Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 1 otsaila, 2021 I+G Nazioartekotzea

Talgo enpresaren Arabako lantegiak bermatuta du lan-karga 2023ra arte

Erabateko produkzio-gaitasunarekin eta 750 pertsonaz osatutako plantillarekin, Talgo konpainiak Rivabellosako fabrika sendotu du trenen eraikuntzako nazioarteko erreferentzia gisa

 

Talgo nazioarteko erreferentea da trenen eraikuntzan duela hainbat urtetatik eta, neurri batean, Rivabellosan (Araba) duen lantegiaren potentzialari zor zaio hori. 1966an inauguratua, harrezkero ia 5.000 kotxe irten dira mundu osora fabrikako muntaia-lineetatik. Lantegiko produkzio zuzendari José Ramón López da Arabako lokomotora honen burua, zeina, krisia eta pandemia gorabehera, produkzio-gaitasunaren % 100ean ari baita lanean, hiru lan-txandatan antolatutako 750 langilerekin. Trenen fabrikazioan nazioarteko erreferentea izaki, 13 futbol zelai adinako azalera batean kokatuta dagoen tailer honek esku artean ditu fase desberdinetan dauden abiadura handiko trenen sei proiektu RENFErentzat, eta beste hainbeste zenbait herrialderentzat, hala nola Uzbekistan, Egipto eta Alemaniarentzat.

 

Nola doaz gauzak Rivabellosan?

Zorionez ondo. Fabrikazio-prozesu betean gaude lan-karga garrantzitsu batekin, plantilla egonkor eta orekatuarekin, eta egunero lan eginaz gure proiektuetan, zeintzuk etengabeko erronka baitira ikuspuntu teknologiko eta logistikotik.

 

Zenbat tren fabrikatzen ari zarete une honetan?

Espainia mailan, bi proiektu fabrikatzen ari gara Renfe-rentzat, alegia, merkatuan dauden abiadura oso handiko tren aurreratuenak (300 km/h-tik gora), eta nazioartean, berriz, beste lau proiektu ditugu; horra datu esanguratsu bat ideia bat izateko gure enpresak betidanik izan duen nazioarteko bokazioari, izaera berritzaileari eta tamainari buruz.

 

Nolakoak dira trenak?

Renfe-rentzako proiektuak abiadura oso handiko Avril trenak dira (300 km/h-tik gora), operatzaileari edukiera maximoa ematen diotenak: 1.160 pertsonak bidaiatu dezakete makinista bakarreko trenetan. Gainera, oso tren erosoak dira, zabalagoak direlako, eta erabateko irisgarritasuna dute, sarbideak nasaren maila berean daudelako. Nazioarteko proiektuei dagokienez, trenak fabrikatzen ari gara Danimarka eta Egiptora bidaltzeko, baina gure proiektu izarra beste bat da: Europako erreferentziazko operatzailearentzat (Deutsche Bahn) egiten ari garen Intercity trenak. 2023tik aurrera, Rivabellosan fabrikatzen ditugun tren hauek milaka bidaiari garraiatuko dituzte Berlin (Alemania) eta Amsterdam (Herbehereak) artean.

 

Heldutasun teknologikoari dagokionez, zure ustez zein mailatan dago Rivabellosako lantegia?

Rivabellosako lantegiak hazkunde handia izan du azken urteotan, eta horrekin batera, bere gaitasuna ere asko hazi da. Era berean, goi-mailako produkzio bitartekoak eta teknologiarik puntakoenak txertatu ditugu. Une honetan prozesuen digitalizazioan murgilduta gaude, eta 4.0 Industriaren printzipioak aplikatzen ari gara, eraginkortasun gorena izango duen fabrika moderno bat lortzeko.

 

Aurreikuspenek zioten lantegia 2020an iritsiko zela bere gaitasunaren % 100era; pandemiak aldatu egin ditu aurreikuspen horiek?

Esan dezakedana da fabrikazio arloan lanean jarraitu dugula, eta lanean jarraitzen dugula oraindik ere; seriotasun osoz hartu dugu pandemia hasieratik, eta beharrezko protokolo guztiak aplikatu ditugu gure jarduera eten ez zedin, bai lantegi barruan langileekin, eta baita ere hornitzaileekin.  Halere, langileen segurtasuna bermatzeko aplikatu behar izan ditugun antolakuntzako neurriek eta pandemiak berak eragin duen jarduera ezak (bajak, itxialdiak…) ondorioak izan dituzte produkzio-prozesuetan. Gainera, askotan atzerapenak jasan ditugu osagaien hornikuntzan, gure hornitzaileek ere arazo berberak dituztelako.

 

Noiz arteko lan-karga duzue?

Hiru lan-txandatan ari gara lanean, eta horrek esan nahi du produkzio-maila oso altua dela; gehiago produzitzeko modu bakarra litzateke laugarren eta bosgarren txandak sortzea asteburuetarako, baina ez dugu uste beharrezkoa denik. Lan-kargari dagokionez, egin ditugun azterlan eta analisiek erakutsi digute lan-bolumen handia izango dugula 2023ra arte.

 

Zer aurreikusi du Talgo-k Arabako lantegi honentzat?

Rivabellosako lantegia kotxeen fabrikazioko bikaintasun-zentroa da eta, beraz, aitzindaria da produkzio-prozesuak sendotu, teknologia berriekin proiektu berriei ekin eta gure teknologia nazioartean ezartzeko orduan. Besteak beste, composite-etan oinarritutako egiturak erabiltzen hasiko gara, zeintzuekin posible izango baita errodadura baten pisua % 50 arintzea (nahiz eta gure kasuan nahiko arina den bestela ere), eta hidrogenoz mugitzen diren trenak garatzen hasiko gara, hidrogeno hori erabat berriztagarriak diren iturrien bidez sortuko delarik.

 

Nola definituko zenuke Talgo tren bat?

Esango nuke gama altuko tren bat dela, eskaintzen dituen osagarri eta estra guztiengatik. Tren arin eta jasangarria da, zeinaren helburua baita ekonomikoki eraginkorra izatea eta ahalik eta energia gastu txikiena egitea trukean errentagarritasun gorena lortzeko; eta jakina, tren segurua da, bidaiariarentzat erosoa eta azkarra, oso abiadura azkarrak eskaintzen dituena azken hamarkadetan garatu ditugun sistema teknologiko eta berritzaileei esker.

 

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak