatu da orain?, zergatik izango da desberdina eszenatokia?, zergatik ez da egongo mesfidantzarik?

Batetik, alderdi kuantitatiboa dago, alegia, teknologia fotovoltaikoak nabarmen murriztu ditu bere kostuak, eta horregatik da lehiakorragoa. Megawatio batek duela sei urte balio zuenaren herena balio du egun, besteak beste, asko garelako I+G-n sinesten dugun enpresak.  Estrategia horri esker, osagai batzuen kostuak murriztu egin dira eta, beraz, energia fotovoltaikoko proiektuen kostu globalek ez dute hobaririk edo diru-laguntzarik behar lehiakor izateko.

 

Nola berreskuratzen dira sinesgarritasuna eta inbertitzaile eta bezeroen konfiantza sostengaezina izan den urtetako burbuilaren ostean?

Pedagogia asko egin behar da, mesfidantza handia dagoelako esparru sozialean. Garai batean askok jasan zuten Dekretazo haren zartada, eta ulergarria da orain jendeak errezeloak izatea. Zorionez gauzek hobera egin dute, baina oraindik ere bada zer hobetu.

 

Instalazio publikoetan ere antzematen da sintonia hori?

Bai, zalantzarik gabe. Energiaren Euskal Klusterrak gure ikuspegi berbera du, eta ildo estrategiko bat aktibatu du. Testuinguru horretan badira proiektu berritzaileak, azken urteotan sektorean ikusi direnaz oso bestelakoak.

 

Gerta liteke berriz harri berarekin estropuz egitea? Duela hilabete batzuk egin zen enkantean bazirudien Espainiako gobernuak azkarregi egin nahi zuela aurrera…

Egia da. Joan den uztailean Estatu mailako enkante bat egin zen, non 3,9 GW –Estatu osoa batera argiztatzeko adina potentzia- esleitu baitzitzaizkion sektore fotovoltaikoari, eta eraikita egon behar dute 2019rako. Nire ustez arrisku handia dago sistema eta premiak berriro saturatzeko. Horregatik, UNEFek proposatzen du aurrera egitea baina modu mailakatuan, zeren 3,9 GW eraiki behar badira hain denbora laburrean  zailtasun handiak sortuko baitira eraginkorki eta lehiakorki erantzuteko. Kostu-eraginkortasunaren aurkako erabakia da.

 

Zer egiten du Stansol Energy enpresak?

Gure negozioa da zerbitzua ematea sektore fotovoltaikoak behar dituen egituretarako, batez ere, sorkuntza lantegietako egitura finkoetarako. Horrez gain, konponbide berezi samar bat garatu dugu ur-gaineko sistema fotovoltaikoentzat, joan den abenduan patentatu genuena. Oso ongi sartu da merkatuan, sektorean guztiz berritzaileak diren materialak eta konponbide malguak eskaintzen baititu, eta ez Estatuan bakarrik, baita ere nazioartean.

 

Zeintzuk dira zuen igurikapenak?

Oso baikorrak gara, uste dugu proiektu horrek ongi funtziona dezakeela. Ur-gaineko konponbideak dira, nagusiki urtegietarako eta ureztatze urmaeletarako pentsatuak. Zergatik? Ureztatzaileen komunitateetan argindarraren faktura delako negozio-planen arazo handienetako bat, argia behar dutelako ureztatzeko, ereiteko eta abarretarako. Horregatik, seguru gaude konponbide honekin posible izango dutela autonomo izatea, isolatuta egotea eta energia kostuak kontrolatzea, eta orobat lehiakorrago izatea beren produktuetan.

 

 

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak