Fermin Ollora.
Berrikuntza I+G+B
Albisteak 5 Marzo, 2018

“Teknologia fotovoltaikoak nabarmen murriztu ditu bere kostuak, eta lehiakorra da orain”

Stansol Energy enpresak garapen bat patentatu du xafla fotovoltaikoak uraren azalera gainean instalatzeko
-

Stansol Energy enpresak garapen bat patentatu du xafla fotovoltaikoak uraren azalera gainean instalatzeko

 

Egoitza Gasteizko Azucarera Eraikinean daukan Arabako konpainia sortu berri horrek irmoki defendatzen du auto-kontsumo elektrikoa, bere ustez bideragarria eta errentagarria delako sektore industrialerako. Horixe dio Fermín Ollorak, Stansol Energy enpresaren sortzaileak. Ollora Euskadiko ordezkaria da UNEFen, sektore fotovoltaikoko patronalean. Aurreikuspenen arabera, sektore fotovoltaikoaren merkatu-nitxoan askoz instalazio gehiago egingo dira datozen urteetan, eta horiei esker aurreztu eta lehiakortasuna hobetuko dugu. Horri guztiari buruz hitz egin digu Ferminek Made in Basque Country irratsaioan.

 

Agian oker gaude, baina, itxuraz behintzat, sektore fotovoltaikoa oso azkar hazi zen bere garaian horretarako eman ziren diru-laguntza handiei esker, eta halako burbuila bat sortu zen, gero zarata handiz lehertu zena. Baina zuk diozunaren arabera, sektore fotovoltaikoaren etorkizuna geldiezina da…

Espainia aitzindaria izan zen sektore fotovoltaikoaren garapenean, eta horixe da aitzindari izatearen arriskuetako bat, akatsak egiten ere aitzindaria izatea. Eta akats handienetako bat izan zen –funtsezkoa, esango nuke- pentsatzea sektorea errentagarria izango zela diru-laguntzen edo hobarien bidez. Pentsaera hori epe laburreko ikuspegian oinarritzen zen, eta okerrera egin zuen 2012an, Dekretazoa onartu zenean, zeinak bertan behera utzi baitzituen hobari guztiak, atzeraeraginezko murrizketak aplikatuz. Nazioarteko inbertitzaile handiak ez ziren konformatu ordea, eta Espainiako Industria Ministerioa oraintxe hasi da Dekretazo haren fakturak ordaintzen, oraintxe hasi da haren eragina iristen erabiltzaile guztiongana argindarraren fakturan.

 

Zure ustez zer aldatu da orain?, zergatik izango da desberdina eszenatokia?, zergatik ez da egongo mesfidantzarik?

Batetik, alderdi kuantitatiboa dago, alegia, teknologia fotovoltaikoak nabarmen murriztu ditu bere kostuak, eta horregatik da lehiakorragoa. Megawatio batek duela sei urte balio zuenaren herena balio du egun, besteak beste, asko garelako I+G-n sinesten dugun enpresak.  Estrategia horri esker, osagai batzuen kostuak murriztu egin dira eta, beraz, energia fotovoltaikoko proiektuen kostu globalek ez dute hobaririk edo diru-laguntzarik behar lehiakor izateko.

 

Nola berreskuratzen dira sinesgarritasuna eta inbertitzaile eta bezeroen konfiantza sostengaezina izan den urtetako burbuilaren ostean?

Pedagogia asko egin behar da, mesfidantza handia dagoelako esparru sozialean. Garai batean askok jasan zuten Dekretazo haren zartada, eta ulergarria da orain jendeak errezeloak izatea. Zorionez gauzek hobera egin dute, baina oraindik ere bada zer hobetu.

 

Instalazio publikoetan ere antzematen da sintonia hori?

Bai, zalantzarik gabe. Energiaren Euskal Klusterrak gure ikuspegi berbera du, eta ildo estrategiko bat aktibatu du. Testuinguru horretan badira proiektu berritzaileak, azken urteotan sektorean ikusi direnaz oso bestelakoak.

 

Gerta liteke berriz harri berarekin estropuz egitea? Duela hilabete batzuk egin zen enkantean bazirudien Espainiako gobernuak azkarregi egin nahi zuela aurrera…

Egia da. Joan den uztailean Estatu mailako enkante bat egin zen, non 3,9 GW –Estatu osoa batera argiztatzeko adina potentzia- esleitu baitzitzaizkion sektore fotovoltaikoari, eta eraikita egon behar dute 2019rako. Nire ustez arrisku handia dago sistema eta premiak berriro saturatzeko. Horregatik, UNEFek proposatzen du aurrera egitea baina modu mailakatuan, zeren 3,9 GW eraiki behar badira hain denbora laburrean  zailtasun handiak sortuko baitira eraginkorki eta lehiakorki erantzuteko. Kostu-eraginkortasunaren aurkako erabakia da.

 

Zer egiten du Stansol Energy enpresak?

Gure negozioa da zerbitzua ematea sektore fotovoltaikoak behar dituen egituretarako, batez ere, sorkuntza lantegietako egitura finkoetarako. Horrez gain, konponbide berezi samar bat garatu dugu ur-gaineko sistema fotovoltaikoentzat, joan den abenduan patentatu genuena. Oso ongi sartu da merkatuan, sektorean guztiz berritzaileak diren materialak eta konponbide malguak eskaintzen baititu, eta ez Estatuan bakarrik, baita ere nazioartean.

 

Zeintzuk dira zuen igurikapenak?

Oso baikorrak gara, uste dugu proiektu horrek ongi funtziona dezakeela. Ur-gaineko konponbideak dira, nagusiki urtegietarako eta ureztatze urmaeletarako pentsatuak. Zergatik? Ureztatzaileen komunitateetan argindarraren faktura delako negozio-planen arazo handienetako bat, argia behar dutelako ureztatzeko, ereiteko eta abarretarako. Horregatik, seguru gaude konponbide honekin posible izango dutela autonomo izatea, isolatuta egotea eta energia kostuak kontrolatzea, eta orobat lehiakorrago izatea beren produktuetan.

 

 

 

Lotutako albisteak

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Koreako  Jeollanam-do  probintziak  Euskadi  bisitatu  du  itsas  energia  eolikoan  eta  trantsizio  energetikoan  aukerak  aztertzeko
05/09/2025 Nazioartekotzea

Koreako Jeollanam-do probintziak Euskadi bisitatu du itsas energia eolikoan eta trantsizio energetikoan aukerak aztertzeko

Euskadin programatutako agendarekin amaitzeko, delegazioak Saiteceko instalazioak bisitatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan sarera konektatutako lehen aerosorgailu flotatzailearen proiektua bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Innobasque  kasu  praktikoen  bila  dago,  Global  Innovation  Day  2025  ekitaldirako
03/09/2025 Berrikuntza

Innobasque kasu praktikoen bila dago, Global Innovation Day 2025 ekitaldirako

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da irailaren 22ra arte. Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Basque  Digital  Innovation  Hubek  adimen  artifizialean  espezializatutako  nodo  berria  gehitu  du
02/09/2025 BDIH

Basque Digital Innovation Hubek adimen artifizialean espezializatutako nodo berria gehitu du

Basque Artificial Intelligence Centerren gidaritzapean, konputazio aurreratuko eta datuak biltegiratzeko tresnak eskuratzeko aukera emango die euskal enpresei.

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

BDIH  Konexioa  programak  euskal  industriaren  berrikuntza  digitala  eta  jasangarritasuna  sustatzen  ditu  eta  BDIHk  eskaintzen  duen  adituen  laguntzarako,  aktiboetarako  eta  zerbitzuetarako  sarbidea  errazten  du
21/08/2025 Berrikuntza

BDIH Konexioa programak euskal industriaren berrikuntza digitala eta jasangarritasuna sustatzen ditu eta BDIHk eskaintzen duen adituen laguntzarako, aktiboetarako eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du

SPRI Taldeak BDIH Konexioaren deialdi berri bat jarriko du abian abuztuaren 26an. 950.000 euro bideratuko ditu euskal industriaren berrikuntza-prozesuak bermeekin azeleratuko dituzten proiektuak finantzatzeko. Enpresek BDIHren edo Europako DIH jakin batzuen aditu-laguntza izango dute eta beraien ezagutza, azpiegiturak eta teknologiak jarriko dituzte enpresen esku, haien proiektu digital eta jasangarriak esperimentatzeko...

Tecnaliak  nazioarteko  merkatuetarako  suteen  eskala  handiko  saiakuntzak  egiteko  gaitasuna  handitu  du
23/07/2025 I+G+B

Tecnaliak nazioarteko merkatuetarako suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko gaitasuna handitu du

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak akreditazioa lortu du suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko Kanadako araudiaren arabera. Lehenago Estatu Batuetako edo Erresuma Batuko araudietarako lortutakoei gehitu zaie, eta gaitasun hori duen Europako laborategi bakarra da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.